Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!

  • Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedapena, Olentzero beraren bilakaera eta transformazioa kontuan hartu gabe. 1950eko hamarkadan Olentzero Lesakatik Iruñera eraman eta ondoko hamarkadan Ikastolek Euskal Herri osora hedatu zuten.


2013ko abenduaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Orain zazpi urte idatzitako "Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?" artikuluan salatu nuenez, Olentzero pertsonaia zarpail, desatsegin eta mozkortia, papa-noelizatu egin dugu. Sinkretismo horren ondorioz, orain Bizar Zuri iragartzen digutenean ez gara gai jakiteko Santa Klaus edo Olentzerotaz ari zaizkigun. Total, ba al dago alderik?

Olentzeroren liftinean kultura popular bigun, politikoki zuzen eta ekonomikoki salgarria hezur-muinetaraino sartu digu merkataritza industria ipar-amerikarrak. Euskaldunok asmatu genuen Gabonetako iruditeria ñoño eta otzanari iskin eginez, erakarmena eta beldurra batera pizten zituen pertsonaia zakar eta misteriotsua festa mengelaren erdian ezartzen. Baina ez gara gai izan Eguberri globalizatuen homogeneizazio erauntsiari aurre egiteko. Olentzero Santa Klausekin fusionatu zaigu.

Festaren infantilizazioarekin, gero eta umeagoentzat, gero eta produktu txepelagoak nola ekoizten ditugun ederki salatu zuen Xabier Etxabek Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa? artikuluan, eta Olentzeroren transformazioa horren adibide garbia da. Festak umeentzat eraldatzeak ez die ez umeei ez gizarteari mesederik egiten. Ustez umeen hobe beharrez egiten den guztia ez da umeen onerako gertatzen. 

Mari Domingi

Eta berdintasunaren izenean egindako guztia ez da berdintasunarentzat mesedegarri gertatzen. Mari Domingiren asmakuntza, Olentzeroren alboan, emakumezko erreferente bat eskaintzeko egin da. Baina Aritz Ibañezek salatu bezala, "bilatzen diren baloreen kontrako" ondorioak ditu honek. Olentzerori bikotea asmatu diogun unean bertan, Olentzeroren beraren genero marka finkatu dugu.

Domingi eta Olentzeroren artean sortu den familia eredu tradizionalak ere sortzen du kezka. Leire Narbaizak eibartarrak zerrendan esanak: "Mari Domingin Fuera!!!! Olentzero seguru mutilzaharra dala!!! Mari Domingin asmatziak ez dau bikote tradizionalan alde egitten? Olentzero ezin da promiskuoa izan, edo bakartixa, edo......homosexuala?"

Bai, nire ustez Olentzero mutil-zaharra, ezkondua, banandua, ezkondu gabe elkartua zein alarguna, lagun-zalea zein bakartia izan daiteke, heterosexuala zein homosexuala, gaya zein lesbiana...  Bai, lesbiana ere bai. Orain bost urte eibartarrak posta zerrendan idatzi nuen "lehenago edo beranduago Mari Domingik aldarrikatuko du berak ere baduela Olentzero izateko eskubidea".Orduan ez neukan Leitzako Orantzaroaren berri. 2010eko abenduan Leitzako Kultur Taldeak Orantzaroaren inguruko hitzaldia antolatu zuen, eta bertan, garai batean Orantzaroa emakumezkoa ere izaten zela azaleratu zuten. Alegia, Mari Domingi Olentzero izan daitekeela, ez daukala bere laguna izan beharrik.

Mari Domingi, izan zaitez Olentzero!

Maite zaitugulako esaten dizugu ez zaitugula Olentzeroren ondoan nahi (gutxiago azpian!), ez zaitugu laguntzaile moduan gura, ez zaitugu inoren bikote moduan desio, ez zaitugu binarismoaren osagaitzat nahi. Ez daukazu bizarrik jarri beharrik, baina ez daukazu XVI. mendeko emakumeen soinekorik jantzi beharrik ere. Ez daukazu gizona izan beharrik, eta ez daukazu emakumea izan beharrik ere. Baina ez zaitez izan Olentzeroren laguna! Izan zaitez nahi duzuna, izan zaitez Olentzero, izan zaitez gure Queer-Olentzero! 

Artikulu hau Oier Araolazaren Dantzan.com blogetik ekarria da, Creative Commons lizentzia libreei esker.

Erreferentziak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-03-20 | ARGIA
“Kateekin ateak hautsi” goiburupean ospatuko da Nafarroaren Eguna apirilaren 27an

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eta Baigorriko Bixentainean aurkeztu da aurtengo Nafarroaren Eguna, egun berean. Ohi bezala, apirileko azken igandearekin bat egingo da festa Baigorrin, eta horrez gain, apirilean hainbat ekitaldi egingo dira eskualdean.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Estatua perfumatuak

Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


2025-03-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirien jana

2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]


'Literatura Plazara'
“Adinka sailkatzen den mundua da literatura, eta guk partekatu egin nahi dugu”

Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Eguneraketa berriak daude