89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen. Militante komunista eta antiinperialista izatetik neoliberalismoa babestera igaro zen.
Mario Vargas Llosa idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri, ohar baten bidez, eta iragarri dute ez dela ekitaldi publikorik egingo haren omenez, "familiarekin eta lagunekin agurtzeko pribatutasuna" izatea nahi baitute. Vargas Llosa 1936an jaio zen Arequipan (Peru), eta gaztelaniazko literaturaren erreferente garrantzitsuenetako bat izan zen, 1960ko hamarkadaz geroztik Latinoamerikan literaturak hartu zuen ospearen arrazoi nagusienetako bat izateaz gain. Jaso zituen hamaika sarien artean, Literaturako Nobel saria eman zioten 2010ean eta Asturiasko Printzearen Literatura saria 1986an.
1959an argitaratu zuen bere lehen ipuin liburua, Los jefes, eta 2023ko urrian azken nobela, Le dedico mi silencio. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan idatzi zituen bere lan ospetsuenak; hala nola, La ciudad y los perros (1962), La casa verde (1966), Conversación en la catedral (1969), Pantaleón y las visitadoras (1973). Hain zuzen, azken hori da euskaratu den Vargas Llosaren lan bakarra; Santi Leonek euskaratu zuen Pantaleon eta bistariak izenburupean, eta Elkar agitaletxeak argitara atera zuen 2011n.
Militante komunista izateatik neoliberalismoa besarkatzera
Bizitza osoan zehar bere ideia politikoak azpimarratu eta nabarmendu zituen Vargas Llosak. 1960ko hamarkadan militante komunista izan zen, eta behin baino gehiagotan bere jarrera antiinperialista azaldu zuen: Kubara heldu zen "justizia soziala" Latinoamerika osora "ahalik eta azkarren" hedatzeko nahia adierazi zuen. Gerora, ordea, Kubako Gobernua gaitzestera eta neoliberalismoa babestera igaro zen.
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.