Martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren finala

  • Arabar Errioxa, Aramaio eta Errekaleorreko taldeak dira finalistak. Egun osoko festa izango da eta bazkalostean, 17:00etan hasiko da finala.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 14an - 17:35

Urtarrilaren 13an eman zitzaion 2018ko Arabako Bertso KuadrillIa Artekoari hasiera eta larunbat honetan, hilak 17, ia bi hilabeteren bueltan helduko zaio amaiera. Egun osoko egitarauaz zipriztinduko da Gasteizko alde zaharra, eguerdian hasita arratsaldeko finaleraino.

Gasteizen hasi eta amaituko da, urtarrilaren 13an hasiera izan zuen Kuadrillartekoa. Arabako geografian zehar burutu dira 4 ligatan banatuta 14 saio ezberdin, 3 finalaurreko eta honela finalerako txartela Arabar Errioxako Txandriok, Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak eta Errekaleorreko Erreralekor Birizik! taldeek bereganatu zuten.

Azken geltokia, martxoaren 17an, larunbat honetan izango du Arabako 5. Bertso Kuadrillartekoak. Egun osoko egitaraua dakar Gasteizko muinora, goizeko 12etan bi poteo abiatuko dira Gasteizko Alde Zaharrean zehar, bertsorik-bertso, kalez-kale ibiliko dira bat batean aritu diren 14 taldeetako kideak eta bertso sortak idatzi eta kantatu dituzten hainbat talde. 14:30ean Landatxo kiroldegian burutuko da bazkaria eta ostean gaina joko duen finala izango da arratsaldeko 17etan.

Kantuan arituko diren Arabar errioxarrak Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea izango dira. Aramaioarrak Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa. Eta Errekaleortarrak Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal.

Gai jartzaile lanetan Nieves Del Alamo izango da eta aurkezle Oier Suarez ariko da.

Finaleko ariketak:

- Agur kolektiboa puntuagarria. 

- Binaka ofizioka 8 txikian, ondorengo konbinazioetan: A taldeko bat B taldeko baten kontra, B taldeko bat C taldeko baten kontra, C taldeko bat A taldeko baten kontra. 

- Aurrekoak (bertsolari neutral bat izango da) atzekoei (talde bakoitzeko kide bat) gaia emanda, atzekoek bertso bana osatu arte. 

- Seiko motza, ondorengo konbinazioetan: B taldeko bat A taldeko baten kontra, C taldeko bat B taldeko baten kontra, A taldeko bat C taldeko baten kontra. 

- Talde bakoitzeko batek aurkezleak jarritako hiruna punturi erantzun. 

- Hiru taldeen arteko ofizioa, talde bakoitzeko bi bertsolari, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda. 

- Puntuka, gaia emanda, talde bakoitzeko bana, 8ko txikian 6 bertso osatu arte. 

- Kartzela egoeran, gaia emanda, taldeko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta. Estutzen ez bagaitu bere neurriak doinuan. 

- Segidilla, taldekide guztien artean, 3 minutu.

Urtarrilaren 19an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dute parte lehen fasean, 6k finalaurrekotan eta  hiru pasa dira larunbateko finalera.

Egun osoko festa Gasteizko alde zaharrean

12etan, Gasteizko muinoan dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna.

14:30ean, bazkaria.

17:00etan bazkal ostean finala jokatuko da Landatxo kiroldegian bertan. Sarrerak, egunean bertan salgai: Bertsozale Elkarteko bazkideak eta  6-16 urte bitartekoak 3 euro, gainontzekoek 5 euro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izena pentsau bida” izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


2020-10-12 | Bertsozale.eus
Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako bertso Kuadrilla artekoan

Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]


2020-10-05 | ARGIA
Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala urriaren 10ean jokatuko da Murgian

2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izenbakuek” finalean da eta Amurrion erabakiko da azken talde finalista

Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Finalaurrekoak otsailaren 29an hasiko dituzte sei talde hauek

Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]


2020-02-04 | Bertsozale.eus
Lautadako ahuntzak eta Sumendiola bete poto garaile bigarren asteburuko saioetan

Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]


2020-01-29 | Bertsozale.eus
Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.


2020-01-21 | Estitxu Eizagirre
Badator Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa

Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.


Eguneraketa berriak daude