Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak balorazio positiboa egin du “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” manifestazioaz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordearen ostean egin ditu adierazpenak.
Larunbateko mobilizazioa positibotzat jo du Jaurlaritzak. Egin ahal izatea eta giza eskubideen, akordioaren eta bakearen izenean egin izana nabarmendu ditu Erkorekak. “Mobilizazioa hain jendetsua izan zen Euskal gizartearen gehiengo zabalak eragotzi nahi duelako bakea erdiesteko daukagun aukera zapuztea”.
Atzo EAJko presidente Andoni Ortuzarrek egindako adierazpenen ildotik, ETAk desarmatzea eta Espainiako Estatuaren aldetik “politika berri bat” abiatzea eskatu ditu Jaurlaritzak.
EPPK-ko bitartekarien aurkako operazioaz galdetuta, Erkorekak gaitzetsi du terrorismoaren kontrako estrategian baketsuak diren praktikak ere sartzea, “dena ETA da” doktrinari erreferentzia eginez. “Horrek onartzeko zailak diren egoerak sortzen ditu”, gaineratu du.
“Jaurlaritzak irekita izango ditu komunikaizo-bideak, Espainiako Gobernuarekin zein euskal alderdi polítiko guztiekin partekatzeko”. Momentuz Jaurlaritzaren bide orria Bake eta Bizikidetza Plana dela berretsi du Erkorekak.
Ekintza “indartsuagoak eta determinatuagoak” iragarri dituzte, euskal presoen auziaren konponbidean Frantziako Gobernuaren “borondate eza” ikusita.
Larunbatean Donostiako Bulebarretik abiatu zen preso gaixoen aldeko manifestazioak milaka lagun bildu zituen. Sarek antolaturiko ekimenak arratsaldeko bostak aldera ekin zion ibilbideari “Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera. Giza eskubideak. Konponbidea... [+]
Bere jarrera argi utzi du EAJk. Bat-bateko aldaketarik eman ezean, ez da Sarek antolatutako presoen aldeko manifestaziora joango urtarrilaren 10ean. Iazko manifestazioan egon bazen, egoera “ezohikoa” zelako izan zela esan du alderdi jeltzaleak.
Azken hilabeteetako gertakariei buruz ETAk egiten duen irakurketa argitaratu du Gara egunkariak. Erakunde armatuak urtarrilaren 11ko manifestazioa “inflexio une” gisa hartu du eta “urrats esanguratsuak” iragarri ditu gatazkaren konponbidera bidean.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu ohia da Joseba Azkarraga. Urtarrilaren 11ko Tantaz tanta ekimena debekatua izan baino lehen elkarrizketatu genuen. Ondoren, Bilboko manifestazioa egiteko eskaera erregistratu zuen bere izenean.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak irtenbide indibidualari bidea irekitzen dion agiriak eta urtarrilaren 11n Bilbon egin zen manifestazio erraldoiak, jendartean ilusio itzela sortu dute konponbidea lortzeko. Presoen aferaren inguruko oinarrizko galderak erantzun nahi izan... [+]
Joseba Egibar EAJ-ko Eusko Legebiltzarkidea eta GBB-ko presidentea da.
Manifestazioek ez dute espetxe politikarik aldatzen Jorge Fernandez Díaz Espainiako Barne ministroaren esanetan, baina PPn mugimenduak ekartzen dituzte. Asteazkenean Arantza Quiroga EAEko popularren burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea bildu dira eta erabaki... [+]
Gaur Deia egunkarian Hasier Arraiz Sortuko presidenteak idatzitako iritzi artikuluan, Bilboko manifestazioaren deitzaile izan ziren guztien eskuzabaltasuna eta ardura politikoa nabarmendu ditu, eta batik bat EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarren jarrera. Manifestazio... [+]
Aste honetan ARGIA berezia argitaratuko dugu joan den larunbatean Bilbon egin zen konponbidearen aldeko manifestazioa jorratzeko.
Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi du sei hilabeteko epean Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuak “aurrerapen esanguratsuak” izatea espero duela.