Maritxu Castillon Eskiulan (Biarnoko herri euskalduna) ari da laborari Henri senarrarekin. Haragitarako ardiak eta Akitaniako blondak, ekologikoan. Beren mozkin guztiak zuzeneko salmentan komertzializatzen dituzte. Biharko Lurraren Elkarteko (BLE) lehendakaria da Maritxu.
Zuen etxaldea presentatzen ahal daukuzu?
Gure etxaldea hiru eremutan zatitua da : Eskiulan, Oloronen eta Inhasen (Feas). Orotarat 74 hektara ditugu, 200 ardi haragitako, Tarasconaise arrazakoak, eta 40 behi Blonda. Udan ardiak Hautacam-eko mendietan ditugu, Lurda ondoan. Arditegia eta barrokia Inhasen ditugu, Henriren etxondoan, 20 bat hektarekin. Artoa eta meteila ekoizten dugu. Bazka guzia guhaurek ekoizten dugu, urtalde onetan autonomoak gira. Jaz aldiz, artoa erosi dugu, gurea ez baita ondu. Gurea ensilatu dugu, nahiz ez dugun holakorik sekula egiten. Hori zen edo alorrean utzi.
Noiz instalatua zira etxaldean?
2006an instalatu niz. Haatik lehenagotik ari nintzan lanean hemen. Henrik laborantxa biolojikorateko konbertsioa 2000an egin zuen, Celpa koperatibarekin, CTE kontratuak baitziren memento hortan. Ondorioz, Celpari saldu behar ginituen gure bio kabala guziak bainan ez dira sekula agertu. CTEren bidez, dirua hunkitzen zen biologikorat pasatzeko (guk eta heiek) bainan salmenta ez zuten sekula garatu. Hola utzi gintuzten ! Hastapenean, gure bio kabalak konbentzionalekoak bezala saltzen ginituen. 2002an Henriren laguntzen abiatu nintzan haragi saltzen. Axuriekin hasi nintzan, xahal ainitz xuxenka saltzen baitzen jadanik Xiberoan. 2006an, instalatu ondoan, behi eta xahalen saltzen hasi nintzan. Geroztik, kabala guziak xuxenka saltzen ditugu, guhaurek edo Biozkariaren [ekologikoan ari diren 12 laborariten salmenta sarea, nagusiki kantinen hornitzaileak] bidez.
Zonbat kabale transformatzen duzue urtean?
Urtean, 20 bat xahal, bospasei behi eta 160 axuri, ttipi ta haundi, transformatzen eta saltzen ditugu xuxenka. Urtea urrentzean, 15 bat ardi transformatzen ditugu ere. Behi ta xahala haragia, freskoan saltzen dugu osoki, ez dut deus kozinatzen. Ene klientak, kostaldean, Pauen, Oloronen eta Landesetan dira. Lau AMAPekin lan egiten dut : Lucq-de-Béarn, Olorone, Monein eta Donibane Lohizune. Ostatu, epizeria eta Biozkariaren bidez ere saltzen dut haragia.
Komerzializazioa da zure lana etxaldean?
Instalatu nizalarik, bakotxaren lana zer zen aztertu dugu AFOGaren laguntzarekin. EARL batean gira. Henri laborantxaz okupatzen da eta ni paperretaz, salmentaz, bilkuretaz. Salmentak kasik denbora osoa hartzen du, untsa eginez (deitu, arradeitu, paketak egin, eraman, fakturak…).
Zuen etxaldearen zailtasunak zoin dira?
Zailtasuna da, iragan urtean bezala, arrunt bazka Guti ekoizten delarik etxaldean. Biologikoan, autonomoa ez izaiteak gastu bat badu. Gastu horren gainditzeko, sal prezioa ez da gainditzen ahal. Holakoetan dirua galtzen da. Aroarekin bizi gira eta hortan da zailtasuna. Azken urteetan kasik bi urtetarik bazkak erosten arizan gira kanpoan. Urte gogorrak jasan ditugu ere FCO [mingain urdina] eritasunarekin. Urteak behar dira artaldea berriz altxatzeko. 70 ardi galdu ginituen. Xertatzera bortxatuak izan ginen galtze horien ondotik. Ez ginuen gogo onez egin bena beldurra sartua zen gure baitan, galtzeak inportantak ziren. Behietan ere, xertoaren ondorioz haatik, 10 bat xahal eta sei behi galdu ginituen. Xahalak data beno lehenago sortzen ziren, edo ez finituak, drolezia batekin. Behi zonbaitek zezena ez zuten hartzen edo berantarekin. Xertoaren gain eman ditugu gauza horiek, geroztik ez baitira berriz gertatu. Gauza horiek kudeatzeko zailak dira. Azken urteetan ukan dugun min haundiena da eta ondorioak oraino sendi dira. Bioan, sisitima guzia untsa kudeatzea beharrezkoa da.
