“Adiskidetasuna izan da, duda barik, arrakastaren gakoa”

  • Bere gol bati esker talde arabarrak lehen mailara itzultzeko bideari ekin zion. Manu Garcia gasteiztarra Alaveseko kapitaina da, eta orain dela lau urte itzuli zen jaioterrira. "Txikitatik" da Alaves-zalea, eta lehen mailara igotzearekin batera "bizitzako ametsa" bete duela aitortu digu.


2016ko ekainaren 17an - 07:29
"Alavesen minutu bakar bat jokatzearekin amets egiten nuen txikia nintzenean" / Ibai Trebiño
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Datorren urteari begira taldean jarraituko duen ez daki oraindik; izan ere, aurten amaitzen da bere kontratua. Jarraitu ala ez, Alaves eta Gasteizko historian bere txokoa dauka jada.

Igoeratik egun batzuk igarota, zer sentitzen duzu?

Oso pozik nago, lortutakoaz konturatzen hasia naiz. Gauza handia eta ikaragarria lortu dugula ulertzen hasia naiz.

Arrakasta handia, batez ere hiriarentzat eta zaleentzat, ezta?

Alaves klub handia da eta zalego sutsua eta fidela dauka, merezi genuen. Banekien lehen mailara itzuliko ginela, baino hain azkar bueltatuko ginenik ez nuen espero. Oso pozik nago lortutakoarekin.

Nastic eta Leganes taldeek ez zuten amore eman nahi azken jardunaldietan, zalegoa lehen mailara itzultzeko irrikitan zegoen... presio handia nabaritu al duzue?

Liga amaiera benetan gogorra izan da. Gure arerioek amore eman ez izanak tentsioa eta presioa eragin du, noski. Nastic eta Leganes kokotean izan ditugu azken jardunaldietan, baina guk etxeko lanak zuzen egin ditugu.

Bigarrena maila gogorra da eta partidak kostata irabazten dira. Alavesek egindako jokuo oso kritikatua izan da hiriko komunikabideetan...

Amorru handia ematen dit horrek eta taldea kritikatu izana ez zait bidezkoa iruditzen. Hiriko komunikabide batzuen jarrera ez dut ulertzen: mailako talderik onena izan gara eta joko ona eginez, gainera. Liga txapeldun izan gara merezimendu osoz.

Zein izan da talde honen arrakastaren gakoa?

Adiskidetasuna duda barik. Gehiago edo gutxiago jokatu, taldeko jokalari guztiek dena eman dute kamiseta honen alde eta talde-jarrera izan da nagusi. Balio handia du horrek; hori izan da, hain zuzen ere, talde honen arrakastaren gakoa: sakrifizioa, esfortzua eta adiskidetasuna.

Nolakoa da Bordalas entrenatzaile gisa? Oso exijentea omen da...

Bordalas liderra da. Asko exijitu digu eta horri esker helburua lortu dugu. Motibatzaile bikaina da eta igoera posiblea zela ulertarazi zigun. Beregatik ez balitz, ez ginake lehen mailan egongo.

Ez ohikoa da taldean lau gasteiztar egotea. Pozik egoteko beste arrazoi bat, ezta?

Oso polita da lehen taldean gasteiztarrak ikustea eta bide horretan jarraitu behar dugu. Harrobia lantzen jarraitu behar du klubak, gasteiztar eta arabar gehiagok lehen taldean jokatzeko aukera izan dezaten. Hori izan behar da etorkizuna.

Jokalari gasteiztarrok zaleen artean maitatuak sentitzen gara, zaleak gurekin identifikatzen dira eta gutaz harro sentitzen dira.

Erronka polita datorren denboraldikoa... nolakoa izango da lehen mailan jokatzea?

Ilusio ikaragarriz ekingo diot erronkari hemen jarraitzen baldin badut. Oraindik ez dakit hemen jarraituko dudan edo ez. Aurten amaitzen zait kontratua eta oraindik ez dakit zein izango den nire etorkizuna.

