Ithaka + Ibil Bedi
Noiz: Urriaren 21ean.
Non: Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.
(Argazkia: Kulturaz kultur elkartea)
-----------------------------------------------
Aitortu behar dut: beste arte diziplina batzuekin egiten ez dudana egiten dut musikarekin eta gutxitan joaten naiz ezagutzen ez ditudan musika taldeen kontzertuetara. Oholtzaz gain, afaria ere konpartitu dugu gaur Ithaka taldeko laukotearekin: Josune, Leire, Aran eta Enekorekin.
Ez da Azpeitiko Sanagustinen jotzen duten lehenengo aldia, duela hilabete batzuk eskaini zuten kontzertua aretoko oholtza txikian. Soinu proban ikusi ditut eta saihestezina egin zait eszenatokian ikusten ari nintzen lau gazteak duela urte batzuetako Ibil Bedi-rekin konparatzea. Lau urte dira guk aretoko oholtza txikian jo eta handian egotearekin amestu genuela, eta hauek hilabete batzuk besterik ez dituzte behar izan. Normala. Lehenengo kontzertu hura ez dakit nolakoa izanen zen, baina ez dut uste gaur emandakotik oso urruti ibiliko zenik eta… uf, agian hasieratik behar zuten handian.
Entsalada eta oilasko izter artean galdetu diet, ea zein sentsaziorekin nahi zuten bukatu gaur kontzertua, zein zen haien “helburua”. Argi dute laurek: kontziente dira horrek beti duela eragina, baina ez dute publikoaren feedbackaren araberako aldartean egon nahi oholtza gainean, ez lukete horrek haien jarrera baldintzatzerik nahi.
Mutil bakarra da taldean eta ez, ez da bateria. Hutsik dago oholtzaren erdialdea batzuetan, kantuaren arabera hartzen du batek ala bestek. Erdigune hori denena da eta, aldi berean, ez da inorena. “TOC-en antza dute” entzuna nuen aurretik eta bai, izan daiteke, baina ez dut uste inorekin konparatzerik behar dutenik. Flipatu dut kontzertuarekin. Batzuetan pasatzen da: edo “kalitatea” (kakotx artean, zaila da hitz hori kakotxik gabe idaztea) edo jarrera. Baina hauek biak dituzte. Eta 19 urte. Dena den, abisatu dit Aretak, jarrerarenak harritzen gaitu neskak direlako, Amets. Eta hor ere, bai, arrazoi.
Orioko Arraunetxen jotzen egon ginenean elkar ezagutzen ari zirela kontatu digute eta Enekok kontzertu hartako gure set list-a ekarri du, espreski guri erakusteko. Ez naiz ni bereziki errazki hunkitzen denetakoa, baina, jolin… ze ilusio handia.
Esanen nuke haiek jotzen bezain ongi (edo ia-ia) pasa dudala nik entzuten. Eta beti gertatzen zait (orokorrean hala dela esanen nuke) kantuak dakizkidanean askoz gehiago gozatzen dudala kontzertuetan. Oxala kantuak jakin izan banitu, pentsatu dut behin baino gehiagotan. Hilabete eskas falta da haien lehenengo diskoa izango den Biluzten-ek argia ikus dezan. Hortik aurrera, ez dut denbora galduko.
Afaldu bitarteko elkarrizketagatik, oholtza gaineko masterclass-agatik eta gaurkoan Sanagustineko eszenatoki gainean gizon baino emakumezko gehiago egotea ahalbidetzeagatik, eskerrik asko eta laster arte, Ithaka.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]