Iparraldeko euskaldunen gehiengoak uste du frantsesa dela. Nolaz horretaratu gara, gure oinarrizko euskaldungoari bizkarra emanez ? Arrazoi cluster bat ikusten dut metatua : gerlen eragina, zentralizazioa, eskola elebakarra, gisa bereko irrati eta telebistak, propaganda nazionalista… Baina guztien gainetik iduri zait bi gailentzen direla: Estatuaren indarra eta Frantziak bere buruaz ematen digun itxura feminino sakratua, maitagarria, gogo-bihotzen lilluragarria.
Oso indartsua da Frantziako Estatua, aspalditik errotua, zentralizatua, jakobinoa. Gisa batez Estatu perfektua da. Nazioaren ikuspegi monolitiko, absolutista du, beharrik norbanakoaren askatasunez poxi bat orekatua.
Bi errealitate baizik ez du ezagutzen: bera eta herritarra. Pertsona bakoitza bakarka hartzen du, eta gisa guztiez integratzen.
Estatu babeslea da, bereziki segurantza sozialaz eta lege sozialez, berriki arte bere Colbertismoaz ere. Murrizketa liberalen despit, Frantziako l’Etat-Providence bizi da oraino hein eder batean, eta horretan jendeak abantaila handia du, bereziki ekonomiako krisialdien eztitzeko.
Estatua eta ekonomia, eskuz-esku, kasik guziahaldun edo ahalguzidun egin zaizkigu. Frantziako nazional-kapitalismo horretarik bazter legokeen eremu librorik ez dugu gehiago. Laborariak ere, nekazariak, sistemari oso lotuak daude, bereziki primen bitartez. Instituzio publikoek, eta bereziki Estatuak, gure diruaren erdiaz goiti kudeatzen dute.
Hots autonomia pertsonal guti dugu, autonomia nazionalik batere ez. Hizkuntza bakarraren eremua da Frantzia, eta sona handia du hizkuntza horrek. Mundu zabaleko eliteena egon da berriki arte, jende ikasiarena, la langue universelle. Euskara etxeko hizkuntza dugu, pribatua, lagunartekoa gehienetik ere. Bainan etxetik ere haizatzen digu Frantziako telebista elebakarrak.
Gainera, eta beharbada oroz gainetik, Frantzia seduktore izigarria da, hainbeste gauza on eta ederren jabea, eta hain ongi baliatzen ditu bere popagandan: munduko klimarik hoberenak, bazter zoragarriak, gaztelu ikusgarriak, artistak ugari sail guztietan, gastronomia zinez aberatsa hainbeste ardo eta gazta ezberdinekin, literatura bat ikaragarria, giza eskubideen bi aldarriak —1789koa eta 1948koa— babes sozial aurrerakoia… Beraz Frantzia ezin da hastiatu.
Berak ongi badaki, eta bere abantailen hobeki finkatzeko, andre sakratu baten itxura hartzen du. XIX. mendean Jules Michelet historialari famatuak Jeanne d’Arc heroi gaztearen aurpegi maitagarria eman zion bien mirespenez: "Le sauveur de la France devait être une femme. La France était femme elle-même”. Beste idazle famatu batek figura mitiko eta mistiko hori bururaino eramango dio: De Gaullek La Madone eta Notre-Dame la France deituko du. Bitartean Errepublikak Ama Birjinaren irudi hori laikotu du Marianne sonatuaren itxuran: horren burua postako zeiluetan ageri da, eta bere soinarekin udaletxeko areto nagusian bapo. Kolonietan Frantzia la Mère-Patrie deituko da, eta gurean herritar anitzek blasfemiotzat hartuko digute Enbata zikin hauen oinarrizko aldarria, 1960an lehentze oihustatua, laster Mixel (eta ez Mitxel) Labégueriek abestua: “Euskadi bakarra da gure aberria!”
Luze joango zaigu jatorrizko bekatu orijinal horren gainditzea. Bainan abertzaleen aldarriak Iparraldeko historian orrialde berri bat ireki du. Aitzinetik hemengo euskaltzale nagusiak abertzale agertzen ziren Hegoaldeari zegokiola, haatik uzkur eta herabe gelditzen hemengo kasuan, Madonaren mirespenak izoztu balitu bezala, Xaho barne.
Aro hori bukatu da. Frantzia ezin badu hastiatu ere, Frantziako Estatuari buru eman behar dio Akitaniako Baskoniak bizirauteko. Espainia ordea zezenaren itxuran agertzen zaigu, eta nire ustez bi Estatuen aurpegi ezberdin horietarik datoz parte handi batean mugaren bi aldeetako euskaldunen erantzun ezberdinak: Zezenari oihal gorria edo ihesa, Andreari loreak edo ezinbestean etsipena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]