Maskara denok zergatik jantzi beharko dugun, konfinamendua arintzekotan

  • Konfinamenduak ezarri dira Europako hainbat herrialdetan eta AEBko zenbait estatutan. Galdera orain izango da noiz altxatu blokeo bat. Hamabi egun nahikoa balitz ere kasu berrien gorakada izugarri bat gelditzeko, litekeena da koronabirusaren olatua gelditzeko aski ez izatea. Ziurrenik, bi aste gehiagoko entzierroa beharko da. Horren ostean, murrizketak urratsez urrats altxatu beharko dira, kasu berrien kopuruak kudeatzeko modukoa izaten jarrai dezan.


2020ko apirilaren 01ean - 08:18
Austrian martxoaren 30etik derrigorrezkoa da maskara janztea edozein komertziotan sartu ahal izateko. (Argazkia: Ronald Zak)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inork immunitatea hartara prestatu gabeko koronabirus mota berri bat bat-batean agertzeak eragin zuen arnasketa zailtasun larriak zituzten kasuak kolpetik ugaritzea. Gaixotuek zainketa intentsiboak behar dituzte, hiru astera iritsi daitekeen arnasa hartzeko laguntzaz.

Gure osasun sistemak ez dira gai halako eraso baten presiopean lan egiteko. Gainez egiten badute, zainketa intentsiboak behar dituzten beste kasu batzuk ere bidean eroriko dira. Erremedioa eduki zezaketen heriotzen kopurua lehertzen hasiko da.

Hori saihesteko modu posible bakarra  da gizakien arteko kontaktuak minimizatzea, infekzio masiboaren olatua geldiarazteko.

Wuhan hirian lehen gaixo-olatua lehertu zenean, agintariek hiria eta Hubei probintzia erabat ixteko agindu zuten. Urtarrilaren 23an gertatu zen hori. Hamabi egun geroago, otsailaren lauan, Wuhanen kasu berrien kopurua gutxitzen hasi zen. Italiako Lombardia eskualdeak itxiera agindu zuen martxoaren 9an. Hamabi egun geroago, Italiak kasu berrien lehen jaitsiera jakinarazi zuen.

Konfinamenduak ezarri dira Europako hainbat herrialdetan eta AEBko zenbait estatutan. Galdera orain izango da noiz altxatu blokeo bat. Hamabi egun nahikoa balitz ere kasu berrien gorakada izugarri bat gelditzeko, litekeena da koronabirusaren olatua gelditzeko aski ez izatea. Ziurrenik, bi aste gehiagoko entzierroa beharko da. Horren ostean, murrizketak urratsez urrats altxatu beharko dira, kasu berrien kopuruak kudeatzeko modukoa izaten jarrai dezan.

Behar bada beste hilabete gehiagoz eragotzi beharko dira bilkura masiboak. Litekeena da, halaber, bidaia murrizketa batzuk bere horretan mantentzea. Pertsonek lanera itzultzeko aukera izango dute, baina bilera handiak saihestu behar dira. Maskarak erabiltzea arau sozial bihurtu beharko litzateke.

Alemanian Covid-19 testak oso ugari erabili dira, horregatik da hain apala izurriak hildakoen tasa ofizialki kutsatuen proportzioan, Euskal Herrian gertatzen ari zaigunarekiko diferentzia mingarria.

Populazio osoak konfinatzeko orde, kutsadura sortak bilatu eta isolatu behar dira.

Osasun sistemak atal oso bat berezia behar du Covid-19 kasuak artatu ahal izateko, beste pazienteak infektatzeko arriskurik gabe. Txinak sukar klinika lokalak ezarri zituen, gripe edo Covid-19 sintomak dituzten pertsonek probak egiteko. Covid-19 dutenak bi astez isolatu behar dira, etorkizunean infekzioak saihesteko. Haien kontaktuak aktiboki arakatu behar dira. Infektatutako pertsona akutu batekin gertuko kontaktuan sartu diren pertsonak taldeko parte dira, eta probak egin eta isolatu ere egin behar dira. Isolamenduan daudenei  ordaindu egin behar zaie, bestela, batzuek saihestu egingo dute, eta birusa eta gaixotasuna zabaltzen jarraituko dute.

Neurri horiek areagotu edo erlaxatu egin daitezke, beharrezkoa den heinean. Bere helburua kasu larrien kopurua maneiatzeko moduan mantentzea da. Sistemak ondo funtzionatzen badu, birusa ere desagerraraz genezake.

Orain badauzkagu probak aurkitzeko gaixotasuna duten pertsonek garatzen dituzten antigorputzak. Proba horien ekoizpen masiboa hasi da eta horiei esker, Covid-19 gaixo bat artatzen direnek identifikatu ahalko dituzte jada arriskuan ez daudenak.

Japoniako zein Asiako beste herrialde batzuetako herritarren artean orokortu da maskara jantzita kaleratzeko errutina.

Zantzu batzuek iradokitzen dute haurrek askotan gaixotasuna eraman bai egin dutela baina kaltetu gutxi nozituz. Antigorputz testek erakutsiko dute horietatik zenbat diren dagoeneko immune. Zenbat eta kopuru handiagoa izan, orduan eta hobeto gainerako besteontzat. Test masiboek ere badirudi erakusten dutela helduen artean badirela kasu asko asintomatikoak izan arren beste batzuk infektatzen dituztenak. Hori saihesteko neurri batzuk aurkitu beharko genituzke.

