Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne Ministroak adierazi du “kasuz kasu” aztertuko dela euskal preso politikoen gerturatzea Euskal Herriko kartzeletara, baina oraindik ez dela elkartu lanketa batzordea gerturatze horiek aztertzeko.
Espainiako irrati publikoan egindako adierazpenetan gobernuaren “gardentasuna” defenditu du gai honi dagokionez. Barne ministroak dio euskal presoen gerturatzea behin eta berriz hedabideetan agertzen ari den arren, oraindik gerturatzerik ez dela egon.
Grande-Marlaskak adierazi du gerturatzeak “kasuz kasu” aztertuko direla eta “preso bakoitzaren egoera aztertuko dela” erabakia hartu baino lehen.
Era berean, ministroak argi utzi du gerturatzea ez dela “abantaila bat”, abantailak “beste gauza batzuk” direla. Dispertsio-politika ez dela espetxe-politika adierazi du, ETArekin bukatzeko “arrakasta” izan duen politika antiterrorista baizik.
Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]
“Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz... [+]
Ser kateak jaso duen abuztuko dokumentu batean, Espainiako Barne Ministerioak "zilegi eta beharrezko" ikusten du polizia agenteak infiltratzea mugimendu sozialetan, "independentismoaren arriskuak geldiarazteko".
Espainiako Barne Ministerioa, Grande-Marlaska buru, legearen erreforman ari da buru-belarri. Ongi etorri ekitaldien antolatzaileak zigortzea dute xede.
"Inork ezin du ahaztu Espainian estatuburu izan zenaz ari garela, eta beraz, bere segurtasuna Espainiako Estatuari dagokiola", adierazi du Barne ministroak.
Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak asteleheneko prentsaurreko batean adierazi du, gobernuak ez duela baztertzen, mugikorretatik bildutako informazioa erabiliz, herritarren mugimenduen berri izatea eta horiek helburu polizialekin erabiltzea. Koronabirusari... [+]
Salbuespen eta behin-behineko egoerarako zehazturik dagoen lehen graduko espetxealditik presoak ateratzeko prozesuak blokeaturik jarraitzen du. Azken hiru hilabeteetan eskakizun bakarra onartu da eta 23 baztertu.
Preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak, sakabanaketaren inguruan Espainiako Gobernuko Barne sailburuak egindako adierazpenei erantzun die, eta Bilbo nahiz Baionako manifestazio jendetsuen ostean, euskal presoak hurbiltzeko "urgentziaz eta... [+]
Ribera de Ebron gurutze horiak kendu zituztenen artean guardia zibil bat identifikatu zuten Mossoek.
Manuel Sanchez Corbirenganako konfiantza galdu duela adierazi du Espainiako Barne Ministerioak. Kepa Urra torturatzeagatik kondenatua izan zen 1997an.
Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.
Aquarius itsasontziko errefuxiatu batzuk atzerritarren atxikitze zentroetan sartuko dituzte eta litekeena da euren herrialdeetara itzularaztea.