Martin Villari deklarazioa hartzearen kontrako trabak salatu dituzte

  • Justizia Ministerioak frankismoaren krimenen aurkako auzia bideratzen ari den Servini epaile argentinarrak Barne ministro ohiari deklarazioa hartzea blokeatu egin duela salatu du CeAQUAk. Martxoaren 20an programatuta dago epailearen bisita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 17an - 12:45
Rodolfo Martin Villa frankismoaren krimenen aurkako kereilan inputatuta dago.

Maria Romilda Servini epaile federala martxoan joatekoa da Argentinak Madrilen duen enbaxadara, Rodolfo Martin Villari deklarazioa hartzera. Izan ere, 70eko hamarkadan estatuaren aparatuek egindako hilketetan ustez izan zuen erantzukizunagatik ikertzen ari dira Argentinan.

Martxoaren 20rako programatuta zegoen ikerketa deklarazioa hartzeari uko egin dio Espainiako Gobernuak, Publico agerkariak argitaratu duenez. Urtarrilaren 13tik Juan Carlos Camporen esku dagoen Justizia Ministerioak deklarazioa hartzeko eskaera formala atzera bota du, nazioarteko erregu baten bidez egin behar zela argudiatuta.

Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereilan inputatutako 22 pertsonetako bat da Martin Villa; Barne ministro gisa, besteak beste Martxoaren 3ko sarraskian izandako ardura ikertzen ari da Servini epailea.

 

'Martin Villa epaitu' plataformaren agerraldia Martxoak 3 plazan. / ALEA

 

 

'Martin Villa epaitu' plataformaren agerraldia Martxoak 3 plazan. / ALEA

 

 

 

Gobernuak trabak jarri izana ukatu du

Azken egunetan sortutako polemikaren harira, trabak jarri izana ukatu du Espainiako Gobernuak. Justizia Ministerioak adierazi du joan den urtarrilaren amaieran Argentinatik informazio eskaera bat jaso zuela, baina oraindik ez dutela erantzun.

Publicok argitaratutako informazioen arabera, eskaera urtarrilaren 28an iritsi zen Argentinatik, baina Gobernuak ez du erantzun oraindik; horrelako kasuetan "ohikoak diren epe eta moduan" erantzungo dutela azaldu dute Gobernuko iturriek.

Bestalde, diktadurako eta trantsizioko hainbat elkarte eta biktima biltzen dituen Kereila Argentinarra Babesteko Estatuko Koordinadorak (CeAQUA), ostegunean egindako prentsaurreko batean salatu du trabak badaudela Maria Servini epaileak Rodolfo Martin Villa ministro ohia Madrilgo enbaxadan galdekatu ez dezan.

Martin Villaren bila

Duela urte batzuk, Servinik Espainiako Gobernuari eskatu zion Rodolfo Martin Villa estraditatzeko, baita herrialde horretako Justiziak galdekatzeko ere, bere kargurako espedientean esleitzen zaizkion krimenengatik. Ez zuen arrakastarik izan, 1977az geroztik Espainian indarrean dagoen Amnistiaren Legea dela eta.

Traba historikoen ostean, 2019ko urtarrilean aurkeztu zuten Espainiako estatuko 30 talde memorialistek Martin Villa epaitu! kanpaina. Tartean, Martxoak 3 Elkartea eta Euskal Herriko beste hainbat elkarte daude. Besteak beste, bideo baten bitartez aztertu zuten Rodolfo Martin Villaren ibilbide kriminala.

Bere agintepean poliziak eragindako heriotzetan ministro gisa izan zuen "paper garrantzitsua" gogoratu dute behin eta berriro. 1976ko martxoaren 3a Gasteizen, 1977ko maiatzaren II. Amnistiaren Aldeko Astea Euskal Herrian, 1978ko Sanferminak Iruñean, Bartzelonako Scala kasua edota Madrilgo Aste Beltza ekarri dituzte gogora.

Horrez gain, Malagan, Tenerifen, Alacanten eta beste hainbat lekutan izandako kasuak ere "erabateko inpunitatean" jarraitzen dutela salatu dute. 1975 eta 1979 urteen bitartean, 90 hildako baino gehiago eragin zituen errepresio polizialak eta parapolizialak.

"Martin Vila epaitu" kanpainaren aurkezpen bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Nerea Martínez, Martxoak 3 elkarteko kidea:
“Instituzioak asko okertuko dira Martxoak 3 elkartearen eta Memoria Gararen gainetik pasatzen saiatzen badira”

Otsaila hilabete garrantzitsua izan da Gasteizko Martxoak 3aren Memoriaguneari begira. Hiru urteko prozesuaren ondoren, hilaren 14ean sinatu zuen Martxoak 3 elkarteak hitzarmena Gogora institutuarekin. Egun bat beranduago, Martxoak 3 Memoriagunea fundazioaren sorrera argazkia... [+]


Martxoaren 3ko Memoriaren Gunerako lorturiko 600.000 euroak erabili gabe gera litezke

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza birmoldatzeko EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin hitzartutako diru-partida ez du erabiliko Eusko Jaurlaritzak, ez delako eraikinaren "jabe ezta onuradun ere". Hala, Martxoaren 3ko Memoriaren Gunearen proiektuak aurten ere... [+]


“Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta min egiten zidatela esaterakoan are gehiago estutu zituzten”

Unai Isasi Azkarraga (Amurrio, 1998) gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. Atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea Komunikabidearekin.


Milaka manifestari eta bi atxilotu Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenean

Urtero legez milaka lagun batu zen ostiralean Gasteizko kaleetan, 1976ko Martxoaren 3an hildako langileak oroitu, bizi-baldintzen okertzea salatu eta langile borroka aldarrikatzeko. Kalez jantzitako polizia ugariek tentsioak sortu zituzten, eta bi gazte atxilotu.


Martxoak 3 elkarteak ohartarazi du adi egongo dela, erakundeek oroimen zentrorako hitzartutakoa bete dezaten

Martxoak 3 Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren bermea lortu du, erakunde publikoek biktimekin duela bi urte adostutako hitzarmena betetzeko. “Ustekabeko aldaketak” eta “seriotasun falta” salatu ditu hala ere, eta hemendik aurrera adi egongo dela ohartarazi du... [+]


2023-01-18 | ARGIA
Martxoaren 3ko Memorialean 2021ean sinatutako lankidetza hitzarmena bete dadila eskatu dute

Erakundeek aurkeztu duten Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren estatutu proposamenari lau zuzenketa aurkeztu dizkiote Memoria Gara egitasmoak eta Martxoak 3 Elkarteak.


Martxoaren 3ko Memoria Zentroa: murrizketak, atzerapenak eta “bete gabeko promesak”

Memoria Gara elkarteak kezka adierazi du, 1976ko Martxoaren 3ko biktimak gogoratu eta memoria zentro bat sortzeko egitasmoa "izoztuta" duelako Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak, bere esanetan.


Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde baten eraketa atzera bota dute PSOE, PP, Vox eta Ciudadanosek

ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]


2022-03-16 | ARGIA
Martxoaren 3ko gertakariak ikertuko dituen batzordea sortzeko aukera, Espainiako Kongresuko mahai gainean

EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.


Eguneraketa berriak daude