Oroitzapenei hautsa kentzen, egun batzuk barru 40. urtemugan gogoratuko dugun borroka baten ametsak biziberritzen: 1976ko martxoaren 3a.
Hainbat produkzio-adarretako 10-12 lantegi ginen, bi hilabetean borrokan bat eginik aldarrikapen-taula komun baten inguruan. Gobernuak eta patronalak, greba apurtzeko hamaika saiakerek huts eginik, tiroz eta hiltzeko asmoz jo zuten azkenik. Emaitza: bost kide erail eta ehun baino gehiago zauritu, gehienak balaz.
Lanpostuak utzi eta ekoizpena eten genuen. Eguneroko asanblada-eztabaida-erabakiguneak gure borrokaren orube bilakatu genituen; Batzorde Ordezkatzaileak, asanbladak uneoro ezeztatu eta berritu zitzakeen horiek, berriz, bozeramaile soil. Demokrazia zuzena praktikatuz, “inor ez da inor baino gehiago” ezarri genuen.
Diktaduraren eta horren Sindikatu Bertikalaren aurrean, Boterea ulertzeko modu berri bat inposatzen genuen; “obedituz agintzearena”.
Lantegietatik kanporatu gintuztenean kaleak eta elizak okupatu genituen. Lurralde aske bihurtu genituen, espazio ireki, bizitza oasi, eta diktadurak zigortzen zituenen batzartzeko, mobilizatzeko eta adierazteko eskubideak txertatu genizkien.
Kolpatuak, zaurituak, atxilotuak izan ginen... eta negoziazio oro eten genuen, kanporatutako lagunak berriz onartzea eta atxilotuen askatasuna lehenetsiz.
Asanbladek, eguneroko eztabaidekin formazio eskola bihurtuak, eraikin instituzionalaren izaera errepresibo eta klasista biluztu zuten, gutako askok ordura arte patronalaz, indar armatuez edo komunikabideez genuen irudia antzaldatuz.
Gure autoantolaketa eredu horizontal, garden eta parte-hartzaileak erakarpen-indar bilakatu ziren. Emakumeak, ikasleak eta jakinguraz zeudenak seduzitu eta erakarri zituen. Horrek guztiak gure autoestimua indartu zuen, geure duintasunaren langa igoarazi. Hainbesteraino, non Botereak hiltzeko asmoz tiro egitea beste irtenbiderik ez zuen ikusi. Garaian Lan Harremanetarako Ministro zen Martin Villak gerora azaldu zuenez, gutxi batzuk akabatu “gainontzekoak arrastoan sartzeko”.
Gobernuak espero ez bezala Gasteizekiko elkartasuna handia izan zen –eta horrek beste hiru hildako utzi zituen Basaurin, Tarragonan eta Erroman–, eta lan-gatazkek gora egin zuten. Gobernuak bere egitasmoak zalantzan ikusi zituen orduan, eta taktika aldatu zuen, ezer alda ez zedin.
Jendartearen Anestesiarako Politika deitu izan da: pertsonak erosi zituzten, alderdiak eta sindikatuak legeztatu eta, oposizioarekin eta sektore frankistekin batera, lan-gatazken nondik norakoak zehaztu eta mugatu zituzten. Dena, kapitalaren garapenaren mesederako.
Martxoaren 3 guztietan, eta aurtengoa 40.a izango da, eraildako bost kide eta lagunak gogoan hartzen ditugu: Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Maria Ocio, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda. Baita ehundik gorako zaurituak ere.
Urtemugan parte hartzeak bizi izan genuen historia haren bizipenak biziagotzen dizkigu, gure autoestimua eta kontzientzia ona goragotzen, egindakoagatiko harrotasuna pizten. Orain 40 urte egindakoengatik, ordea.
Baina, hainbestetan oroitutako historia txiki aparteko hau, errutina-kolpez gero eta indargabetuago dago. Pizgarri gero eta ahalkeagoa, instituzionalizatutako erritual errepikakor baten barruan ikono bihurtua.
Lokarrarazia, abandonatua, gezurrez aurkeztua, erabilia, txalotua, norbereganatua, ofrendaz inguratua eta aldarean ezarria. Baina memoriaz hustua edo memoria otzandu batetara kondenatua, mendekotasuna sustatuz eta ezintasuna hedatuz.
Urtez urte mota guztietako instituzioek, berripaperek, irratiek, telebistek, elizak, patronalak, sindikatuek, alderdiek, gobernuak, denek oroitarazten dizkigute bost hildakoak. Eta idazten duen honek zalantza egiten du, ez ote duten egingo hain demokrazia demokratikoa dugun garaiotan nagusi den ondoezari hitzez eta gorputzez aurre egiteko prest egon daitezkeenak kikiltzeko asmoz.
Nagusi den errealitate horren ondoan, bidezkoa da zenbait kolektibo minoritario eta gazte aintzat hartzea. Gasteizen borrokatu genituen ametsen eta praktikatu genituen demokrazia zuzeneko moduen aldarriari bizirik eusten diotenak. Txalo eurentzat.
Eraildako bost borroka-kideak euren ametsen edertasunez gabetuak oroitzea, euren jarreraren ausardiaz, berdintasunaren aldeko borrokaz, parte-hartzerako modu horizontal eta zuzenez, boterea “obedituz agintzea” ulertzeko eraz... Horretaz guztiaz gabetuak oroitzea martxoaren 3aren borroka urardotzea da. Eta ez gara ahanztura inuzente batez ari, modu hotzean neurtutako batez baizik. Orduko antolaketa ereduak eta borrokan eragiteko moduak egungo praktika eta egitura bertikalekin konfrontatzea ekiditen duen ahanztura interesatua.
Luis Llachek, Campanadas a mort abestian, “bizitzen eta arrazoien hiltzaileak” aipatzen ditu. Bizitzen eraileak Gobernua eta Patronala dira. Euren bizitzen arrazoien hiltzaileak, berriz, ez ote gara gu izango? Ez ote dugu gainontzekoen makurrarazte horretan lagunduko, gure isiltasunarekin eta memoria otzanduekin, Martin Villak erailketekin egin bezala?
Hau da nire ekarpena Gasteizko grebaren eta eraildako bost lagunen memoria historikoari, 40 urte betetzen diren honetan.
Imanol Olabarria Bengoa, Langileen Batzorde Ordezkatzaileetako kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]