Martxoak 3 elkarteak Espainiako eta EAEko erakundeak kritikatu ditu sarraskiaren 44. urteurrenean

  • Espainiako PSOE-UP gobernuak Martin Villaren deklarazio hartzea oztopatzen ari dela salatu du elkarteak, eta EAEko erakundeek ez dutela urrats praktikorik ematen San Frantzisko eliza Memoria Gune bilakatzeko. Martxoaren 3ko mobilizazioetara deitu ditu herritarrak, hildakoen borrokarekin “jarraitzeko”.


2020ko otsailaren 28an - 18:07
Martxoak 3 elkarteak ostiral goizean eginiko agerraldia. Argazkia: Martxoak 3 elkartea.

Ostiral goizean prentsa agerraldia egin du Gasteizko Martxoak 3 elkarteak. Asteartean 44 urte beteko dira Espainiako poliziak Gasteizko bost grebalari hil eta ehunka zauritu zituenetik. Inor ez da epaitua izan gertakari haiengatik. Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereilak aukera bat zabaldu zuen. Prozesu horren baitan –eta traba ugariren ostean– Rodolfo Martín Villak deklaratzeko zita du martxoaren 20an. Maria Servini epailearen aurrean egin behar du, Argentinak Madrilek duen enbaxadan. Inputatu gisa dago deitua Martín Villa, sarraskien garaian Gobernazio ministro zena. Elkartearen iritziz deklarazio hartzea justizia egiteko aukera historikoa da, baina alarma piztu du: “Azken orduko maniobrek egoera hori desbideratu dezakete, eta egun gutxira, oraindik ere babesgabetasun eta ziurgabetasun izugarria dago” –urtarrilean Espainiako Gobernua Martín Villari deklarazioa hartzearen aurka azaldu zen, baina Servini epaileak aurrera egitea erabaki du–.

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Unidas Podemos egin ditu maniobra horien erantzule Martxoak 3 elkarteak, aurreko gobernuen “ildo berean” ari direla salatuz. “Ez dakigu ez duten [inpunitatearekin amaitu] nahi, ezin duten edo ez diren haustera ausartzen. Beste behin gogoratu behar diegu zigorgabetasunez ez dagoela demokraziarik. Biktima guztientzako justiziarik gabe ez dago demokraziarik”, ohartarazi du.

EAEko erakundeei ekintzarako deia

“Ez dakigu ez duten [inpunitatearekin amaitu] nahi, ezin duten edo ez diren haustera ausartzen. Beste behin gogoratu behar diegu zigorgabetasunez ez dagoela demokraziarik. Biktima guztientzako justiziarik gabe ez dago demokraziarik”, ohartarazi du Martxoak 3 elkarteak

Memoria Gara plataforma 2018tik ari da lanean sarraskiaren agertokia izan zen San Frantzisko eliza Memoriaren eta Giza Eskubideen Gune bilakatzeko. Martxoak 3 elkartea da plataformaren kideetako bat. Elkarteak gogoratu du proiektuak Gasteizko Udalaren, Arabako Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren zein Gogora Institutuaren oniritzia duela. Baina Memoria Gunea errealitate bihurtzeko urrats praktikorik ez dutela eman salatu du: “Oraindik ez dago hitzetatik ekintzetara pasatuko direla baieztatzen duen gertaera zehatzik”. Erakunde horiek Gasteizko apezpikutzarekin egin behar dute akordioa, egitasmoa gauzatuko bada. San Frantzisko eliza ez da zeregin erlijiosoetarako erabiltzen 2014 urteaz geroztik.

Borrokan jarraitzeko deia

Azkenik, elkarteak dei egin die herritarrei sarraskiaren urteurrenaren harira antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzera. Gasteizen 1976ko martxoaren 3an erail zituzten Pedro María Martínez Ocio, Romualdo Barroso, Francisco Aznar, José Castillo eta Bienvenido Peredaren omenez; elkartasun mobilizazioetan Basaurin eta Tarragonan Poliziak hil zituen Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Antón Ferreroren omenez; eta “batez ere, egia eta justiziaren alde”: “Gaur atzo bezala, oraindik ere beharrezkoa delako kalera ateratzea gure eskubideen defentsan eta askatasunen alde. Azken batean, hori da jada ez daudenei egin diezaiekegun omenaldirik onena, haien borrokarekin jarraitzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


KRONIKA | URRIAK 12, GASTEIZ
Guardia Zibilaren terrorearen apologia, plaza erdi huts batean

Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


2024-10-11 | Usurbilgo Noaua
1936ko gerraren oroimenean barneratzen laguntzen duen ibilbidea prest dute Usurbilen

"Gerraren Oroimena" izeneko ibilbidea osa dezakezue noiznahi Usurbilgo erdigunean.


2024-10-09
Oroimen historikoa
Memoria gara

Pakito Arriaran eta ‘Korta’

Ez dakit elkar ezagutu zuten Lapurdin. Enrique Gómez Korta 1979ko ekainaren 25ean hil zuen Batallón Vasco Español-ek Baionan. Pakito Arriaranek 1978ko azaroan ihes egin zuen Iparraldera eta urtebete eman zuen bertan, atentatuak saihestu aldera Venezuelara... [+]


Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garcia
“Harrotasun antifaxista, esker ona, poztasuna, amorrua… sentsazio gazi gozoak bizi ditugu prozesu honen amaieran”

Segundo Hernandez preso anarkistaren senide Lander Garciak hunkituta hitz egin du, Ezkabatik ihes egindako gasteiztarraren gorpuzkinak jasotzerako orduan. Nafarroako Gobernuak egindako urratsa eskertuta, hamarkada luzetan pairatutako isiltasuna salatu du ekitaldian.


Memoria gara

Historiak laguntzen digu ulertzen zer gertatu zen, baina baita gaur egun zer garen ulertzen ere. Nola ulertu gaur egungo mundua AEBetako sorrera eta Frantziako Iraultzaren sorrera ezagutu gabe? Nola ulertu gaur egungo Mendebaldeko hegemonia azken bost mendeetako kolonialismo... [+]


2024-10-01 | Euskal Irratiak
Miren Barandiaran
“Historia ofizialetik at gelditu den material asko dugu Lazkaoko artxibategian”

Euskal Herriko azken 50 hamarkadetako historia soziopolitikoa eta kulturala ezagutzeko erreferente da Lazkaoko Beneditarren dokumentazio funtsa. Funtsak orotariko afixa eta pegatinez gain, euskal mugimendu politikoei edota euskal gaiei buruzko ehunka artxibo gordetzen ditu.


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


Eguneraketa berriak daude