Espainiar zein Frantziar burges diktadurei adierazpen askatasunak kalte egiten dienean, adierazpen askatasuna eta manifestazioak egiteko eskubideak debekaturik daude Euskal Herrian. Zer esanik ez, faxista ikusgarrienei babesa emateko bada, edozein gaia izanda ere. Matxinada faxistatik eta 1978 makillajetik datorren erregimenarekin gaurko Espainiak apurtu ez duenez, ezin da beste modurik izan.
Hasteko, eta VOX alderdi faszista (2019-04-13) Bilbon egin zuen ekitaldiaren aurrean egin zen protestarekin loturik, gertatu behar zena gertatu zela esan beharra dago. Euskal Herrira faxistak datozen bakoitzean, euskaldunok isunak, kolpeak eta atxiloketak jaso behar ditugu zapaltzen eta esplotatzen gaituztenen demokraziaren izenean.
Gure zapatzaile eta klase etsaien legea beti defendatzen dute espainolen zipaioek, bai politikoak zein koertzitiboak. Zentzu honetan, gutako askok kolore anitzeko polizia “vasco-navarra” Espainiar Polizia Autonomikoa (EPA) ezagutzea ez da arazo hutsala.
Gauzak hola, Euskal Herria Sozialista lortzeko erabateko sistematik mugarriak ezarri ahal direla hauxe galdetuko genieke: zergatik ez da Bilboko udala pertsonatzen akusazio partikular gisa EPA-k aurtengo apirilak 4 egin zuen basakeria dela eta? (besteren artean, neska bati masailezurra apurtu eta gainera 200 euro izuna ezarri irainengatik). Bortxaketa matxista baten aurrean, zergatik agertzen da hedabide guztietan Udalaren protestatzeko deialdia (udaleko alderdi guztiak elkarrekin aho batez) feministen eta besten herritar kolektiboen eta abarren aurretik? Erantzuna begi bistan dago. Masailezur apurtua adibidearekin nork agintzen duen erakusten duelako. Bortxaketa eta erasoen aurkako deialdien “lidergoa”k, dohainik ateratzeaz gain, etekinak ematen dizkie. Bien bitartean ezkutatu egiten dituzte kultura eta menpekotasun patriarkala eta hauekin akabatzeko benetako planteamendua batetik eta bestetik euskal herri langileak eta batez ere euskal langileriak dituzten arazo larriak.
Eta neska hori “pelotazoa”-k masailezurrean ez kolpatzekotan eta lokian joz gero (zentimetro gutxiko gauza), zer gerta zatekeen? “Actuación proporcionada” delako bategatik beste erailketa bat izango genuela. Eta Bilboko jaiak hain gertu egonda, hauxe galdetzen diogu geure buruari, zer egin zukeen klase politiko ofiziala eta sistemakoak? Eta batez ere, zer egin genezakeen beste batzuk? Eta G7 delakoa gertu izanik… eta gertatzen bada?
Eskubide osoa daukagu gure iritzia plazaratzeko, mobilizatzeko, gure ideak zabaltzeko, eta hitz gutxitan, geure burua defendatzeko eta borrokatzeko eskubidea daukagu. Kapitala eta burgesiaren filosofia klasista, zitala, berekoia, insolidarioa, indibidualista eta ankerrarekin alienaturik ez gaudenok, ezin dugu hau bezalako egoerak pasatzen utzi.
Gertakari hau aipatzen dugu zeharo ikusgarria delako eta gure kontraesanak eta kontzientziak astintzeko asmoarekin. Bukatzeko, atzoko eta gaurko bi kontsigna: alde hemendik! Indar errepresiboak apurtu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]