Maravillas Gaztetxeari oroimen historikoa manipulatzea leporatu diote 50 lagunek

  • Oroimen historikoaren alorrean lanean ari diren hainbat pertsonak eta 36ko Gerran fusilatutakoen hainbat senitartekok "Oroimen historikoaren aldeko eta manipulazioaren aurkako manifestua" sinatu dute. Idazkia Iruñeko Maravillas gaztetxeak irailaren 27ko Gudari Eguna dela-eta antolatutako ekitaldien harira etorri da.


2018ko irailaren 12an - 15:13
Oroimen historikoa jorratzeko Maravillas Gaztetxekoek ateratako kartela. Oroimen historikoa jorratzeko Maravillas Gaztetxekoek ateratako kartela.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharrean tiroz hildako Mikel Castillo ETAkideari irailaren 18an omenaldia egingo diola iragarri du gaztetxeak. Oroimenaren inguruko ekitaldietan, besteak beste, bi zine emanaldi antolatu dituzte, bata Operación Ogro Carrero Blanco agintari frankistaren hilketari buruzkoa eta bestea La fuga de Ezkaba, 36ko Gerrako ihesaldi ezagunaz.

Ekitaldi hauen harira, manifestuaren sinatzaileek gogor salatu dute gaztetxekoek 36ko fusilatuen memoria eta ETAren jarduna lotu izana. Haien ustez, horrekin manipulatu egiten dutelako “lur honetako memoria errepublikarra”. Ordukoa aztertu eta landu dutelako, are eta argiago ikusi dutela biolentziaren “ondorioak zeintzuk diren eta honek dakartzan eragin dramatikoak”.  “Kontraesan argia da ETAren mundua eta bere jarduera autoritarioa Maravillas Lambertorekin, Ezkabako iheslariekin edo Nafarroan fusilatutako 3.452 pertsonekin lotzea”.

Sinatzaileek azpimarratzen dute 36ko gatazkan ez zela kanpoko inor Nafarroari eraso egitera etorri eta bertakoak izan zirela hiltzaile lanak egin zituztenak. "Hau ez zen Euskadi eta Espainiaren arteko gatazka bat izan", eta "bere ardatza demokrazia-frankismoa" izan zen.

Maravillas Lambertoren harira, sinatzaileek diote gaztetxekoek lekuz kanpoko konparaketa “friboloa eta oportunista” egin dutela neskaren heriotzeko gaua eta gaztetxea hustu zuten gaua parekatzerakoan. Gainera, gertaera haiek direla eta, “amarillismo morbosoan” erori direla diote, “aspertu arte errepikatzen ari direlako” neska gaztea bere aitaren aurrean bortxatu zutela eta ondoren bere gorpua txakurrei eman zitzaiela, eta hori ez zela horrela izan.

Mikelen memoria auzo ekimena

Manifestuari eta bestelako salaketei erantzunez, Iruñeko Alde Zaharreko Mikelen memoria auzo ekimenak ohar bat kaleratu du esanez ez dela Maravillas Gaztetxea ekitaldien antolatzailea, haien taldea baino, eta Mikel Castillo hil zutenetik urtero antolatzen duten ekitaldia dela. Aurten ere Carmen kaleko oroimen ekitaldira gerturatzeko gonbitea egin diete auzoko bizilagunei, irailaren 18an Carmen kalean 19:00etan.

"Ez dugu utziko poliziaren biolentzia zigor gabe geratzeaz gain gure memorietarik ere ezaba dezaten, eta horregatik, urtez urte gure auzokidea oroituko dugu. Hitz hauek zuretzat dira Mikel: "Ez dakizu zenbat aldatu den Iruñean azken urteetan Mikel, onera jakina; hala ere, batzuk saiatzen dira iragan grisera itzultzen, horretarako edozein aitzaki erabiliz, kasu honetan, esaterako, zure memeria".

Sareetan ere izan du oihartzuna gaiak. Hemen txioetako batzuk:

Behean dira sinatzaile guztiak eta manifestua osorik:

Martin Zabalza, Eneko Arteta, Lara Bartos, Jose Mari Asin, Koldo Pla, Joaquin Roa, Maite Rocafort, Juan Carlos Espinosa, Jose Ramon Martinez, Joseba Ezeolaza, Koldo Martinez, Patxi Leuza, Mari Cruz Sueskun, Merche Murga, Patricia Abad, Izaskun Moyua, Marisa Pereira, Marina Garcia, Gonzalo Medrano, Javier Lekunberri, Chechu Rodriguez, Lupe Galindo, Pello Salaburu, Josetxo Arbizu, Ana Ansa, Joseba Orduña, Efigenia García, Mikel Armendariz, Benito Salvatierra, Juana Garcia, Joseba Gutierrez Vierge, Angel Urio, Amelia Resano, Victor Oroz, Natalia Bartos, Jaime Esparza, Miguel Angel Moiua, Mikel Otazu, Virginia Aleman, Adolfo Bescos, Jose Luis Uriz, Angel Garcia Sanz Markotegi, Pedro Rascon, Maria Jose Martinez, Inma Jurio, Javier Makua, Nerea Mikelez, Marisa de Simon, Maria Asuncion Urio, Nuria Medina, Anabel Diaz, Milagros Rubio, Jesus Angel Arandia, Nino Ruiz eta Mikel Donazar.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


Eguneraketa berriak daude