Marixol Iparragirre absolbitzen zuen epai bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak

  • 1985ean ETAk Gasteizen burutu asmo zuen atentatu batean izandako ustezko parte hartzegatik epaitua izan zen Marixol Iparragirre, eta iazko martxoan absolbitu egin zuen Espainiako Auzitegiak. Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu du, eta magistratu ezberdinekin epaiketa errepikatu dadin agindu du. Hatz-marka batzuekin lotutako probaren balorazioa albo batera utzi izana da horretarako aurkeztu duen arrazoia.


2022ko uztailaren 20an - 16:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du 2021eko martxoaren 29an Espainiako Auzitegiak emandako epaia, zeinak Marixol Iparragirre absolbitzen zuen 1985ean ETAk Gasteizen gauzatu asmo zuen baina burutu ez zen atentatu batean parte hartzetik. Gorenaren arabera, Iparragirreren absoluzioa agindu zuen tribunalak alde batera utzi zuen hatz-marka batzuekin lotutako daktiloskopia probaren balorazioa, "arrazionala ez zen argudiaketarekin", eta arrazoi horrengatik epaia baliogabetu eta epaiketa berriz egiteko agindua eman du, magistratu ezberdinekin.

1985eko maiatzean ETAk Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian egin asmo zuen atentatuan izandako balizko parte hartzeagatik epaitu zuten Iparragirre. Ustez polizia dispositibo baten aurka lehertaraztekoa zen bonba-autoan hatz-markak aurkitu zituzten, baina kontraesana dago 1985ean atestatua egin zuten perituek deklaratutakoaren eta adierazpen batzuetan aipatua izan den txostenak dioenaren artean. Perituen arabera autoan pertsona bakarraren hartz-markak aurkitu zituzten, baina Iparragirrerenak ere antzeman ziren txostenaren arabera, "zeinaren berri ez zuen izan agintaritza judizialak 2019a arte".

Gorenaren arabera, perituen deklarazioak jasotzen dituen txostenak ez du ukatzen Iparragirreren hartz-marken existentzia, eta markak anonimo gisa artxibatu zituen.

.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-31 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz Poliziaren eta eskuin muturraren biktima politikoak aitortu ditu

Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


Hondarribiko Udalak aitortza egin die Asturiagako hondartzan hildako bi biktimei

Biktimen familiei barkamena eskatu diete ere azken 50 urte hauetan "behar besteko" babesa ez emateagatik. Poeta biktima gisa aitortu duten bezala, Moriko ere hala izatea eskatu du udalak, eta "epe laburrean".


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


Eguneraketa berriak daude