Martín Villaren auzipetzea baliogabetu du Argentinako justiziak, baina auziak irekita jarraitzen du

  • Argentinako justiziak atzera bota du Rodolfo Martín Villa auzipetzeko Maria Servini epaileak hartutako erabakia, ustez ez duelako frogatzen gizateriaren kontrako krimenak egin zituenik. Hala ere, ministro frankistaren kontrako auzia ez artxibatzea agindu du epaitegiak. Martxoak 3 elkartea eta CEAQUA kereila argentinarraren estatu koordinadora, aztertzen ari dira helegitea jartzea ebazpenari.

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean Frankismoaren krimenen aurkako plataformak Gasteizko epaitegien aurrean egindako elkarretaratzea (argazkia: @Martxoak3)

2021eko abenduaren 24an - 08:47
Azken eguneraketa: 10:56

Buenos Aireseko Ganbera Federaleko Bigarren Aretoak ostegun honetan jakinarazi du baliogabetu egin duela Mari Servini epaileak pasa den urrian Rodolfo Martín Villa Espainiako gobernazio ministro frankista izandakoa auzipetzeko erabakia, ez duelako frogatzen 1976. eta 1978. urteen artean poliziak eragindako sarraskiak –tartean Gasteizen 1976ko martxoaren 3koa, 1977ko Amnistiaren Astekoa eta 1978ko Iruñeko Sanferminetakoa– gizateriaren kontrako krimenak direnik.

Zehazki, argentinar justiziak dio ez dagoela frogatua "botere aparatu" bat zegoenik Martín Villaren esanetara, eta beraz, hilketa horiek ez zirela honen aginduz egin. Servinik bere autoan argudiatu zuen "Trantsizio" deituriko garai politikoan frankismoaren egitura errepresiboak bere horretan mantendu zirela Martín Villa eta antzeko goi arduradun politikoen aginduetara. Ministro frankista ohiaren defentsak ordea, "Espainiako historiari buruzko ezjakintasun erabatekoa" izatea egotzi zion epaile argentinarrari.

Buenos Aireseko ganberak, hala ere, gizateriaren kontrako krimenik egon ote zen jakiteko "ikerketan sakontzeko beharra" adierazi du osteguneko  ebazpenean eta ondorioztatu du ez dagoela froga nahikorik ere auzia artxibatzeko. Beraz, Martín Villak inputaturik jarraitu dezake, eta urte haietako errepresio polizialean estatu aparatuek izandako inplikazioak jomugan jarraitzen du Argentinako auzitegietan.

Biktimen elkarteen helegitea

Hain zuzen, Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUA Frankismoaren Krimenen Kontrako Argentinar Kereilaren Estatu Koordinadorak azaldu dute euren talde juridikoak aztertzen ari direla kasazio-errekurtsoa jartzea ebazpenari.

"Auziaren tramitazioan zalantzarik gabe egiaztatu da Rodolfo Martín Villa hilketa horien egile-hausnartzaile izan zela, gizateriaren krimenen kontrako testuinguru batean", diote. Hala, euren ustez "ate guztiak zabalik daude" Servinik agindutako auzipetzeak aurrera jarraitu dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean

Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte.


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


Corellako karriketan ikur frankistak azaldu direla salatu du Zurekin Nafarroak

Migratzaile familia batek irekitako denda baten aurrean ikur frankistak jarri dituztela salatu du Zurekin Nafarroa ezker koalizioak. Fiskaltzari eraman dizkiote datuak, gorroto delitu bat egon daitekeelako pankarta horren atzean.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


2024-06-12 | Iñaki Murua
Nondik gatoz eta nora goaz?!

Egin gintuztenen eta geure borondatearen kontra eraiki nahi izan zigutenen oinarria berriro ere indar berritzen ari ote den nago.

Eskolako Kontseiluaren izenean honako baldintza hauek jartzen zitzaizkien, gerraostean, gure herrietara maistra lanera zetozenei, derrigorrean... [+]


Eguneraketa berriak daude