Marcos komandante-ordeak iragarri du EZLNko ahotsa izateari utzi diola, mugimenduan egon diren “pensamendu eta berlaunaldi” aldaketek eraginda. Igandean agerpena egin zuen lider zapatistak Chiapaseko La Realidad komunitatean, bere ahotsa “azken aldiz” entzunarazteko.
Azken hitzak hedabide alternatiboen aurrean irakurri zituen, eta Argiaren eta itzalaren artean izenburudun oharrean “gehiago ez existitzea taldean hartutako erabakia” dela azaldu zuen, ez “heriotzak edo gaixotasunek” eragindakoa.
Maiatzaren 2an hil zuten Jose Luis Solís López “Galeano” kideari omenaldia egin zioten hilaren 25ean Chiapaseko komunitatean. Egun hori aukeratu zuen komandante-ordeak albistea emateko. Bost urte zeramatzan agerpen publikorik egin gabe.
Komandante-ordearen esanetan Marcos pertsonaiaren desagerpena EZLNren barnean gertatzen ari diren aldaketekin bat dator. Izan ere, talde matxinatuan formatu diren gazteak gero eta ardura handiagoak hartzen ari dira, zapatisten liderrak azaldu zuenez.
Oharraren bidez EZLNren oinarriak gogoratu eta errepaso historikoa egin zuen hogei urtez zapatisten ordezkari izan denak. Marcos pertsonaia hedabideek sortu eta mugimendu zapatistak bere komenientziarako baliatu duen asmakuntza dela azaldu zuen, eta mezu zuzena bidali zien bai bere jarraitzaileei eta baita aurkakoei ere: “Marcos Komandante-ordea maitatu eta gorrotatu dutenek orain badakite holograma bat maitatu eta gorrotatu dutela. Maitasun eta gorrotoak, beraz, zentzugabeak, antzuak, hutsak izan dira” azaldu zuen.
Bost puntutan banatutako dokumentua da irakurri zuena: “Erabaki zaila” deiturikoa lehenengoa, zeinean EZLNren 1994ko hastapenak kontatzen diren; “Porrota?” izenburudun atalean kontsekuente izateak porrota badakar zapatistei ez zaiela “arrakasta eskuratzea interesatzen” azaltzen du; “Erreleboa” izena du hirugarren pasarteak, bertan EZLNren barnean etengabeko aldaketak egon direla jakinarazten du, nabarmenenak belaunaldi erreleboak; “Holograma aldakorra. Izango ez dena” izenburudun pasartean Marcos pertsonaiaren sorkuntzaren zergatia azaltzen ditu, “borroka indigena ikusarazteko eta aintzakotzat hartzeko” formula gisara; eta amaitzeko, “Mina eta amorrua. Xuxurlak eta oihuak” atalean Galeano kidearen erailketak eragindako amorruaz hitz egitendu.
1994ko urtarrilaren 1ean, ehunka indigenak aurpegia estali zuten, Mexikori eta munduari esateko: “Nahikoa da!”. Ordutik mundu osoan eredu bihurtu da EZLN, autonomiaren eraikuntza helburu, herri indigenak bizi daitezen, kapitalismotik at. Egungo egoera, ordea, inoiz... [+]
1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]
Munduko “gobernu txarrei” erantzuteko ekintza proposatu du EZLNk, bizitzaren alde eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka borrokan egiten jarraitzeko deiarekin batera.
Euskal Herrian izan da María de Jesús Patricio Martínez Marichuy, Lumaltik Herriak ekarrita. Bere bizipenak eta ordezkatzen duen Kongresu Indigena Nazionalaren (CNI) proiektu politikoa ezagutarazi ditu hainbat fakultate eta kulturgunetan. Nahua jatorriko... [+]
Jérôme Baschet (1960) historialaria da. Frantziako EHESS Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan irakasle eta ikertzaile aritu ondoren, gaur egun irakaslea da Chiapaseko unibertsitate autonomoan. San Cristobal de Las Casasetik kontatu du matxinada zapatistaren... [+]
“Ez da gizonen eta sistemaren lana guri askatasuna ematea; kontrara, sistema kapitalista patriarkalaren lana gu menpeko egitea da”, esan zuen emakume batek zapatistek antolatutako emakumeen lehenengo Nazioarteko Topaketaren irekiera ekitaldian, Desinformémonos... [+]
Sistema kapitalista, matxista eta patriarkalaren aurka ari diren emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte EZLN eta Batzar Klandestino Iraultzaile Indigenak. Martxoaren 8, 9 eta 10ean egingo dituzte Txiapasko Tzotz Choj eremuan, Morelia Karakolan. Harrera martxoaren 7an... [+]
EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak antolaturiko V. Indigenen Kongresu Nazionalean 2018ko estatuko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Hautagai independente bat aurkeztuko dute horretarako, emakumezkoa.
Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.
Sylvia Marcos-ek “Más allá del feminismo. Caminos por andar” liburua aurkeztu du Mexikon. 20 urte bete dituen mugimendu zapatistan emakumeek eginiko lorpenez eta feminismoa deskolonizatu beharraz dihardu.