Duela hiru aste baino gehiago han dira ehunka saharar herritar, Maroko eta Mauritaniaren arteko sarbide komertzial bakarra blokeatzen. Fronte Polisariok nazioarteko eragileen arreta deitu nahi izan du modu horretan, salatuz NBEko misioa –Minurso– han dela 1991tik, baina honek ez duela autodeterminazio erreferenduma antolatzeko urratsik egin.
Polisarioaren ustez, Maroko korridore horren legez kanpoko erabilera egiten ari da, 1991n sinatutako su-etenaren arabera, su-etena babesteko baino erabili behar ez litzatekeen eremua baita, eta ez Europara era guztietako merkantziak garraiatzen dituen pasagune gisa. Polisarioak adierazi duenez, ez da odol isuririk izan Guerguerateko errepide honetan, horrelakorik saihesteko berak atera dituelako handik bertan protestan ziren herritar sahararrak.
Iragan urriaren 30ean NBEko Segurtasun Kontseiluak Minursoren agintaldia berritu zuen, baina ebazpenaren testuan ez zuen erreferendum hitza aipatu ere egin, Rabat pozarren utziz, azken urteotan ohikoa den bezala. Fronte Polisario, ordea, oso haserre agertu da eta Segurtasun Kontseiluaren "ekintza ezak" bere borroka "areagotzeko" aukera baino ez diola uzten ohartarazi du. Efe agentziari bidalitako agirian jakinarazi duenez, dagoeneko hiru eremutan zulatu du Marokok eraikitako harresia, 220 kilometrorekin munduko luzeena.
Fronte Polisario aspaldi ari da esaten erreferendumaren antolaketan urratsik ez badago, gerra egoerara itzultzeko arriskua oso handia dela. Egunotan adierazi du Marokoko armada Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren eremu askeetan sartzen bada, “tinkotasun handienarekin” erantzungo duela.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.