Grazia egiten dio Itxaro Bordari Olentzeroren emazte berriak. Mari Domingi Olentzeroren laguna dela diote, ordea, Mari Domingi taldeko kideek. Olentzerok alboan emakumearen beharrik ez duela dio, berriz, Fernando Oiartzunek; Olentzero bera izan baitaiteke emakume. Eta bat-batean, Mari Domingiren errebantxa ekarri du mahaira Anuntxi Aranak.
Gabonak gainean ditugu eta asko eta asko ariko dira Olentzerori, edo Olentzero eta Mari Domingiri gutunak idazten. Urte bukaerarekin Mari Domingiri eskaera gutuna idatzi beharrean, urtean zehar ARGIAn Mari Domingiren inguruan izan den gutun trukea ekarri nahi izan dugu hona.
Mari Domingi parekide?
Olentzero eta Mari Domingik hetero-arauarekin guztiz bat egiten duen familia eredua bultzatzen ari garela uste du Itxaro Bordak. Eta gogoratzen du nola oraindik gure gizartean bikoterik ez izatea lotsagarria den, edo bikotea izateak beste estatus bat ematen duen. "Gure ikazkina, azken urteotan, Mari Domingirekin agertzen da karriketara, haurrek bikote horretan beren gurasoena zehatz ikusten dutela: aita, ama, umeak. Besterik ez".
Baina Mari Domingi ez da Olentzeroren esposa edo bikote, hala erantzun diote Bordaren iritzi artikuluari Maridomingi taldeko kideek. Urteetan ezkutuan egon den emakumea itzaletik irten eta orain berdintasunaren izenean Olentzerorekin parez pare kokatzen dute Mari Domingi. "Hor dugu XXI. mendea, parekotasuna, berdintasunaren mendea eta Mari Domingi harro bere lekua eskuratzen".
Parekidetasunik ez du ikusten hor Fernando Oiartzunek. Mari Domingi gizartearen eredu atzerakoienak jarraituz sorturiko pertsonaia dela uste du, Olentzeroren printzesa. Olentzerok alboan ez duela emakume baten beharrik dio, Olentzero berak izan baitezake neska itxura. “Olentzero panpina dugu neska, sorgina, nekazaria, etxekoandrea, amona zaharra, segalaria, jostuna… emakume figuran, nahiz gizon figuran”.
Olentzero queer-aren eredua gustatzen zaio Anuntxi Aranari, baina gizon irudia ezabatzeak luze jo dezakeela ikusten du. Beraz, zalantzak ditu bitarte horretan Mari Domingirekin ze egin beharko genukeen. Bestalde, gogorazten du abestiko emakume zarpail eta arbuiatu hura Eguberriko pertsonaia ospetsua bilakatua dela. Mari Domingiren errebantxa ote?
Orain 10 urte Oier Araolazak zioen Mari Domingi Olentzero izan daitekeela, ez daukala bere lagun izan beharrik:
Maite zaitugulako esaten dizugu ez zaitugula Olentzeroren ondoan nahi (gutxiago azpian!), ez zaitugu laguntzaile moduan gura, ez zaitugu inoren bikote moduan desio, ez zaitugu binarismoaren osagaitzat nahi. Ez daukazu bizarrik jarri beharrik, baina ez daukazu XVI. mendeko emakumeen soinekorik jantzi beharrik ere. Ez daukazu gizona izan beharrik, eta ez daukazu emakumea izan beharrik ere. Baina ez zaitez izan Olentzeroren laguna! Izan zaitez nahi duzuna, izan zaitez Olentzero, izan zaitez gure Queer-Olentzero!
LoverDose izena jarri diote eta maiatzaren 19, 20 eta 21ean iraganen da Baionan. Hitzaldiak, tailerrak, performantziak zein kontzertuak, eskaintza zabala proposatu dute, bide ezberdinetatik heltzeko gaiari. Izen-ematea apirilaren 30ean irekiko dute.
Huaco retrato eleberriari esker ezagutu dut Gabriela Wiener kronikari eta idazlea, baina ibilbide luzea du bai kazetaritzan bai literaturan. Bere testuek "oraina eraikitzea" nahi lukeela esan dit –Cristina Rivera Garza idazlearen hitzei tiraka–. Dudarik ez... [+]
Ahaztu dudan poeta bati irakurri nion, gauzei lehen aldian bezala begiratzeko ahalmenean zetzala begirada poetikoaren berezitasuna, munduarekiko lehen kontaktuan haurrek daukaten harriduraren antzeko zerbait hori, nolabait esan.
Mundua ezagutu ahala, galdu egiten dugu... [+]
Gai honi buruz martxoan hemen berean idatzi nuen artikuluan, disidentzia sentimentalak bikote harremanei zentralitate afektiboa kentzearekin hasi beharko lukeela esaten nuen. Nioenaren agerikotasunagatik beharbada, harritu egin ninduen jendeak bere burua interpelatuago sentitu... [+]
Gizarte Hezkuntzan graduatua, azken bi urteotan Eihera kooperatiban ari da hezkidetza eta maskulinitateen lanketan, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesuak diseinatzen, eta era guztietako formakuntza saioak dinamizatzen, jo eta ke.
Udaletik San Balentinek saltzen duten “maitasun eredu heterosexuala” kritikatu dute era behin betiko harreman monogamo eta suntsiezinen alde transmititzen dituen baloreak ere salatu dituzte.
Espainiako Gotzainen Batzarrak Juntos en Camino + Q2 lana aurkeztu du, "ezkongaientzako prestakuntza- eta laguntza-ibilbidea". Ezkontza prestatzeko bi urteko ikastaroa da. Gizon eta emakumeen arteko alde sexualak, ezkongaien arteko samurtasun esklusiboa eta... [+]
Egunero aldirietako trena hartzen dut lantokira joateko. Gehiengoa emakumeak* gara, langileak, pertsona arrazializatuak, prekarizatuak, gazteak, zaharrak. Nahiz eta aurpegi gutxi batzuk ezagutu, gainerako guztiak nolabait ere ezezagunak gara.
Atzo amona eta iloba bat nire... [+]
Eduardo Gaviña (Laudio, 1969) argazkilaria, aktorea, abeslaria, eta, batez ere, kabaretaria da. Yogurinha Borova ezizenarekin ezagutzen dugu eta Bilboko gauetan ikusi dezakegu sekulako arrakasta izan duen 'Eraso sexistarik ez' abestia... [+]
Kontrakotzat jo ohi diren gauza asko uztartzen ditu Txus García rapsoda eta poeta queer-ak: patxadaz mintzo da, eta pasioz. Umorez erantzuten die galderei, eta sakontasunez. Umiltasunez dihardu, eta lotsarik gabe. Eta badu halako eragin bat entzuten ari zaionarengan:... [+]