“Haur eta nerabeak subjektu aktiboak dira eta haien beharrak, sentimenduak, iritziak eta ikuspegiak kontuan hartu behar dira beti, are gehiago alarma egoerak sortzen dituen galera eta zaurgarritasun motak saihestu nahi badira”, dio herri hezitzaileen sareak kaleraturiko manifestuak. Datorren iganderako hitzordua ere jarri dute, txikiei omenaldia egiteko txalo zaparrada eta festa proposatuz. 400 norbanako baino gehiagok eta 30 eragilek eman dute atxikimendua.
Apirilaren 26an, 12:00etan jarri dute hitzordua, haurtzaroa aintzat hartu eta aldarrikatzeko. Manifestuak zortzi ideia nagusi biltzen ditu:
Haurrak ikusgai izatea. “Onartezina da eskolak itxi eta haurrak etxeetan giltzapetu genituenetik, inongo organo instituzionalek aipamenik txikiena ere ez egitea”, salatu dute.
Nazio Batuek eginiko Haurren Eskubideen Adierazpena oinarri hartzea, haurtzaroaren babeserako, beren eskubideak defendatzeko, gizartean dagokien parte-hartzea bultzatzeko, jolasaren garrantzia erdigunean jartzeko…
Haurtzaroa eta nerabezaroa etorkizuna bakarrik ez, oraina ere badirela aldarrikatzea.
Gizaki guztion antzera, haurrek ere natura ezinbestekoa dutela azpimarratzea, “defentsak indartzeko, mundua behatzeko, eskuak zikintzeko, putzuetan salto egiteko, zuhaitz zaharren barren hutsetan ezkutatzeko…”.
Umeen hitza entzun eta umeei hitza ematea, parte-hartzea bermatuz.
Haurrek herri eta hirietako kaleak hartzea. “Haurrak parkeetan izan ditugu konfinatuta etxeetan konfinatu aurretik. Hiriekiko ikuspegia aldatu behar dugu, hiriak eraldatu behar ditugu, gure osasuna lehenetsiz, ekonomia eta errentagarritasuna lehenetsi beharrean”.
Ikuspegi inklusiboa erdigunean jartzea, haurrek bizi dituzten egoera askori kasu egiteko.
Eskolaz kanpokoak ere (senideek, lagunek, jolas libreak eta aisialdiak, harreman sare herritarrak eta komunitatean parte hartzeak) txikitatik gure garapenean berebiziko garrantzia duela nabarmentzea, “harrigarria egiten baitzaigu haurrak hizpide izan ditugun aldiro eskolak sartu ditugula ekuazio horretan”.
Lotura honetan irakurri dezakezu osorik manifestua. Eta beste honetan egin dezakezu bat manifestuarekin.
Nola sentitzen zara?
Manifestuak berak dioen moduan, haur eta nerabeen hitzak entzun nahi izan ditu Oinherri herri hezitzaileen sareak eta batzuenak bildu dituzte bideo eder batean. Bertan, aspertuta daudela aitortu du hainbatek, amama eta aitite faltan botatzen dituztela, baita ezkutaketetan jolastea ere, kalean lagunekin aritu nahi dutela… eta koronabirusa behingoz amaitzea desio dutela.
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
Seme-alabari lehenengo abizena amarena jartzea baimentzen du legeak Hego Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, baina sozialki oraindik urrun dago parekidetasuna. Tradizio patriarkalak, inertziak, aitak (eta haren familiak) gaizki hartzeak, baita ofentsatzat ere… pisua... [+]
"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Zein egitura behar ditugu herrian, haurrek herriko erabakietan parte har dezaten edota beharren bat badute bideratzen jakin dezaten? Galderari tiraka esperientzia pilotua egin dute lau herritan eta emaitza ezberdina izan da lauretan. Prozesua gidatu duen Oinherri Herri... [+]