Gaur, 19:00etan, manifestazioa eginen da Altsasun, udaletxe paretik abiatuta. Epaiketa ostegun goizean izanen da.
Ilbeltzaz geroztik Iruñeko Alde Zaharrean ez dago gaztetxerik. Marques de Rozalejo jauregia bitan hustu zuten foruzainek, agorrilaren 17an eta ilbeltzaren 8an. Aurreneko husteagatik lau sakandar auzipetuta daude, eta ostegun goizean Nafarroako Lurralde Auzitegian epaituko dituzte. Haietako batek azaldu digunez, gaztetxearen aurreneko husteak “barruan harrapatu gintuen, Maravillas gunea defendatzen”.
Lau sakandarrekin batera, Euskal Herriko beste 22 dira ostegunean epaituko dituztenak. Usurpazio delitu arina leporatzen diete. “Zigorra isun bat litzateke. Ez litzateke kartzelarik egonen”. Maravillasen aldekoek zabaldu dutenez, 82 auzipetuendako isunak, guztira, 109.160 euro izan daitezke. “Kristoren erokeria da. Oso zifra altua da eta horri buelta emateko elkartasun egunak antolatzen ari dira Euskal Herriko leku guztietan”.
Ekitaldiak
Sakanako elkartasun eguna larunbatean ospatu zen. Ziordiko Amarauna gune autogestionatua izan zuen egoitza. Goizean errepresioaren kontrako tailerra izan zen. Bazkaldu ondoren kalejiran herrira joan ziren eta han jolasak izan ziren. Maravillasen aldeko murala ere margotu zuten herri sarreran dagoen porlanezko pareta handian. Eguna kontzertuekin despeditu zuten.
Hori ez da Maravillasen alde egin den ekitaldi bakarra. Iturmendin, herenegun, maiatzaren jasotzea zela baliatuz, herri bazkaria antolatu zen. Eta Iturmendin segituz, San Migel festetan gazteek elkartea hartu dute, isunei aurre egiteko dirua ateratzeko. Baina aldarrikapena ere kalera atera nahi dute eta gaur, 19:00etan, Altsasun manifestazioa eginen dute, Epaiketa guztien gainetik… Gaztetxeak defendatu! Maravillas herriarentzat! leloa duena.
Manifestazioaren deitzaileek azaldu digutenez, “gaztetxeak oso proiektu beharrezkotzat jotzen dituzte. Mundua ikusteko, antolatzeko beste era berri bat delako. Mundua ulertzeko beste modu bat dugu, sistema honen logikatik kanpo: antolatzen gara, barra egitean ez dugu kobratzen, arazoak asanblada bidez konpontzen ditugu, ekimenak asanblada bidez aurrera egiten dute…” Ziurtatu digutenez, “ez da soilik lekua, espazioa, baizik eta bertan sortzen den botere hori. Horregatik defendatzen ditugu gaztetxeak”.
Hiru gehiago
Maravillasen hustea salatzeko bide mozketa transfeminista egin zuten eta, horregatik, hiru sakandarrei Mozal Legea aplika diezaiekete. “horrek isun handiak ekar ditzake”. Horregatik, dirua ateratzeko ekintzak eginen dituzte, “guztion artean isun guztiak ordaindu ahal izateko. Halako guneak defendatzeko” jendeari deialdia egin zioten.
Egitaraua
Maiatzak 3, ostirala
19:00etan Manifestazioa, udaletxetik.
Maiatzak 9, osteguna
09:00etan Iruñeko epaitegiaren parean kontzentrazioa.
20:00etan Kontzertuak, gaztetxien: Brigade Loco eta Rude Pride.
Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Marqués de Rozalejo jauregiaren okupazioagatik auzipetutako 22 gazteak absolbitu zituen auzitegiak. Auzi horretatik "ikasiko" duela adierazi du gobernuak.
Akusazioak froga pattalak dituela ondorioztatu du epaileak. Bertan behera geratuko da, beraz, gazteei guztira eskatutako 56.000 euroko zigorra.
Fiskaltzak gazteen aurka egin zuen hasierako eskaria jaitsi du, eta 630 euroko isuna eskatzen ari da gehienentzat. 2017ko irailean Maravillas Gaztetxeak egoitza zuen Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo jauregia okupatzeagatik ari dira kideak epaitzen.
4.320 euroko isuna ere ordaindu beharko du. Zigorturiko gazteak helegitea aurkeztu zuen, baina Auzitegiak epaia berretsi du.
2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.
10:00etan hastekoa zen Iruñeko Maravillas gaztetxea okupatzeagatik ikertutako 22 lagunen aurkako epaiketa. Alabaina, gaztetxeko twitterrean adierazi dutenez, lau eta zazpi hilabete artean atzeratuko da epaiketa. 72.000 euroko erantzukizun zibila eskatu diete.
Iruñerria Jamaica Clashek azaldutakoaren arabera, gaztetxeak edota gune askeak beharrezkoak dira eszenan eta espazio hauen kontrako erasoak reggae eszenaren kontrako eraso moduan ere uelrtzen dituzte. Burlatako Gaztetxea, Maravillas Gazetxea eta Iruñea NOLA... [+]
Marques de Rozalejo eraikinaren okupazioagatik maiatzaren 9an epaiketa izanen da 22 gazteren kontra.
Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean. Batetik, “aldaketa”-ren eragileen baitan kontraesanak eta tentsioak azaleratzen dituelako, hauteskundeak bistara ageri izan dira, alderdi ugariren interesak martxan jarriz... [+]
Espainiako Polizia Nazionalak 7 pertsona atxilotu zituen urtarrilaren 21ean, Maravillas Gaztetxearen desalojoaren aurkako ekintzak egiteagatik.
Over recent weeks a public building in Nabarreria Street in Iruñea (Navarre, Basque Country) has become identified with social struggle. Maravillas gaztetxe or youth centre –a self-managed Basque community centre– It has been closed several times by the... [+]
Euskal Herri osoko milaka lagunen babesa jaso dute larunbatean Iruñeko Maravillas gaztetxeko lagunek. Eta haien bultzadaz eta rotaflex-aren laguntzaz, Nafarroako Gobernuak herritarrei itxiarazitako atea zabaldu zuten. Hurrengo egunean, ordea, auzoa berriz poliziaz josi... [+]
Arkitekto tekniko batek ikuskatu zuen Maravillas gaztetxea azaroan eta abenduan, abuztuan eraikinaren segurtasuna ez zela bermatzen leporatu zielako Nafarroako Gobernuak.
Atzeman eta gutxira geratu dira aske zazpi lagunak. Astelehen arratsaldean Foruzaingoak zazpi lagun atxilotu dituela jakinarazi dute Maravillas gaztetxeko kideek. Desordena publikoak egozten dizkiete, Ahotsa.info-k informatu duenez.
Milaka lagun manifestatu ziren larunbatean Iruñean, Maravillas gaztetxea hustearen aurka. Iluntzeko zortziak aldera barrura sartzea lortu zuten jada hirugarrenez, baina igande goizaldean foruzainak azaldu eta ateak itxi zituzten. “Marra gorri guztiak”... [+]