Prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin du hamar auzipeturentzat, gibelapenarekin; eta gibelapenik gabe batentzat, aurrekariak dituelakoan. 2022ko uztailaren 23an autobidea blokeatzeagatik epaitu dituzte, eta guztiek dute leporaturikoa justifikatu, presoen auzia eta bake prozesuaren testuinguruan kokatuz.
Otsailaren 2an epaitu dituzte hamaika gazteak Baionako auzitegian, iazko uztailaren 23an Ipar Euskal Herrian buruturiko blokeo egunean autobidea blokeatzeagatik. Martxoaren 9an jakinaraziko du epaileak deliberoa, baina bere aldetik prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin du hamar auzipeturentzat, gibelapenarekin; eta gibelapenik gabe batentzat, aurrekariak dituelakoan.
Elkartasunez berrehun bat lagun batu dira auzitegi aitzinean, tartean Etxepare lizeoko gazteen txarangak giroa berotzen zuela.
Guztiek dute desobedientzia zibilaren hautua justifikatu, euskal preso politikoen auzia eta bake prozesuaren testuingurua azalduz. Besteak beste, Berria-k jaso duenez, ondokoa azaldu dio epaileari Oihana Driolletek: "Ekintza egiten ez bagenuen, murru baten parean aurkituko ginen euskal gatazkaren konponbideari begira".
Ondokoa zioen auziaren bezperan Haritz Agirre auziperaturikoak ARGIAri: "Tribuna gisa erabili nahi dugu epaiketa; testuingurua kokatu eta presoen eta konponbidearen egoera orduan zertan zen eta orain zertan den azaltzeko erabiliko dugu. Hau dugu lehentasuna, mezu politikoa eramatea. Epaileak testuingurua ulertzea nahi genuke, eta horren arabera, ikusirik [Jakes Esnal eta Ion Paroten] egoera zertan zen berak ere kontsideraraztea epaiketa hori zernahikeri bat dela. Espero dezagun isunaren aldetik ez deus edo ahal bezain guti izatea".
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]