Fronte Nazionaleko XVI. Kongresua izan da iragan asteburuan, Lillen (Frantzia). Kongresuak bi xede nagusi zituen, alderdiren kargu gorena eta izena berritzea. Marine Le Penek zuzendaritzaren buruan jarraituko du, eta alderdia Front Nacional (Fronte Nazionala) deitzetik Rassemblement National (Biltzar Nazionala) izatera pasako da.
Marine Le Penek alderdiaren burua izaten jarraituko du eta FN Biltzar Nazionala izatera pasako da. Gehiengoak onartutako bigarren aldaketa hori oinarrizko kideek berretsi behar dute sei aste barru.
Hamar hilabete pasa dira Frantziako presidentziarako bozak egin zirenetik. Gobernatzeko alderdia bihurtu ez izanak barne krisia piztu zuen eskuin muturreko alderdian. Maréchal-Le Pen eta Florian Philippot kide esanguratsuek alderdia utzi ondoren, Marine Le Penek berritze aro bat iragarri zuen.
“Pragmatismoa” da aro berrirako gailendu den lematako bat. Alderdiaren hainbat sektoreko kideri “Fronte” hitza oldarkorra iruditzen zaie, eta “bateratzea” hobetsi dute. Hau da, XXI. mendean fronte izenpean nekez irits daiteke Errepublika gobernatzera.
Batzuen ustez Jean Mari Le Pen buruzagiaren –Marinen aita– amaiera da. 90 urte bete ditu dagoeneko. 2011ko Kongresuan ohorezko presidente izendatu zuten. Atzoko kongresuaren ostean, besteak beste, alderdiren estatutuak aldatu dituzte eta ohorezko presidente kargua kendu dute. Le Pen aitak ohorezko kargu izan duen bitartean, Holokaustoari buruzko adierazpen aztoragarriak egin ditu. Hala ere, beste batzuen ustez, Le Penen ildokoek jarraitzen dute alderdiaren gidaritzan. Bruno Gollnisch eta Marie-Christine Arnautu dira zuzendaritza berriko kideak, buruzagi historikoaren hurbilekoak.
Edonola ere, Marine Le Penek mezuen tonua berritu du azken urteetan, baita zehazpen batzuk egin ere. Esaterako: “Gure alderdia ez dago Europako Batasunaren aurka". Alabaina, hauxe gehitu ohi du segituan: "Europa asko dago, larregi, Frantzia gutxi aldiz, gutxiegi”.
Biltzar Nagusia alderdi berrituaren iritziz, “batasuna, laikotasuna eta demokrazia galtzen ari da frantziar errepublikan”.
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin... [+]
Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]
Apirilaren 23an presidente berria hautatzeko lehen bozketa eginen da Frantzian. Hamaika dira hautagaiak, baina bostek baino ez dute neurriko aukera. Horietatik hiruk dute podiuma hurbilen: Marine Le Pen, François Fillon eta Emmanuel Macron.
Eskuin muturreko alderdiak ekitaldia egin du Baionan asteartean. Ehunka lagunek protesta egiteko elkarretaratzea egin dute. Poliziak bost pertsona zauritu ditu gomazko pilotaz.