Asteartean egindako agerraldian, Iruñeko Maravillaseko kideek nabarmendu dutenez, “beste auzo eredu baten alde” egiten du lan gaztetxeak.
Nafarroako Gobernuak aginduta, segurtasun arrazoiengatik huste arriskuan dago Iruñeako Maravillas gaztetxea. Hori dela eta, agerraldia egin dute gazteek asteartean. Gaztetxea ez husteko eta bost kideei akusazioa kentzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Geroa Baik sustatu duen huste aginduak kalte egingo diola proiektu herritarrari, azaldu dute gazteek agerraldian. Gobernuarekin ere kritiko azaldu dira, “nahiz eta Geroa Bai aldaketa instituzionalaren parte izan, interes gutxi ditu komunean horren alde borrokatu zen jendearekin”.
Era berean, gaztetxeko kideek orain arte egindako lana azpimarratu dute eta adierazi dutenez, “auzolanen bitartez, gazteriak eta kolektiboak auzoarentzat espazioa txukuntzen joan dira proiektu ezberdinak eraikiz. Herri palestra, zinema herrikoia, jantoki soziala, taberna, liburutegia, euskaltegia, elkartasun elikagai bankua… horren fruitu izan dira. Maravillas esparru kolektiboa da, zeinetan edozein proiektuk bere jardun politikoa edota soziokulturala garatu dezakeen, murrizketarik gabe. Elkargune bat non gizarte eredu kapitalistari aurre egiteko edozein ekimen garatu daitekeen".
Uda honetan, Burlatan, Lizarran eta Tafallan sortu dira gaztetxeak eta proiektuak hobeto ezagutzeko asmoz, gaztetxe hauetako kide batzuekin egon da Ahotsa.info
Hemen bideoa:
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.
Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.
Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.