Martin Zelaia: “Oraingo trenbidea hobetzeko aukera ez dute batere aztertu”

  • "Antzezlan handia dago Espainiako Gobernuaren baitan Abiadura Handiko Trenarekin", esan du Zelaiak. "Tren publiko eta soziala sortzeko azterlanik ez dute egin, nahiz eta ekonomikoki merkeagoa eta ingurumenarekiko kalte txikiagoak sortuko lituzkeen", nabarmendu du.  AHTaren inguruan hitzaldiak emanen dituzte datozen egunetan Nafarroako hainbat herritan. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 19an - 13:32
Martin Zelaia, Sustrai Erakuntzako kidea. (Arg.: Hala Bedi)

"Triskantza ekonomikoa eta ingurumenarekiko ekarriko luke Espainiako Gobernuak egin nahi duen Abiadura Handiko Trenak", hala hitz egin du Martin Zelaia Sustrai Erakuntzako kideak Euskalerria irratiko saioan. "Itsututa ari dira AHT defendatzen eta ez dute beste aukerarik aztertu, gaineratu du. Oraingo trenbidea hobetzeko aukera ez dutela batere aztertu uste du Zelaiak eta merezi duen aukera dela ere nabarmendu du. "Ekonomikoki AHTak suposatuko lukeenaren erdia inbertitu beharko litzateke Nafarroan dagoen trenbidea hobetzeko eta ez litzateke horren txikitzailea izanen ingurumenean", azaldu du. 

Abiadura Handiko Trenaren proiektua sortu aurretik 1987an "Trenbide Plana" ere mahai gainean jarri zuten. Eta horrek bai, horrek aztertzen zuen egungo trenbidea hobetzeko aukera eta tren gehiago hartzeko aukera hirugarren errailaren bidez. Hori egin ordez baina, geltokiak itxi eta trenen joan etorria txikitu dute. Teknika desberdinen bidez trenbidea hobetzeko eta egokitzeko aukera asko daude. Europako zabalerara egokitzea ere posible lizatekeela uste du Zelaiak. 

Tren publiko eta sozialaren alde

Txinaren ondoren Espainiak du Abiadura Handiko Trenerako metro koadro gehien. "Ez du deustarako balio", ohartarazi du. Izan ere, merkantziarik ez dute garraiatzen gaur egun eginak dauden tren horiek eta pertsonak garraiatzeko badira ere, datuek diote ez direla apenak erabiltzen. "Abiadura Handiko Trenek ez dute errentagarritasunik", nabarmendu du. 

Antzezlan handia han eta hemen

Espainiako Gobernua batez ere "gehiegi ari da antzezlan" lanetan. Nolanahi eta ahalik eta azkarren hasi nahi dute lanean. Nafarroako Gobernuak herritarren nahiak eta beharrak eraman beharko lituzke Madrilera. "Eskumena ez da Nafarroarena, baina hemengo Gobernuak Madrilera eraman beharko luke herritarren eskatzen diotena", azaldu du Zelaiak. Parte hartze prozesurik ez dute egin eta horrek kezka eta haserrea sortzen du Sustrai Erakuntzaren baitan. Nahiz eta eskumena Nafarroarena ez izan, foru gobernuak izan beharko luke interesa ezagutzeko herritarren nahia, esan du. "AHTaz harago ez da besterik aztertu eta hori ere eskatzen dute herritarrek". 

Ekonomikoki merkeagoak diren aukerak

Nafarroak dituen trenbideak hobetzea, egokitze eta zabaltzea da Sustrai Erakuntzaren apustua. "Ekonomikoki erdia baino ez litzateke inbertitu beharko eta ingurumenean txikizioa txikiagoa litzateke", azaldu du Zelaiak. Abiadura handiegirik ez luke hartuko aukera horrek, baina, azkartasunak baino garrantzia gehiago dute bestelakoek: merkantziak eta pertsonak garraiatzea, ingurumenarekin errespetuz jokatzea... Dena dela, Zelaiak azaldu du dagoeneko Alvia trenek hartzen dutela abiadura handia: 200 kilometro orduko abiadura hartzen baitute. 

Hiriburuetatik haratago iristeko aukera

Abiadura Handiko Trenak geldialdia hiri handietan baino ez luke izanen. Herriek urteotan galdu dutena are gehiago galduko dutela nabarmendu du Sustrai Erakuntzak. "Aurrera egin beharrean atzera eginen dugu geltokiak gutxitzearekin", uste dute. Erakuntzak defendatzen duen aukerarekin posible litzateke geltokiak berreskuratzea eta gertuko bidaiak eta luzeagoak tartekatzea. 

Iruñerrian buklea nola sortuko den ere ez dago zehaztua AHTa eginez gero. Sanduzelaitik Etxabakoizera pasa nahi dute geltokia: "Jendearengandik are urrunago jarriko dute eta horrek ez du batere lagunduko trenaren erabileran", esan dute. 

SUSTRAI ERAKUNTZAK ANTOLATU DITUEN HITZALDIAK: 

  • Irailak 20, asteazkena: Tafallako Kultur Etxean 20:00etan. 
  • Irailak 21, osteguna: Castejongo Kultur Etxean 19:30ean. 
  • Irailak 26, asteartea: Altsasuko Iortia Kultur Gunean 19:30ean. 
  • Irailak 27, asteazkena: Tuterako Zentro Cibikoan 19:00etan. 
  • Irailak 28, osteguna: Txantreako liburutegian 19:00etan. 
  • Irailak 29, ostirala: Iruñeko autobus geltoki zaharrean 19:00etan. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude