Marokok 1.000 milioi upeleko petrolio zundaketa iragarri du, Pedro Sanchezek Espainiak historikoki Mendebaldeko Sahararekiko izan duen posizioa guztiz aldatu eta gutxira.
Espainiako eta Marokoko gobernuak bi estatuen arteko ur-muga negoziatzen ari diren une honetan, Marokok iragarri du 1.000 milioi petrolio upel inguruko zundaketa egingo duela Kanariar Uharteetatik 200 kilometro baino gutxiagora.
Europa Oil & Gas enpresa britainiarrak egin du aurkikuntza, eta adierazi du zundaketaren eta esplotazioaren eskubideen %75a izango duela; eskubideen gainontzeko %25a Marokoko Office National des Hydrocarbures et des Mines enpresa publikoak izango du. Adituen kalkuluen arabera, petrolio eta gasaren esplotazio proiektu honek 100.000 milioi euro inguruko negozioa suposatu dezake, Marokoren Barne Produktu Gordinaren tankerako negozioa.
Zundaketaren aurkako protestak
Duela zazpi urte baino gehiago, Repsolek Kanariar Uharteetako kostatik gertu petrolio-prospekzioak egingo zituela iragarri zuen, eta milaka biztanle kanariarrek prospekzio hauen aurka egin zuten protesta. Izan ere, prospekzio eta zundaketa hauetan istripurik balego, Afrikaren eta Kanariar Uharteen kostak larriki kaltetuko lirateke.
Une diplomatiko berezia
Ia 100.000 milioi euroko negozio hau Marokoren eta Espainiaren arteko une diplomatiko oso berezi batean ematen ari da; izan ere, martxoan Pedro Sanchez buru den gobernuak guztiz aldatu zuen Espainiako estatuak historikoki Mendebaldeko Saharari buruz izan duen posizioa. Azken hamarkadetan neutral mantendu da Espainiako Estatua, baina 2022ko martxoan Pedro Sánchezek Marokok 2007.urtean NBEan aurkeztutako Sahararen autonomiarako plana onartu zuen.
Mendebaldeko Saharari buruzko posizioa guztiz aldatu ostean, Madril eta Rabat ur-mugen konfigurazio berria ari dira negoziatzen, eta testuinguru berezi honetan etorri da zundaketa berrien albistea.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.
Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta TotalEnergies enpresek 100.000 milioi dolar (90.100 milioi euro) banatuko dituzte euren inbertitzaileen artean, inoizko ordainsari handiena. Ukrainako gerraren ondorioz, 2023 urtean etekinen errekorra gainditu dute burtsan kotizatzen duten... [+]
Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera,... [+]
2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.
“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen... [+]
Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta... [+]
Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia... [+]
Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]
Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.