Ametsa izango litzateke lehen mailan Alavesakin jokatzea,  nire hiriko taldearekin, nire taldearekin.

Eta nola imajinatzen duzu Nou Camp [Bartzelona] edo Bernabeu [Madril] futbol zelaietan aritzea?

Bietan aritu naz jada eta oroitzapen ezin hobeak dauzkat; Real Unionekin Real Madrila kopatik kanporatu genuen Bernabeun... ederra izan zen! Ilusio handiagoa pizten dit beste zelai mitiko batzuetan aritzeak, Pizjuanen [Sevilla] edo Mestallan [Valentzia] esaterako.

Ametsa errealitate

Futbola aldera batera utzita, nolakoa da eguneroko Manu Garcia?

Futbolaz disfrutatzen duen pertsona bat, honaino heltzeko esfortzu handia egin duena. Umea nintzela, harmailetan asko disfrutatzen nuen ikusle gisa. Jokalari horien bidea jarraitu nahian, Donostia aldera egin nuen oso gazte, ilusioz beteta. Nire familiari beti eskertuko diot nigatik egindako esfortzua.

Nire eguneroko bizitzan, langilea eta leiala naizela esango nuke eta maite dudan jendearekin noblea izaten saiatzen naiz.

" Ez dut nire burua hemendik kanpo ikusten" / Jon Izarra

Donostiara joan aurretik, San Viator ikastetxean eman zenituen lehen urratsak. Nola oroitzen dituzu zure hastapenak futbolean?

Ikastolako futbol taldean hasi nintzen. Lagunekin jokatzen nuen patioan eta pixkanaka txapelketak jokatzen hasi ginen. Asko gustatzen zitzaidan futbola eta oroitzapen onak dauzkat.

Ondoren Zubietara [Errealaren harrobira] egin zenuen, eta hortik beste talde batzuetara, besteak beste Girona, Eibar, Nastic edo Logroñesera. Nola suertatu zitzaizun Gasteizera eta Alavesera itzultzeko aukera?

Alavesera heldu baino urte batzuk lehenago Gasteizera bueltatzeko itxaropen txikia piztu zitzaidan, baino azkenean ezin izan nuen itzulera hori gauzatu. Urteak pasa ziren eta Alavesen sekula jokatuko ez nuela uste nuenean, orduan suertatu zitzaidan nire hiriko taldera etortzeko aukera. Garai horietan, taldearen maila eta nire maila parekoak ziren eta horri esker fitxatu ninduten, bitxia bada ere itzultzeko itxaropena guztiz galduta neukanean.

Bigarren B mailan heldu zinen taldera eta lau urte igarota zure gol bati esker lehen mailan utzi duzu taldea, kapitain gisa. Zer sentitzen duzu?

Kriston poztasuna sentitzen dut, nire ametsa bete dudalako. Harro nago, lau urte ikaragarri politak izan direlako, eta pertsona gisa ere asko hazi naizelako.

Orain umea nintzeneko oroitzapenak etortzen zaizkit burura, “General” harmailan Alaves animatzera joaten nintzeneko garaiak. Umea nintzela amets bakarra nuen: minutu batez Alaveseko jokalaria izatea, Mendizorrotzan jokatzea. Minutu bat baino ez! “Zergatik ez didate minutu batez jokatzen utziko?”. Uneoro galdera berdina egiten nion nire buruari. Hori zen nire ametsa.

Arraskastaren gakoan beste kontu bitxi bat ere badago, izan ere, partiden aurretik “Los Chicos del Maiz” taldea entzutea gustatzen zaizu...

Bai, asko gustatzen zait talde hori. Partida baino lehen entzuten ditut, motibatzen laguntzen naute.

Riot Propaganda ere gustokoa duzu... ez dakit ondo ahoskatu dudan.... zer moduzkoa da zure ingelera?

Kar kar kar... Gustukoak ditut bai! Eta Ingelera ikasten nabil, ikastea asko gustatzen zait eta... nire burua defendatzeko maila ona dudala uste dut.

