Marokoko segurtasun indarrek dozenaka saharar ekintzaile atxilotu dituztela salatu dute

  • Ekintzaile sahararrek salatu dutenez, azken orduotan dozenaka saharar atxilotu dituzte Mendebaldeko Saharan Marokoko segurtasun indarren operazioetan, Guerguerateko protesta zibilen aurka Marokok egindako esku-hartze militarraren ondorioz tentsioa areagotu den honetan. Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren zazpi base eraso dituztela.


2020ko azaroaren 16an - 09:53
Argazkia: eitb.eus. Argazkia: eitb.eus.

Ostiralean, Marokok operazio militarra abiatu zuen Guerguerat inguruan. Indar Armatuen Estatu Nagusiak iragarri zuen "segurtasun hesi bat" ezarri zutela Guerguerateko pasabidean, saharar zibilen protesten ostean. Fronte Polisarioaren ustez, ekintza hori 1991n abiatutako su-etenaren urraketa da eta ondorioz, hautsitzat jo du akordioa eta gerra egoera ezartzea erabaki du.  Brahim Ghali SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak hartu zuen erabakia, eta dei egin nahi izan die bere indar armatuei "segurtasun nazionalaren kontrola" hartzeko. Horregatik, Marokok eraikitako "segurtasun harresian" zehar dauden postu militar marokoarren aurka hainbat eraso egin ditu asteburuan. 

Marokoko okupazio indarrek dozenaka gazte atxilotu, tratu txarrak eman eta torturatu dituztela salatu dute hainbat sahararrek asteburuan. Equipe Media Giza Eskubideen erakundeak jakinarazi duenez, Maroko nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen ari da. Marokok, bestalde, jakinarazi du ez ziela zibilei eraso, Fronte Polisarioak kontrakoa dioen arren. Marokok su-etenaren akordioa urratu zuenean irtenbide baketsu baterako aukerak galdu zituela sinesten du Mohamed Mohamed Eluali Akeik SEADeko lehen ministroak, Berria-ri adierazi zioen moduan. Ziurtatu du bakera bueltatzeko akordio guztiak mahai gainean daudela, baita borroka armatua ere. 

Manifestazioen eta protesten berri eman dute Aaiunen, Marokok kontrolpean duen Mendebaldeko Saharako hiriburuan eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren banderak erakutsi dituzte. Segurtasun indarrek erantzun egin dute eta gutxienez zazpi gazte ekintzaile atxilotu dituzte, Equipe Mediaren arabera. Larunbatean, azaroaren 14an, mobilizazioen bigarren eguna izan zen Aaiunen. Bestalde, Nushatta Fundazioak, Mendebaldeko Saharan egoitza duen Giza Eskubideen aldeko erakundeak, Marokoko okupazio indarrek sahararren etxeei egindako erasoak salatu ditu.

Europako Batzordearen eta Nazio Batuen Erakundearen erantzuna

Josep Borrell Europako Batzordeko lehendakariordea Nasser Bourita eta Sabri Boukadoum Marokoko Erresumako Kanpo Arazoetako ministroekin bildu da igande honetan, azaroaren 15ean, El Guerguerat inguruan izandako azken gertakarien inguruan hitz egiteko. 

Goi-ordezkariak 1991tik indarrean dauden su-eten akordioak errespetatzeari funtsezko garrantzia eman dio, eta berretsi du EBk erabateko babesa ematen diela MINURSOk, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak, horretarako egiten dituen ahaleginei. Marokoko Kanpo Harremanetarako ministroak bere herrialdeak su-etena errespetatzeko duen konpromisoa ziurtatu dio goi-ordezkariari.


Azkenak
Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?

Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]


Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude