Marea moreak hartu du Iruñea

  • Mobilizazioaren ikuspegitik aurrekari gabeko eguna bizitzen ari gara gaur: mobilizazio oso handia, mugimendu feministak gidatua eta emakumezkoa erabat protagonista. Goizean goizetik Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan bazen bestelako giroa.

Sarasate Pasealekua gainezka Iruñean. (Arg.: X. Letona)

2018ko martxoaren 08an - 15:10
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Dendak oro har irekita ikusten ziren, baina ohi baino emakumezko gehiago kaleetan. Emakume pikete batzuk greba iragartzen ari ziren han-hemenka, kalean atzera-aurrera ibiliz eta batzuetan supermerkatu eta denda handietara sartuz.

30en bat gaztez osatutako pikete horietako bat Baluartera hurbildu da eta Punto de Vista dokumentalen jaialdira sartu da. Interakzio polita sortu da, bertan ziren pertsonek txaloka hartu baitituzte. Piketeak grebaren berri eman eta alde egin du pozarren. Hurrengo helburua Baluarten bertan izan da. Gaur Ikasle eta Enpleguaren Europar Aretoa zegoen bertan eta, ikaslez mukuru,  piketeak han ere eman du itzuli bat. Espainiar armadako militar talde bat ere han izan da, eta haiei ere banatu diete grebaren papertxoak bi neskek. Dena giro lasaian joan da Baluarten.

Talde hau beste hainbatekin batu da eta denak El Corte Inglésera joan dira, baina Espainiako Poliziak ez die utzi barrura sartzen. Kanpoan aritu dira oihuka eta kantuan, umore eta aldarrikapen giroa batuz. Pixka bat lehenago, 10:30etan, Iruñeko Udaleko ordezkariek agerraldia egin dute Udal Plazan, greba deialdiarekin elkartasuna agertuz.

Geroxeago, 11:00etan, berdintsu egin dute Nafarroako Legebiltzarreko talde parlamentario guztiek Legebiltzarraren aurrean. Osoko bilkura bukatu denez, talde guztiak atera dira kanpora, baita UPN eta PP ere, hori izan da akaso deigarriena. Jokaldi horrekin haserre ziren hainbat parlamentari, baina egia esan, baloratzekoa da talderik atzerakoienak nahiago izan dutela argazkian agertu ez agertzea baino. Beste hainbat balorazio ere egin liteke, baina hori bera ez da gutxi gaurko greba eta mobilizazioaren deitzaileen indarraren alde.

Sarasate Pasealekua lepo emakumez

Parlamentukoaren ondoren kazetari hau Zabalgunean eta bereziki Alde Zaharrean ibili da eta ordurako oso garbi zegoen Sarasaten jende asko bilduko zela, alde guztietan ikusten baitziren emakume taldeak: helduak, gazteak, ikasleak… horietako batzuk apurka bildu egin dira eta zutabetan iritsi dira Sarasate Pasealekura. 12etan zen hastekoa ekitaldia, eta 11:45ean gainezka zegoen dena.

Monumentuaren azpian geratu naiz eta ezin izan naiz handik mugitu atzera-aurrea ekitaldia ondo jasotzeko: ezin zen. Baziren beste kazetari batzuk ere, eta guztiak geldi han, jendetzak bertatik jarraitzera behartuak. Krisiaren aurka 2010, 2012 eta oro har, garai hartan egin ziren mobilizazio handietan ere ez zegoen hainbeste jende Sarasaten. Normalean eszenatokia Sarasate Pasealekura begira jartzen da eta gaur ere bai; ohikoan ez da jenderik egoten monumentuaren atzean eta gaur lepo zegoen Gazteluko Plazaraino.

Hurrenez hurren batukada, bertsolariak eta dantza izan dira protagonista. Eta oihu bakarra, ez oso sarri baina bai oso ozen: “Gora greba feminista”. Marea morea zen hura, eta emakumeak pozarren ziren, agerikoa zen. Hitzaldian mugimendu feministako ordezkariak argi utzi du: “Historikoa da bizitzen ari garena”. “Langileek, nekazariek, pentsionistek, ikasleek… gaur planto egin dugu. Ordua zen!”.

“Bide luzea dugu, baina hau pauso erraldoia da” amaitu du bere bertsoa lehen bertsolariak. “Nik izan nahi dut librea” izan da bigarrenaren amaiera. Eta “hemen gaude, justizia eske” jaurti du hirugarren batek. Ondoren, agertokitik dantza gidatuta, neska batek pasealeku osoa jarri du dantzan. 16:30etarako ekitaldi bat iragarri dute Sarasaten bertan eta 20:00etan manifestazioa Gazteluko Plazatik abiatuko dela. Ondoren bazkarien festa hasi da. Bakarrik goizean eta eguerdian bizitakoarekin, izango dute elkarri zer kontatu.

 

 

 

Normalean jendea bakarrik monumentuaren aurrean egoten da; gaur atzeko aldea ere bete-bete zegoen. (Arg.: X. Letona)

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


2020-03-09 | Dani Blanco
Argazki galeria-Martxoak 8

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.


Martxoak 8
Greba deitu zein ez, borrokarako eguna

Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]


2019-06-03 | Erran .eus
Martxoaren 8an Leitzaldeko greba feministarekin bat egin zuten bi kidek 600 euroko isuna jaso dute

Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]


Zuriketa moreari talka

2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]


Greben hari morea

Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]


Kapitalismo morerik ez, eskerrik asko

Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]


Martxoak 8, greba feminista
Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]


Loreak eta aholkuak

Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]


Eguneraketa berriak daude