Martinika uhartea pestiziden aurka altxa da minbizia kasuak biderkatu baitira

  • Martinika uharteko banana plantazioetan chlordécone (frantsesez) pestizida erabili zuten 1972tik 1993ra. Lurrak kutsatu eta prostatako minbizia kasuak areagotu dituela salatzen du chlordéconearen aurkako mugimenduak. Zazpi ekintzaileren aurkako epaiketaren testuinguruan enfrentamenduak egon dira Fort-de-France hirian urtarrilaren 13an pestizidaren aurkako manifestarien eta poliziaren artean. Epaiketa ekainaren 3ra atzeratu da istiluen ondorioz.


2020ko urtarrilaren 15ean - 11:37

TV5monde hedabideak eman duen informazioaren arabera, urtarrilaren 13 arratsalde eta gauean istiluak izan ziren Martinikako auzitegi penalaren inguruan. Autoei su eman zieten pestizidaren aurkako manifestarietako batzuek eta gutxigatik ez zuen gasolindegi batek su hartu. Renaud Gaudeul fiskalak adierazi duenez, lau pertsona atxilotu zituzten gau horretan.

Hilabeteak daramatzate merkatalguneak blokeatzen

Urtarrilaren 13an epaiketara deituta zeuden zazpi ekintzaileak azaro bukaeran atxilotu zituzten, Robert merkatalgunean egindako manifestazioan. Asteak daramatza chlordéconearen aurkako mugimenduak Martinika uharteko merkatalguneak blokeatzen, salatzen baitute salgune hauen jabeak direla familia boteretsuak izateaz gain pestizida banana plantazioetan erabili izanaren erantzuleak. Pestizida honen kutsadurak epe oso luzean irauten du.

Epaiketan egotea galarazi diote pestizidaren aurkako mugimenduari

Chlordéconearen aurkako mugimenduak prentsa oharrean salatu du justizia jauregira sartzea galarazi zietela epaiketaren orduan, eta pestizidaren auzian seinalatu dituzte "Beke kasta" eta "justizia koloniala".

Frantziar estatu kolonialak baimendutako pozoitzea

Sare sozialetan @arranomendi erabiltzaileak txio hari honetan bildu ditu Martinikako auziaren hainbat gako:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Martinika
Kreolera hizkuntza ofiziala izatea ukatu du Martinikako prefektuak

Martinikako asanbleako bozeramaileek kreolera hizkuntza ofiziala bihurtzeko artikulu bat aurkeztu zuten maiatzaren 25ean. Parisko Gobernuaren ordezkari nagusi eta Martinikako prefektuak, ordea, atzera bota du proposamena, isla hartako hizkuntza ofiziala, frantsesa dela... [+]


2020-03-26 | Axier Lopez
Frantziako kolonialismoa, turismoa eta koronabirusa Martinikan

“Besteen bizitza arriskuan jartzea, arriskuan dagoen jendea ez laguntzea eta inkluso, homizidioa”. Gogor mintzo da Assaupamar erakunde ekologista Martinikan Frantziako Gobernuak koronabirusari aurre egiteko erakutsitako “axolagabekeriaz”. Ekologistek eta... [+]


Neokolonialismoa deitzen zaio Martinika eta Guadalupe osoki kutsatzeko hautuari

1972tik 1993ra arte aritu ziren Chlordecone izeneko intsektizida Martinikako eta Guadalupeko banana plantazioetan hedatzen. Produktua minbizi-emaile eta nahasle endokrino zela jakinda ere, erabilpena baimentzeko hautua egin zuen Frantziako Estatuak. Gaur egun osoki kutsatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude