Gaur goizean hasi behar zuen Iruñeko Lurralde Auzitegian Iruñeko Rozalejoko Jauregiko okupazioaz akusatutako 22 gazteren aurkako epaiketa, baina azkenean atzeratu egin da.
Nafarroako Gobernuak dokumentazio berria ekarri du auzira eta bertan erantzun zibilari erantzuteko 37.000 euro eskatzen zaizkie gazteei eraikuntza desalojatu behar izanagatik eta bertan sortutako kalteengatik. Gazteen defentsak argudiatu du egoera aztertu egin behar duela, azken unean horrelako agiri bat aurkezteak gazteenganako indefentsioa eragiten duelako. Epaileak onartu egin du defentsaren eskaera eta, data zehatzik jarri gabe, udazkenera arte atzeratu du epaiketa.
Epaiketa bera salatzeko dozenaka herritar bildu dira Nafarroako Lurralde Auzitegiaren egoitzaren aurrean Iruñean, baina azkenean Foru Poliziak bilkurari emaiera eman dio Maravillas Gaztetxeko Twitter kontutik jakinarazi dutenez. Antza, 10.00 arte zuten bilkura egiteko baimena.
4-7 hilabete artean atzeratu dute epaiketa eta orain 72.000€ osotara izanik epaiketa onetan.
4-7 meses han atrasado el juicio y ahora nos piden 72.000€ en este juicio.
Epaiketa guztien gainetik...#MaravillasHerriarentzat
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) 2019(e)ko maiatzaren 9(a)
Berriz ere foralak gu oztopatzen.
Berriz etorri dira eta kontzentra bukatzera behartu gaituzte pic.twitter.com/rrByBVp5Gb
— Maravillas Gaztetxea (@maravillasGTX) 2019(e)ko maiatzaren 9(a)
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.