Azaroaren 12an, martxa antimilitarista egingo dute Mungiako Soietxeko kuartelera, Bota kuartelie eta erein porrue lemapean. Egun 1.300 militar dago Hego Euskal Herrian, poliziak gehituz, Europar Batasuneko lurralde militarizatuena da.
Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika dira ekitaldira gerturatzeko deia egin duten antolakundeak.
Martxaren XXVII. edizioa Mungiako Foruen plazatik abiatuko da kuartelera bidean. Bertara gerturatuko direnek porruak landatuko dituzte kuartelaren sarreran. Antolatzaileen esanetan “balak baino beharrezkoagoak eta osasuntsuagoak” dira hauek. Era honetan lur horiek laborantzarako erabiltzea eskatu nahi dute.
Militarizazioaren aldeko apustua kritikatu dute Espainiako Gobernua egiten ari den murrizketen aurrean. Arlo honetan egiten diren gastuek pobrezia eta gizarte bazterkeria bultzatzen dute antolatzaileen ustez.
Lurralde militarizatua
Hego Euskal Herrian 1.300 militar inguru daude 2015eko datuen arabera. Horietatik ia erdia Arakako kuartelean zeuden. Bertako militar askok Zaragozarako bidea hartu dute, San Martzial brigadaren desagertzearekin. Halere, Espainiako Defentsa Ministerioaren esanetan ez da murriztu Euskal Herriko militar kopurua. Ministerioak 2016. urterako Arakako kuartelera 250 militar mugitzeko nahia azaldu zuen.
Bestalde, Donostiako Loiolako eta Mungiako Soietxeko kuartelak bere horretan mantendu ditu Espainiako Gobernuak . Kuartel hauek Badajoz eta Kordobako unitateen menpe daude.
Horiei Bardeetan armadak duen entrenamendu zelaia gehitu behar zaie. Hau Aireko armadak duen tiro probetarako poligono bakarra da. Urtero 2.000 ariketa inguru egiten dira bertan, horietako batzuk benetako bonbekin.
Militar kopuruaz gain, Euskal Herria Europar Batasunean indar polizial gehien duen lurraldea da. Europar Batasunak gomendatzen dituen mila biztanleko bi poliziak aise gainditzen ditu, sei daude herritar kopuru berean. 2011ko zenbakien arabera, udaltzaingoak kontuan izan gabe, Euskal Herrian 18.100 polizia inguru daude, erdia Espainiakoak eta Frantziakoak. 8.000 ertzain, 1.100 foruzain, 4.800 guardia zibil, 2.000 Espainiako polizia nazional eta 2.200 Frantziako polizia eta jendarme daude.
Antolatzaileek bideo bidez eginiko deialdia:
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.
Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.
"NATOtik eta gerratik ateratzeko modu bakarra euskal errepublika da", aldarrikatu du Ehun mugimenduak larunbatean Bardeetako tiro poligonoan egindako ekintzan.
Bilboko Iralako kuartel militarra eraisteko parodia egiteagatik, fiskaltzak 36 hilabeteko espetxe-zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu bazituen ere, Bilboko Epaitegiak bakoitzari 360 euroko isuna ezartzea ebatzi du, espetxe zigorrik gabe. Bilboko KEM talde antimilitaristak... [+]
Gerra gordina hasi zenetik urtebete bete denean, Ukrainako gatazkaren inguruko hausnarketa antimilitarista antolatu dute Donostian ostegunean Bake-Ekintza Antimilitaristak eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauk. Gerra horri emandako erantzunetan gabezia asko ikusi... [+]