BDS

BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

  • Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.

CAF-ek Nafarroan duen sukurtsalaren (Iruñeko Orbital) aurrean BDZak eginiko protesta.

2025eko martxoaren 31n - 12:16

Palestinako Lurraren Egunarekin batera igandean, Israeli Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak kanpainak manifestazioak egin ditu Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostian. Euskal Herrian jarduten duten enpresek entitate sionistarekin duten harremana salatzea helburu badute ere, CAFek duen harremanean zentratu dira bereziki: "CAF euskal enpresak Palestinako okupazio eta genozidio sionistarekin du lankidetza, apartheid trenaren proiektuaren bidez".

CAF nazioarteko zuzenbidea urratuz eta bertako langileen eta euskal iritzi publikoaren borondatearen aurka aritu dela salatu dute. BDZren aburuz, CAFek Palestinako "lur lapurtua" Jerusalemekin lotzen duen tranbia eraikitzea du helburu, eta bost urte daramatza nahi horiek betetzen.  

Gogoratu dute Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, lurralde palestinarraren legez kanpoko okupazioari eusten laguntzen duten merkataritza-harremanak eragozteko betebeharra dutela NBEko estatukidetako gobernuek. Ondorioz, Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak CAFekin duten konplizitatea salatu dute, Lakuak enpresaren akzioen %3 baitu bere kontrolpean eta Nafarroakoak urte batzuk daramatza taldeko enpresei dirulaguntzak ematen. Beraz, legea betetzeko eta harremanak eteteko exijitu du BDZk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BDS
2024-12-30 | Julene Flamarique
Gazan hil dituzten milaka haurren izen-abizenak irakurri dituzte 30 orduz jarraian Iruñean

Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra... [+]


2024-12-06 | Julene Flamarique
Gabonei begira, Carrefourri boikota egiteko dei egin du BDZ taldeak

Gabonetan “mahaian sionistarik ez esertzeko” galdegin du taldeak. Boikotaren eraginez, supermerkatu kate frantziarrak behera egin du salmentetan, eta berriki Jordanian saltokiak itxi ditu.


Genozidioa gelditzeko, BDZ eta gehiago

Nazioarteko Justizia Auzitegiak erabaki historikoa hartu berri du genozidioari buruzko konbentzioan, eta Hegoafrikaren salaketaren onargarritasuna berretsi. "Israelek Gazan herri palestinarraren aurkako ekintza genozidak egin ditu, egiten ari da eta egiten jarraitzeko... [+]


Bai, egin dezakezu zerbait: boikota Israeli

Palestinar herriak duela ia hogei urte esan zigun zer egin dezakegun Israelgo Estatuak ezartzen dion genozidioa eta apartheida geldiarazteko: propagandaren eta diruaren iturria moztea, azken hori baita euren benetako jainko bakarra.


Koldo Alzola (BDZ Euskal Herriako kidea)
“Israelgo erregimenarekin ditugun loturak moztea da erronka nagusia ”

Palestinako gatazka ahanzturatik lehen lerrora pasa da mundu mailan, iragan larunbatean Hamasek Israelen aurka eginiko eraso historikoaren ostean. Ordutik gerraren intentsitateak gora besterik ez du egin, eta Israel Gaza bonbardatzen ari da etengabe. Israelgo Estatuaren aurkako... [+]


2020-06-08 | Mikel Eizagirre
Apartheidaren trena errailetatik ateratzeko

Jerusalemgo Tren Arina eraikitzeko asmoa du CAFeko zuzendaritzak. Euskal Herriko eragile ugarik CAF, jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik kanpaina aurkeztu du, Beasaingo enpresak ekainaren 13an egingo duen Akziodunen Batzar Orokorrean "apartheidaren... [+]


2020-06-02 | Mikel Eizagirre
CAFeko zuzendaritzari eskaera: “ez kolaboratu Israelgo apartheidarekin”

Ekainaren 13ko CAFeko akziodunen batzarrera begira, Jerusalemgo Tren Arinaren proiektuaren aurkako salaketa kanpaina zabaltzeko deia abiatu du BDS mugimenduak. Proiektu horri esker, "okupatutako lurralde palestinarra anexionatzen jarraitu ahal izango du Israelek".


Eguneraketa berriak daude