Manu Lezertua EAEko Ararteko izango da beste bost urtez

  • Bigarren aldiz jarraian Manu Lezertua Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko izango da, Eusko Legebiltzarreko kideen gehiengo zabal baten babesa jaso ondoren. Lehen aldia da Ararteko batek karguan errepikatzen duena.


2021eko otsailaren 18an - 17:31
Lezertua eta Bakartxo Telleria Eusko Legebiltzarreko presidentea 2016ko txostena aurkezteko unean (arg.: EiTB)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aldeko 67 boto jaso ditu eta soilik bost abstentzio –Elkarrekin-Podemos eta Vox-enak– EAJ eta PSE-EEk aurkeztutako Arartekorako Manu Lezertua hautagaiak ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean. Lehen aldiz ezker abertzalearen babesa ere jaso du Lezertuak; 2015ean EH Bilduk beste hautagai bat aurkeztu zuen, baina oraingoan azken bost urteetan Ararteko izandakoa babestea erabaki du koalizio independentistak.

Hala, Lezertua da bigarrenez karguan izango den lehen Arartekoa, beste bost urtetarako. Elkarrekin-Podemosek azaldu duenez, abstenitu egin dira hautagaitza ez delako "oposizioarekin adostu", EiTBk EFE albiste-agentzia aipatuz dioenez.

Lezertua Bilbon jaio zen 1957an eta legelaria da; Europako Giza Eskubideen Auzitegiko abokatu gisa urte asko darama lanean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideak
Eguneraketa berriak daude