Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100 objektutan, eta Irlandan bertako egunkari batek antzeko ekimena bultzatu zuen (ingelesez) bertako akademia batekin eta museo nazionalarekin. (Artikulu hau audio formatuan agertu da Ttap agerkari digitalaren uztaileko azken alean; hemen testu eran daukazue).
Gorago aipaturiko bi ekimen horiek, British Museumekoa eta Irlandakoa, nahiko ondo dokumentatuta daude ingelesezko Wikipedian. Euskarazkoan, ordea, kontrako norabidean garatzen hasi da ekimena: Wikipedian aukeratu eta zerrendatuko dira objektuak, eta hortik liburua egin ahal izango da, dena ondo bidean.
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak zenbait museo eta erakunderekin kontaktatu du jada, bakoitzak bere fondoetatik zer proposa dezakeen ikusteko. Dagoeneko, ehun elementuko zerrenda probisional bat badago, eta ekarpenak egin eta eztabaidatzeko espazio bat ere ireki da.
Zerrenda egitea bera, nire iritziz, ariketa intelektual eta kultural interesgarria da eta, wikipedista izan ala ez, denok gonbidatzen ditut bertatik pasatzera, hausnarketa egitera ze objektu kulturalek edo antropologikok edo auskalologikok osa dezaketen Euskal Herriaren historia.
Hor dago noski, Irulegiko eskua, objektu bakan bat. Beste gauza batzuk, hala nola laborantzako laia edo zestapunta, ez dira item bakar batekin ordezkatzen, kategoria batekin baizik. Edo kasu batzuetan, kategoria bat definitu daiteke item zehatz batekin, hala nola proposatu denean Ikurriña, Sabino Aranak diseinatutako bandera, agertzea zerrendan Kortabarriak eta Iribarrek elkarrekin Atotxara atera zuren ikurrin zehatzarekin (gordea baitago Donostian).
Beste objekturen batzuk, berriz, Euskal Herrian sekula egon gabeak izan daitezke: Errolanen olifante edo adarra, ustez Orreagan jo zuena Karlomagnori deitzeko, erlikia faltsu bat Okzitanian gordetzen dena; edo Luis Carrero Blancoren automobila, euskal wikilarien ekimenez berriki Madrilgo koartel militar batean argazkiz dokumentatu ahal izan dena...
Beste batzuk ere esango ditut: Heraclio Fournierren kartak, trikitixa, Crosseta bizikleta, wolframioa, almadia, Isturitzeko xirula, txanpon baskonikoren bat, San Frantzisko Xabierren beso usrtelgabea, Xabiertxo liburua, Euzkadi eta Eguna egunkarien errotatiba, Caracasko konpainia esklabujabearen akzio bat, emakumezkoen burukoa hala nola Mari Domingirena...
Etorri Wikipediako 100 objektuen zerrenda osatzen laguntzera, eta behin ehun objektuak erabakitakoan, haien gainekoak dokumentatzera. Ehun objektuk historia egin zuten, eta egin dezagun guk historia haiekin.
Bisitatu Euskal Herriko Historia 100 objektutan.
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]
Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.
Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]
Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela.
Gorpuak edozein... [+]
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]