Maputxeak Korrika, mapuzugunaren alde

  • Otsailaren 16an mapuzugunak Temuco hiriko plaza nagusia hartu zuen eta maputxeek festa giroan hizkuntzak espazioak errekuperatzeko aldarria egin zuten.


2018ko otsailaren 19an - 09:16
Maputxeak otsailaren 16an Lefkantun (Korrika) ospatzen.

Mari mari da maputxeen agurra eta horrela hartu zuten otsailaren 16an Korrikaren ahizpa, Lefkantun.

Ekintzaile gazteek antolatzen dute urtero Wallmapu-n, maputxe herria bizi den lurraldean, eta beraien jatorrizko hizkuntza, mapuzugun-a, biziberritzeko ekimenetako bat da. Izan ere, euskararen bidean ikasitakotik, Korrikaz gain barnetegiak ere etxekotu baitituzte. Hizkuntzaren galera azkarra den garai hauetan sentsibilizazioa bereziki garrantzitsua da eta, hain zuzen ere, hori du helburu Lefkantunek.

Antolatzaileen artean Mapuzuguletuaiñ elkarteko kideak daude, Garabidek azken urteotan antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari buruzko Ikastaldi Trinkoan eta baita Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan ere formatutakoak.

Lefkantun-en berri Garabidek eman digu ARGIAko Plaza!-an eta ondoko bideoa Garabide.eus-en ere aurkituko duzu:

 

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maputxe herria
2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-03-31 | Karlos Zurutuza
Samien eta maputxeen borroka, Statkraften parke eolikoen aurka

Norvegiako berriztagarrien erraldoiaren hainbat proiektuk ondoeza eragin dute maputxe eta sami herriengan. Epaileek ere ilegaltzat jo dituzte azpiegiturak, baina gobernuek ez ikusiarena egiten dute. Giza eskubideen aldeko aktibista ospetsuek ere bat egin dute protestarekin,... [+]


2022-08-25 | ARGIA
Hector Llaitul militante maputxea atxilotu dute Txilen

Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buru da Llaitul, eta egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote. Asteazken honetan, abuztuaren 24an, atxilotu dute.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Lurrak defendatzen ari zen gazte maputxe bat hil eta beste bat larri zauritu dute Argentinan

Bi zibil armatuk tiroz hil dute Elias Garay, Argentinaren mende dagoen Quemquemtreu maputxeen komunitatean. Maputxeek salatu dutenez, Poliziak hilketarekin zerikusia du.


2020-08-31 | ARGIA
Preso maputxeak gose eta egarri greban daude, Txileko Gobernuari askatasuna eskatzeko

COVID-19 dela-eta, Txileko Gobernuak presoen herena askatu du, baina 13.321 preso horien artean bat bera ere ez, preso politiko maputxerik (egun 26 dira). Lau hilabetez gose greba egin dute eta horietatik hamaseik egarri greba ere hasi dute.

 


2020-08-19 | Mikel Eizagirre
Celestino Córdova militante maputxeak 107 eguneko gose greba utzi du, Txileko Gobernuarekin akordioa lortu ostean

Txileko Justizia Ministerioak jakinarazi duenez, Inperial Berriko Kultur Arteko Ospitalean egongo da erabat berreskuratu arte. Ondoren, Hezkuntza eta Lan Zentro batera eramango dute, eta baimena izango du 30 orduko irteerak egiteko bere komunitatera.

 


2020-08-13 | Axier Lopez
102 egunez gose greban den preso politiko maputxea “hiltzeko arrisku larrian” dago

Gose grebaren 100. egunean, egoeraren larritasuna ikusita, audio bat grabatuta utzi du Celestino Cordovak: "Harrotasunez emango dut bizitza Maputxe Herriaren alde”. Cordovak hasitako gose grebari beste 27 preso politiko maputxe batu zaizkio.


2019-11-08 | Axier Lopez
Espazio publikoa deskolonizatzen ari dira maputxeak

Wallmapun –maputxeen lurraldean, egun Argentina eta Txileko estatuetan banatuta– kolonialismoak dituen sinbolo esanguratsuenetako batzuk suntsitu dituzte maputxeek azken asteotan. Temuco eta Valdivia hirietan, Arauco eta Biobio eskualdeetan espainiar konkistatzaileen... [+]


2019-08-29 | Z. Oleaga
Andi Portavoz eta Gonzalo Luanko, hip-hop abeslari maputxeak
“Zure herriaren hizkuntza berreskuratzean zure burua deskolonizatzen ari zara”

Andi Portavoz eta Gonzalo Luanko abeslari ezagunak dira Txileko hip-hoparen esparruan. Egunotan Euskal Herrian dabiltza, kontzertuak ematen, haien borrokak ezagutarazten eta hemengoak ezagutzen. Biek dituzte sustrai maputxeak, baina identitate eta borroka maputxea eurena egitea... [+]


Eguneraketa berriak daude