ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko eskatu diote.
Eragileek adierazi dute aurten ere Gasteizko mobilizazioari omenaldiarekin ekingo diotela. Hasiera 18:00etan izango da, M3ko monolitoaren ondoan, eta bertatik abiatuko da manifestazioa 18:30ean. Aurreko urteetan ez bezala, Katedral Berrian amaituko da manifestazioa, duela 49 urte izandako zazpi hildakoen eta ehunka zaurituren memoria egin eta M3aren esanahia berreskuratzeko asmoz. Agirian iaz jasandako errepresioa kritikatu dute, eta Segurtasun Sailari manifestazio eskubidea bermatzea eskatzearekin batera, aske izateko beharra aldarrikatu dute.
Manifestazio "plural eta herrikoia"
Faxismoaren aurrean antolatu eskubide sozialak borrokatu lelopean abiatu dute aurtengo kanpaina. Borroka eraldatzaile guztiak berresteko eguna dela gogoratu dute, eta beraz, "erantzukizun kolektiboa" dela ahalbidetzea "adin guztietako eta sozialki plurala den pertsonen parte-hartze masiboa". Gainera, "gure gizartearen aniztasuna islatzen duen" eta "hasieratik amaierara mobilizazio masiboa ahalbidetuko duen espazio libre eta segurua" bermatuko duten mekanismoak ezarriko dituztela adierazi dute; zaintza eta elkarrekiko babesa lehenesten dituztenak.
Borrokatu beharreko memoria
Elkarteak gogoratu du 1999an ekin ziola bere bideari, eta ordutik "Espainiako zigorgabetasun-ereduaren aurka lan egiten" ari dela, baita "Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko bermeak eskatzen" ibili dela ere. 1976ko martxoaren 3an "Gasteizko langileek esplotazio eta errepresio sistema frankistaren aurka borrokatu" zutela oroitu du elkarteak, eta gaur egungo testuingurua "zibilizazio krisi anizkoitzean" kokatzen dela. "Beraz, duela 49 urte Gasteizen justizia sozialaren alde bizitza eman zutenen oroimena ohoratzeko modurik onena gu antolatzen eta borrokatzen jarraitzea da", dio elkarteak.
Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]
Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]
Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.
Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]
Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.
Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]
Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]
Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.
Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.