Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan ditu beti. Are gehiago, martxan jarritako jatetxeak itxi dizkiote. Hala ere, oso eskarmentu handiko gastronomoa da, garatu beharreko platerak oso argi ditu eta bere errezeta-liburua erakutsi nahi digu jankide guztioi bere programa alternatiboan. Bere ikuspegi iraultzailea gastronomia zientifikoan oinarritzen da eta sukaldaritzaren mugarri historikoak oso presente dauzka, Parisko Komunaren gisatuak edo sobieten sukalde-antolaketa, kasu. Erretorika idealistatik harago, Karlosek argi dauka sukaldaritza arrakastatsua izateko lehengai material egokien gainean oinarritu behar dela.
Karlos jakitun da bere errezeten beharraz, bereziki garai hauetan, non kiskalketarako joera areagotzen ari den. Elite gastronomikoaren menuan gero eta berun gehiago antzematen da. Saturnismo sozialaren intzidentzia handituz doa Europako jendarteetan. Oso ondo ezagutzen ditu Karlosek XX. mendearen lehenengo hamarkadetako menuak, non sukaldeen zuzendariek eta beren laguntzaileek Europako herriak gerraz elikatu zituzten. Hori dela eta, Karlosek gerra garaietarako errezetak aurkezten dizkigu bere gastronomia programa propioan, beti kalitate altuko osagai tradizionaletara bueltatuz.
Janaurreko moduan, dialektikaren bermut naturala proposatzen digu Karlosek, Federiko irakasle handiaren errezeta zaharrean oinarrituta. Askotariko estraktuak konbinatzen dira gradualki sentsazioaren aldaketa kualitatiboa lortzeko, non aurkariak diren zaporeak etengabeko lehia batean batzen diren.
Lehenengo platerak Zimmerwald udalerrian dauka jatorria. Eltzez prestatutako Errusiako lekale zopa lodia da, Vladímir Ilich Uliánov sukaldariburuak asmatua. Jakien lapurreta fase gorenera helduta, janaria lortzeko herrien arteko lehia elite gastronomikoa eta jankideen arteko lehia bihurtzeko gonbidapena da. Zopa plateraren osagarri moduan, burgestutako gastronomoen estatuaren deseraikuntza zerbitzatzen da. Platera laguntzeko proposamen ausarta jartzen da mahai gainean: Leongo ardo bat, “Armada Gorria” izenekoa, Etengabeko Hartzidura upategiak ekoiztua.
Gastronomia programetatik kanpo utzi dutenen aurrean, hauxe Karlosen errezeten oinarria: kalitatezko osagaiak, zentzuz konbinatzea, sua egoki erabiltzea, sukaldearen antolaketa ona eta jankideak erakartzea
Bigarren platerak ukitu alemaniar argia dauka, Rosa, Karl eta Clara sukaldari hirukote ospetsuak garatua. Platera txerri inperialaren ukondo txigortuan datza eta bi gehigarrirekin zerbitzatzen da: igitaiaz moztutako azaz prestatutako choucroutearekin eta mailuz txikitutako ilarren purearekin. Bigarren plater horrekin ardo gorria gomendatzen digu Karlos gastronomoak, Kollontai upategiko “Emakume berria” ardoa, hain zuzen ere.
Postrerako proposamenak Sardiniako seadetan hartzen du inspirazioa, Antonio gozogin handiak garatutako espetxerako errezeta-bilduman oinarritua. Seadan hostore xaflak gainegitura dira eta barruko gazta eta limoi-birrindua menpeko klaseko osagaiak dira. Seada estaltzen duen eztiak herriko gozogileek lortu beharreko hegemonia kulturala irudikatzen du.
Postrearen osterako, Peruko kafe berezi bat proposatzen du Karlosek, Mariátegui barista famatuak sortutako kafe-eskolaren filosofia jasotzen duena. Era horretan, Europatik heldutako planteamenduak eta bertoko gastronomia uztartzen dira, Km 0 jakiak balioan jarrita. Estrapolazio deskafeinatuen aurrean, kafea lortzeko jatorrizko herrien txigorketa-praktika tradizionalak erabiltzen dira, kafetik usain guztiak ateratzeko.
Menu oparoari amaiera emateko eta digestioa egiten laguntzeko, likore-txupitoa aukerarik onena! Eta ez edozein likore, baizik eta ron kubatar indartsua. Izen handiko Ernesto sommelierrak eratutako gerrilla-laborategi gastronomikoaren proiektua da eta 1959an ekoizten hasi zen. Ron hori “Sukaldari berria” izendatu zuten, sukaldaritzaren kontzeptua errotik irauli nahi duelako, edari espiritutsuen esparruan ere. Gutxi batzuentzako gastronomia elitistaren gainetik eta ezkerreko eskuarekin zerbitzatzen diren kalitate txarreko likoreen gainetik, “Sukaldari berria” ronak zapore ona eta iraunkorra utziko die herri-jantokiaren kide guztiei.
Ikusten denez, Karlosek proposatzen duen menuak bere konplexutasuna dauka. Herri jantokian gero eta hedatuagoa dagoen fast food-en aurrean, Karlosek su motelean eta pazientzia handiz prestatutako platerak proposatzen ditu. Janaria ondo prestatzeko eta ondo elikatzeko denbora eta formazioa behar dira. Azkarra eta erraza denak, mahaikideen artean arrakastatsua izan badaiteke ere, malnutriziora eraman ohi du. Herri jantokian zabaltzen dituzten plater edulkoratuak eta kaloria hutsen aurrean, Karlosek osagai osasuntsuak aldarrikatzen ditu. Itxura liluragarri postmodernoei benetako elikagaiak kontrajartzen dizkie, beren benetako koloreekin. Gain-eraldatutako errealitatearen ehundurei egi gordinak, beren tentetasun naturalarekin. Karlosek ondo daki jantokiaren ezkerraldean ere eskaintzen den egia-osteko gastronomiak ez duela herria elikatzen, nahiz eta zaporez onargarria izan eta momentuan gosea ase. Suzedaneoak ez daude Karlosen errezetetan. Herri-sukaldaritzarantz abiatzeko beharra dago, menu osasungarriak sozializatu ahal izateko.
Gastronomia programetatik kanpo utzi dutenen aurrean, hauxe Karlosen errezeten oinarria: kalitatezko osagaiak, zentzuz konbinatzea, sua egoki erabiltzea, sukaldearen antolaketa ona eta jankideak erakartzea. Eta azken osagai bat sukaldaritza lehiaketan nagusitzeko: munduko sukaldari eraldatzaile guztiak, batu zaitezte!
Iñaki Etaio, internazionalista
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]