Haserre bizian irakurri dugu Diario Vasco-k egin dizun elkarrizketan honakoa esan duzula:
"Txertorik hartzen ez duenak (COVID txertoa) ondorioak bere gain hartu beharko ditu" (2021-9-19).
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren webgunean, Arartekoaren erakundearen antolamendu- eta funtzionamendu-araudia irakurri dugu. Araudi horretan, 1.1 artikuluan xedatzen denez, "Arartekoa Konstituzioaren I. tituluan jasotako eskubideak defendatzeko izendatutako Eusko Legebiltzarreko ordezkaria da eta horretarako, Euskal Administrazio Publikoaren jarduera gainbegiratuko du eta Legebiltzarrari horren berri emango dio".
Bada, zure hitzek estatuko Konstituzioaren I. tituluan xedatutako oinarrizko eskubide batzuk urra ditzakete, hala nola:
1- Pertsonaren duintasunerako eskubidea (10.1 art.), zure mehatxu-hitzek pertsonaren garapen askea eragotz baitezakete eta nahi ez dituzun erabakiak hartzera bultza zaitzakete, zuk aipatutako ondorio horien eraginpean.
2- Berdintasunerako eskubidea (14 art.), zure hitzekin bereizi egiten baitituzu (eta diskriminatu) txertatuak eta txertatuak ez direnak. Azken horiek dira, legezko eta zilegi den aukera egin arren, gizartearen aurrean epaitu eta diskriminatzen dituzunak, eta argi eta garbi mehatxatzen dituzu ondorio bat jasatearekin. Zuk jakin behar duzun bezala, norbere eskubideak erabiltzen dituenak ez badie besteei bidegabeki kalte egiten, ez dio inori kalterik egiten.
"Zure hitzak ez dagozkio herritar guztien eskubideak defendatzea xede nagusi duen pertsona bati"
3- Osotasun fisiko eta moralerako eskubidea (15.1 art.), jakina, giza gorputzaren izaerarekin zerikusirik ez duten substantzien txertaketak eta inokulazioak, txertaketa hori bere eskubideen erabilera legitimoan onartzen ez duen gizabanakoaren osotasun fisiko eta morala urratzea dakarrelako.
4- Askatasunerako eskubidea (17.1 art.), zure hitzek pertsonen askatasuna hertsatu baitezakete eta txertatzera bultza ditzakezu, zuk diozun ondorioak jasateko beldurrez.
5- Pentsamendu-, ideia- eta iritzi-askatasunerako eskubidea (20.1 art.), besteak beste, ez dakigulako zuk aipatutako "ondorioen" eduki materiala, eta ondorio horiek Espainiako Konstituzioaren Lehenengo Titulu horretan jasotako beste eskubide batzuk urra ditzaketelako. Izan ere, txertoaren aurka pentsatu eta iritzia eman nahi dutenen jokabidean eragiten du eta gainera, "ukatzaile" gisa katalogatzen dira zureaz bestelako iritzia dutenak.
Gure ustez, adierazpen-askatasuna zainduta ere (20.1 art.), zure hitzak ez dagozkio herritar guztien eskubideak defendatzea xede nagusi duen pertsona bati, eta aukera baten edo bestearen defendatzaileen artean porrot soziala edo liskarra eragin dezake. Emaitza hori zuk betetzen duzun bezalako kargu batek ustez izan behar dituen helburuetatik oso urrun dago. Kargu horren helburu nagusia herritarren eskubideak babestea da, iritzi kontrajarriak izanda ere, eta sektore sozial jakin baten alde edo aurka agertu gabe.
Zure hitzek biztanleriaren zati bati eragin diezaioketen eskubideen urraketa dela eta, Bizitza Plataformatik honakoa eskatzen dugu:
1- Zure hitzak berehala zuzentzea, batez ere beren eskubide zibil eta politikoak erabiliz txertorik ez jartzea erabakitzen duten pertsonei egindako mehatxua kenduz.
2- Negazionista izendapena zuzentzea, ezer ukatu edo baieztatu beharrean beren eskubide konstituzionala erabili besterik egiten ez duten pertsonei.
3- Ararteko kargua berehala uztea, zure jokabidea bateraezina baita karguak ustez dituen eginkizunekin.
Gainera, gogorarazi nahi dizugu norbere eskubideak betetzen dituenak ez diela besteen eskubideei kalte egiten. Har ezazu kontuan maxima juridiko hori, beste arrazoi batzuengatik txertorik ez hartzeko eskubide legitimoa erabili nahi duten pertsonen eskubideen urraketa berriak saihesteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]