Lancet aldizkariak argitaratutako artikulu batek argudiatzen du denok jantzi beharko genukeela maskara:

“Ebidentzia gutxi dauzkagu aurpegiko maskarek komunitateren arnas infekzioen aurka babes eraginkorra ematen ote duten ala ez, hala aitortzen dute Erresuma Batuak eta Alemaniak beren gomendioetan.

Alabaina, aurpegiko maskarak asko erabiltzen dituzte medikuntzako langileek, arnas infekzioak dituzten pazienteak artatzen dituztenean [hauek igorritako arnas edo listu] tanten prebentzio-neurri gisa. Arrazoizkoa dirudi iradokitzea pertsona zaurgarriek jende multzoak saihestu behar dituztela eta arrisku handiko eremuetan daudenean maskara kirurgikoak erabili behar dituztela. Ebidentziak iradokitzen du pertsona kutsatu batek COVID-19 transmitu dezakeela sintomak eduki aurretik ere eta horregatik komunitate transmisioa murriztu ahal izango dela baldin eta guztiek – infektatuak izan arren sintomarik gabekoak eta kutsakorrak diren pertsonek barne, maskarak erabiltzen badituzte”.

 

 

 

Mendebaldeko herrialde gehienak koronabirusaren traiektoria berdinean doaz. Hong Kong eta Singapurrek, aldiz, hedatzea mugatu dute; Japonia eta Hego Koreak mantsotu egin dute. Kasuen metaketa egunez egun 100. kasutik hasita.
Koadro barruan, eskuinean, erantzun onena eman duten herrialdeen gakoak: Hong Kong: eskolak itxi, berrogeialdia, komunitatearen erantzuna. Singapur: berrogeialdi estriktoa eta harremanen jarraipena (telematikoa). Japonia: ara sozial sendoak, obedientzia, maskara jantzea. Hego Korea: test programa oso handia eta kasuen isolatze gogorra. (Iturria: Financial Times)

 

 

 

Mozorro bat erabiltzeak norberari laguntzen dio bere burua babesten, baina are garrantzitsuagoa dena, besteak babesten laguntzen du. Norberak eraman dezake gaixotasuna berekin eta inguruan zabaltzen ari ohartu gabe. Denok jaurtitzen ditugu tanta txikiak hitz egin, doministiku egin edo eztul egitean  Maskarak eragozten digu gure tantak besteri botatzea.

Birusak nahiko txikiak dira maskara baten poroetatik pasatzeko. Baina birusak garraiatzen dituzten tantak handiagoak dira eta ez hauek maskara zeharkatzea ez da hain erraza. Bestalde, uste da birus bakar batek kaltea eragiteko aukera gutxiago duela eta birus kopuru esanguratsu bat behar dela gaixotasuna abian jartzeko.

Badira irizpide kultural batzuk ere garamatzatenak denok maskara bana erabili dezagun eskatzera:

Badira maskarak higienezko jokabide moduan erabiltzen duten kulturak (Asiako herrialde askotan, adibidez) eta kontrastean badira beste kulturak soilik ondo ez dauden pertsonek erabiltzen dutenak (esaterako Europako eta Ipar Amerikako herrialdeetan) ea kotraste horrek eragin ditu  [maskara daramatenen] estigmatizazioa eta arrazismoa; horregatik behar da jendeari hobeto erakustea. Jende guztiok maskarak erabiltzearen abantaila bat hauxe da: guztiek maskara erabiltzean saihesten dela diskriminatzea ondo ez daudelako maskarak daramatzatenak.

Uneotan maskara profesionalen eskasia dago, eta oraindik erabilgarri daudenak gure ospitaleetan behar dituzte.

Baina bufanda bat ere erabil daiteke, nork bere maskara bat josi edo etxean eskueran aurkitutako osagaiekin maskara osatu. Horiek ez dira izango maskara profesionalak bezain onak, baina guztiek lagunduko dute Covid-19 kasu kopurua murrizten.

Birusek ez dute beroa maite. Xaboiak izorratzen ditu. Maskara garbitu dezakezu 70 ° C-tan labean berotuz edo xaboiarekin garbituz.

[Moon of Alabama bloga, Billmon sinatzen duen batek argitaratua, munduan erreferentzia nagusietakoa da geopolitikaren eta oro har nazioarteko gai nagusien jarraipenean. Covid-19 koronabirusaren jarraipena ere hasieratik egiten ari da, berme handiko iturriak erabiliz beti. ARGIAn euskaratu dugun artikulu hau martxoaren 23an argitaratu du, honako tituluz: “Coronavirus - How To Lift Lockdowns And Why We Should All Wear Masks” (Koronabirusa nola arindu eta zergatik jantzi behar dugun denok maska)]

Kuban (Covid-19ak hildakoak 6 apirilaren 1 artean) konfinamendua ezarri dute Pinar del Rioko Camilo Cienfuegos komunitatean: neurriak iragartzeko prentsaurrekoan agintariak bezala kazetari eta herritar guztiek maskara zeramaten. (Argazkia: Telepinar)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude