Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere estiloa, bere bokazioa, bere kultura eta hori garbi transmititzen da egiten dituzten aurkezpenenetan eta horien bitartez zabaltzen dituzten mezuetan ere. Guztiek ikasleak erakarri behar dituzte; kasuren batean, ikasle horiek bezeroak izango dira eta haientzako graduak komertzializatzen dituzte (termino hauek entzun ditut aurkezpenetan); beste batzuen hitzetan, ikasle horiek balioak dituzten eta gizartea eraldatu nahi duten pertsona ekintzaileak eta berritzaileak izango dira; bestela, hezkuntza komunitatearen parte-hartzaile aktiboak, jakintza sortzen eta transmititzen dutenak. Bakoitzak bere hitz gakoak baliatzen ditu.
Detaileei erreparatzen diet eta, aurkezpen hauetan, hizkuntzen erabilerari ere erreparatu diot. Harrigarria eta mingarria egin zait hitzaldi batzuetako euskararen erabilera testimonial hutsa, hasierako agurrean baino ez baitzuten erabili. Beste kasu batean, entzule gehienok, gurasook zein gazteak, euskaldunak izanik, aurkezpena gaztelera hutsez eskaini izana deigarria egin zitzaidan.
Enpresa zientzien eta teknologiaren eremukoak izan dira hitzaldiak eta jabetu naiz unibertsitate guztietan ez dagoela bermatuta euskarazko eskaintza
Enpresa zientzien eta teknologiaren eremukoak izan dira hitzaldiak eta jabetu naiz unibertsitate guztietan ez dagoela bermatuta euskarazko eskaintza. Ez naiz esaten ari ikasketek osorik euskaraz izan behar dutenik. Ondo ikusten dut graduetan tokia egitea beste hizkuntza batzuei, batez ere mugikortasuna egongo bada eta Euskal Herritik kanpoko beste unibertsitate batzuetan ikasteko aukera egon badaiteke. Onartezina iruditzen zaidana da alor honetako ikasketetan (eta beste zenbaitetan) euskarari lekurik ez eskaintzea eta gradua gazteleraz eta ingelesez baino ez eskaintzea. Denborarekin, ingelesez baino ez dira eskainiko. Unibertsitate batetik bestera alde handia dago honetan ere, graduko ikasketa guztiak euskaraz egiteko aukera bermatzen duenetik, lau urtetan ikasgai bakar bat ere euskaraz ikasteko aukerarik ematen ez duenera.
Unibertsitateetako aurkezpenetan gertatzen den bezala, gure gizartean ere badaude maiz errepikatzen diren mezuak, mantra bihurtu arte: “enpresa mundua euskaldundu behar da”, “hurrengo urteotako erronka lan mundua da”... Askotan entzun behar izan dut hezkuntza sistemak gazteak euskalduntzen dituela eta lan munduak erdalduntzen dituela. EAEren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko aroa marko estrategikoan, euskararen estrategikotasunaz hitz egiten da, ezin bestela izan. Besteak beste, bertan honakoak aipatzen dira: “euskarak lan munduan leku handiagoa izateko lan egin behar dugu”, “euskaraz ikasitako neska-mutil gazteek lan munduan euskara erabiltzen jarraitzeko aukeretan sakondu” behar dugula, “lan mundua ez dago beti prestatuta gazte eta heldu euskaldunei euskara erabiltzeko guneak eskaintzeko, eta euskararen erronka nagusietakoa izango da lan esparruan euskaraz aritzeko aukerak sortzea. Hezkuntzaren bidez euskara jaso eta erabili duten gazte horiek lan esparruan euskara erabiltzeko aukerak irabaztea izango da etorkizuneko egitekoa”.
Bada, ikusten ari naiz etorkizun hurbilean enpresetako arduretan eta lanetan arituko diren profesionalek ez dutela formazioa euskaraz jasoko Euskal Herriko zenbait unibertsitatetan. Praktikak, ikerketak, erronkak, proiektuak, etab. burutuko dituzte, baita hemengo enpresetan ere, baina gradua gazteleraz eta ingelesez bada, ez dute aukerarik izango euskaraz lantzeko. Nolako enpresak nahi ditugu gure herrian? Enpresa aurreratuak, iraunkorrak, inklusiboak, pertsonak zaintzen dituztenak, eta hizkuntzak modu egokian kudeatzen dituztenak. Gaurko ingurune globalizatuan, berebiziko garrantzi ekonomikoa du enpresek gaitasuna izateak hainbat hizkuntzatan eta kulturatan jarduteko. Eta hori guztia gauzatzeko, euskaraz ere ondo formatutako profesionalak behar dira.
Ez dezagun geure burua engainatu. Ikuspegia behar dugu. Hau ere bada behin eta berriro errepikatzen den beste mantra bat. Administrazioa, hezkuntza arloko eragileak, enpresetakoak, sindikatuak, euskalgintzakoak... Denen artean landu behar da etorkizuneko ikuspegia. Gure semearen belaunaldiak eta ondorengoek euskaraz ere lan egiteko aukera zabalagoa izan dezaten.
Rober Gutiérrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]