Bioan izaiteak abantailak baditu ere…
Henri molde hortan ari da betidanik, lur ainitz baitu. Hastapenean ez zuen zertifikazionerik, naturalki, garbiki ari nahi zuen. Jendeak hori galdegiten du. Garantia hori ekartzen diegu. Gure klientek biologikoa xekatzen dute, sustut Biarnoan, AMAPetan, baitezpadakoa zuten.
BLEko lehendakari zira, Biozkariako arduradunetarik ere. Inportanta da laborari biologikoen arteko antolaketa?
Bai izigarri. Ainitz gauza ekartzen du elkarte horietan izaiteak. Kanpoan edo artaldean zerbait gertatzen delarik, gure artean aipatzen dugu eta usu konpontzen. Laborantxa mailan, gauzen aintzinatzeko laguntzen du. Komertzial mailan ere. BLEk aspalditik lan egiten du arlo hortan. Biozkaria, BLEren bidez sortu da. Talde horietan trukaketa ainitz bada, formazionetan bezainbat.
BLEko formazionetan preseski, bio laborariak baino jende gehiago biltzen da…
Gaurregun bio lan moldeek besteeri ere aterabideak ekartzen dituzte, balio haundia dute arlo guzietan. Azken urteetan, konbertsio gutiago izan da. Egia da ez dela errex, bazkaz autonomoa izan behar da. Lur gutirekin, ez dakit desmartxa eginen ginuenez. Kanpotik erostea biziki gostatzen baita. Bena jende ainitz teknika horieri interesatzen da eta baliatzen dituzte. Bide bakarra da laborariak bizitzeko ene ustez.
Behi haragitako laguntzarendako finkatuak diren kriterio berrietaz zer diozu?
Ez dakit norat buruz ari giren. Enetako laborari guziak lagundu behar dira, ttipiena ere. Ez bagira bide hortarik ari, denak desgertuko dira hemen gaindi. Laborari ttipi guziak, egun diren bezala lagundu behar dira. Gure etxaldean, 0,8ko produktibitate heinerat ez gira heltzen, zezena ukanik ere. Biologikoan naturalki ari gira, eponja eta inseminaziorik ez da. Laguntza galduko dugu eta nekezia haundia izanen da. Holako kriterioekin, segur ez dutela hazkuntza laguntzen.
Zer ikusmolde duzu Euskal Herriko laborantxaz?
Laborari izaiteko, laborantxa maitatu behar da, kanpotik ez baigira batere lagunduak. Normalki, gure mozkinaz bizi behar ginuke. Estatu eta Europari esker bizi gira egun. Laboraria autonomoa izan behar lizate, barnean, kanpoan, moltsan. Ene geroa ez dut ikusten PACarekin, beti segurtamenik gabe. Laborariek segurtamenekin bizi behar dute. Hainbeste badira beren buruaz beste egiten dutenak: bada zerbait joaiten ez dena.
Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]
Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Agur negu. Negu betea da eta badoa. Mimosak (Acacia dealbata) eta magnoliak (Magnolia soulangeana eta Magnolia stellata) loratu dira, ongi etorri beraz loraldi nagusiei. Baina kontuz hotzarekin. Dagoeneko egun-argia ordubete pasatxo luzatu bada ere, zehar begiratuz bada ere... [+]
Gurean hain ezaguna den hegazti hau ustelzale porrokatua da, eta honek ez dio fama onik ekarri. Batzuek arrano, buitre, futre, hatxarrano edo mirusai deitzen diote; izen ofiziala sai arrea (Gyps fulvus) da.
Artiletan sustraitzeak ematen duen bakeak salbatzen nau maiz, kanpoko zein barruko ekaitzetatik. Artilea baino bakegile eraginkorragorik ez dut aurkitu inguruan. Bere indarra areagotzen da odola, karena eta oritza tartean badaude; artilearekin batera haiek ere ehundu baitute... [+]
Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]
Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!