Rodolfo Martin Villa, frankismo garaian Barne ministro izandakoa epaitu dezatela eskatu dute Espainiako Estatuko 30 talde memorialistak, tartean Euskal Herrikoak.
Poliziaren arduradun nagusi izan zen bitartean, 1975 eta 1979 artean, agente armatuek eta talde parapolizialek 90 lagun inguru hil zituztela uste da, baina Martin Villak ez du oraingoz krimen horiengatik epaile aurrean deklaratu behar izan, eta ez du zigorrik jaso. Memoriaren inguruan lanean diharduten elkarteek Martin Villa epaitu! kanpaina abiatu dute eta ostegun eguerdian aurkeztu dute aldi berean Iruñean, Gasteizen, Madrilen, Zaragozan eta Valentzian egindako agerraldietan.
Martin Villari egozten diote, besteak beste, Gasteizko 1976ko langileen kontrako sarraskia, 1977an Amnistiaren Aldeko Astean hildakoak edo urtebete geroago Sanferminetan poliziak egindako oldarraldi basatia. Kanpaina abiatu duten taldeen artean daude Martxoak 3 elkartea, Sanferminak 78 Gogoan, Goldatu, Egiari Zor, Ahaztuak kolektiboa, Andoaingo Oroituz, Intxorta 1937 eta Gernika Batzordea, baita norbanakoen senideak ere, 1978an Donostian hildako Joseba Barandiaranenak kasu. Bideoa ere zabaldu dute kanpainari hasiera emateko (egilea: Hala Bideoak):
Ministro ohiaren kontra kereila jarri dute Argentinan "gizateriaren kontrako krimenak" egiteagatik, baina kanpainaren sustatzaileen aburuz ez da nahikoa eta Espainiako Estatuan bertan epaitu beharko lukete Martín Villa, orain duen inpunitatearekin amaitzeko. Horretarako baina, beharrezko ikusten dute 1977ko Espainiako Amnistiaren Legearen "murrua" botatzea.
Trantsizioari buruz eman izan den "ereduzko irudia" faltsua dela nabarmendu dute eta hori baieztatzeko estatu biolentziak eragindako heriotza horiek jarri dituzte adibidetzat: "Rodolfo Martin Villa politika errepresibo horren egile nagusietako bat izan zen", dio kanpainaren manifestuak. Eta agiri horretan bertan gogorarazi dute Martin Villa dela frankismoko goi mailako kargudunek izandako bilakaeraren adibide onenetako bat: "IBEX-35eko enpresari nabarmenak izatera igario baitira".
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]