Hain ona omen da zure maila Brightonera joango ote zaren zurrumurrua bolo-bolo dabilela...

Iñigo Calderon futbolariaren taldera? Kar kar kar. Ez, ez, ez noa Brightonera. Oso gustora nago hemen.

Alaves utziko bazenu, ez zinateke Ingalaterrara joango? Nora joango zinateke?

Hemen jarraitzea gustatuko litzaidake, denbora luzez gainera. Ez dut nire burua hemendik kanpo ikusten, baino egia da premier liga eta Ingalaterrako futbola asko gustatzen zaidala.

MOTZEAN

Jokalari bat: Manolo Serrano

Talde bat: Deportivo Alaves

Liburu bat: Eduardo Galeanoren “Futbol a sol y sombra”

Musika talde bat: Los chicos del Maiz

Pertsonai historikoa: Lucio Urtubia

Gasteizko txoko bat: San Vicenteko aldapa

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alaves
2021-06-23 | ARGIA
Baskonia eta Alavesen instalazioak handitu nahi ditu Kerejetak, Gasteizko kirol unibertsitatearen proiektu barruan

Euneiz unibertsitate pribatuak ez lituzke soilik gradu ikasketak eta ikasleentzako egoitzak bultzatuko, Saski Baskonia eta Deportivo Alavesen jabearen proiektua izaki, klub horien hainbat instalazio handitzea ere aurreikusten du enpresa-taldeak, "kirol turismoa"... [+]


Euneiz, EHUren eskaintza errepikatzera datorren unibertsitate pribatu polemikoa

Baskonia eta Deportivo Alavesen jabeak bultzatutako proiektua da European University Gasteiz unibertsitate pribatua. Martxoan argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzak eta irailean zabaldu nahi ditu ateak. Dagoeneko EHUn ematen diren gradu berdinak emango dituela eta pribatizazio... [+]


2019-09-04 | ARGIA
Indarkeria matxistagatik atxilotu zuten Alaveseko jokalariak beste talde batean jokatuko du utzita

Oliver Verdon, bikotekideari eraso egiteagatik abuztuan atxilotu zuten Alavesko jokalaria, klub arabarretik irtengo da: utzita jokatuko du K.A.S. Eupen Belgikako taldean Alavesek informatu duenez.


2016-10-26 | Jon Torner Zabala
Ibai Trebiño, Indar Baskonia hintxa taldeko kide eta kirol teknikaria
“Bisitariek dirua dakartela diote, eta ostalaritzan onerako nabari dela; enpresa pribatuak dira, ordea”

Baskonia eta Alaves dira Araban erreferentzia. Laguntza publiko ugari jaso dute urtetan...

Hala da. Alavesen kasuan, Diputazioak eta Udalak salbatu zuten hein batean taldea; eta Baskoniak ere diru-laguntza ugari jaso du,  esaterako, 30 milioi euro inguru pabilioia... [+]


2016-08-19 | Rayco Sanchez
Euskal derbietan sarrera merkeagoak eskatu dituzte zaleek

Aurten bost Euskal talde izango dira Espainiako Ligan lehenengo aldiz. Tamalez, errekor hori ez da bakarra, eta txarrerako mugak hausten ari gara. Azkenengo Euskal Derbietan sarreren prezioek gora eta gora egin baitute, Athletic vs Reala Championseko finala bailitzan.


2016-01-07 | Ibai Trebiño
“Mendizorrotzaren bultzadari esker helburu handiak lortzea espero dugu”

Alaves futbol taldeak Gizonezkoen bigarren mailako lidertza eta neguko txapelketa eskuratu ditu berriki. Lehen mailara itzultzeko bide ordea, zaila izango dela onartu digu Einar Galilea (Gasteiz, 1994) atzelariak. Gabonetako atsedenaldia dela eta, egun batzuk eman ditu jokalari... [+]


Eguneraketa berriak daude