Manifestazioa deitu dute Arabako metalean, otsailaren 19rako

  • Patronalak hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta duela salatu dute. Otsailaren 14ko bileran egoera aldatuko ez balitz, lanuzteak eta grebak iragarri dituzte Arabako metalean.

     

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 11n - 15:11
Azken eguneraketa: 16:20
Argazkia: Halabedi
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arabako metalean manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, otsailak 19, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek (gehiengo sindikala osatzen dute) eta USO, ESK eta CGT batu egin dira deialdira. Hiru urtez luzatu den hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dauka SEA patronalak. Otsailaren 14an bilduko dira berriro bi aldeak, eta ordurako egoera desblokeatu eta beharrei erantzungo dieten neurriak hartzea eskatzen diete sindikatuek. Hala ez bada, lanuzte eta grebak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako.

Sektorearen egoera oso prekarioa da, sindikatuek azaltzen dutenez: «Bizitzaren garestitzeari aurre egin ezin dioten soldatak, lanaldi oso luzeak, malgutasun handia, kontratazioan iruzurra, azpikontratazioaren erabilera eta abusua, ABLEak, emakumeak diskriminazioa sektore maskulinizatuan, istripuak eta egungo garaietara egokitzen ez diren baimenak» dira, oro har, sektorea ezaugarritzen duten errealitateak.

Egoera horren aurrean, aldarrikapen zehatzak aurkeztu zizkieten abendu amaieran patronalari ELA, CCOO eta LABek. Horiek dira, besteak beste, KPIaren gaineko soldata-igoerak, lanaldiak murriztea, azpikontratetako langileentzako subrogazioa, kontratazioko iruzurraren eta behin-behinekotasunaren aurkako neurriak, berdintasuna eta lan osasuna bermatzekoak.

Urtarrilean hilabeteko epea eskatu zien SEAk proposamenari erantzuteko, eta otsailaren 14an bilduko dira berriro. Testuingurua ez da lasaigarria: hiru urte baino gehiago daramate Arabako metalean sektoreko hitzarmena negoziatzen, eta patronalak negoziazioa blokeatuta duela eta geldirik dagoela salatzen dute sindikatuek. "Otsailaren 14ko hurrengo bileran, espero dugu SEAk taktika aldatzea, immobilismotik ateratzea eta sektorearen beharrei erantzun egokiak emango dizkien plataforma bat aurkeztea", adierazi dute ordezkari sindikalek.

Gauzak horrela, sektorearen baldintzak aldatzeko beharra gizarteratu eta indar erakustaldia egin nahi dute otsailaren 19ko manifestazioan. Izan ere, 25.000 langile daude egun sektorean, eta horiei guztiei eragiten die egoerak. ELA, CCOO eta LABek deitutako Arabako Metalaren Hitzarmenaren aldeko manifestazioarekin eta aurkeztutako aldarrikapen taularekin bat egin dute USO, ESK eta CGT sindikatuek ere, eta hainbat enpresa batzorde atxiki dira, hala nola: Mercedes eta azpikontratak, Tubos Reunidos, Fiasa, CIE Automotive, Atusa, Gestamp Arasur, Condesa, SNA Europe, JEZ, Inauxa eta Amurrio Ferrocarril y Equipos.

Iragarri dute, azkenik, egungo blokeo-egoerak bere horretan jarraitzen badu eta planteatutako aldarrikapenei erantzun egokia ematen ez bazaie, datozen hilabeteetan lanuzteak eta grebak izango direla Arabako metalgintzan.

17:30etan hasiko da mobilizazioa Bilbo plazan. Parte hartzera gonbidatu dituzte "sektoreko langileak eta herritarrak oro har".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Metalgintza
Gipuzkoako metalgintzan ELAk eta UGTk akordioa lortu dute Adegirekin

Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran etorri da akordioa ostegun honetan eta 30.000 bat langileri erangingo die. ELAk (ordezkaritzaren %47,8) eta UGTk (%4,3) sinatu dute, eta LABek (%35,8) eta CCOOk (%12.2) ez. Akordioak lau urteko iraupena izango du.


Bizkaiko metaleko grebalariak epaitegietan deklaratzen hasi dira

Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean.  22 grebalariren aurkako prozesu judizialak abiatu dituzte, desordena publikoak eta agintarien aurkako erasoak leporatuta.


Bizkaiko metalgintzako langileek gehiengo sindikalaren eta patronalaren arteko ituna berretsi dute

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek beren afiliatuen artean egindako batzarretan langileek baiezkoa eman diote FVEM patronalarekin negoziaturiko lan hitzarmenari baiezkoa ematea. Hamaika eguneko greba eta hainbat mobilizazioren ostean dator akordioa. ELAk oraindik ez du erabakirik... [+]


Bizkaiko metalgintzako enpresa batzuek FVEMetik irtetea erabaki dutela dio LABek

Bizkaiko metalgintzako patronala lan hitzarmenaren negoziazioan egiten ari den kudeaketa ikusita, enpresa batzuek FVEM elkartetik irtetea erabaki dute, sindikatu abertzalearen arabera. Laugarren egunean Ertzaintza ez da grebalarien kontra oldartu, eta pikete eta protesta... [+]


Ertzaintza metalgintzako grebalarien kontra oldartu da eta hainbat zauritu eragin ditu

Bizkaiko metalgintzako hirugarren greba egunak tentsio une ugari ekarri ditu, ertzaintzak langileen kontra egin ondoren. Gutxienez lau pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte asteazkenean. Sindikatuek, lantegien eta FVEM patronalaren egoitzaren aurrean egin dituzte... [+]


2022-11-28 | ARGIA
Aste osoko grebari ekin dio Bizkaiko metalgintzak, babes handiarekin

Patronalak egindako azken proposamenari eskas iritzirik, Bizkaiko metalgintza sektorean aurtengo hirugarren greba deialdia egin dute sindikatuek; astelehenetik ostiralera iraungo dute lanuzteek. Lehen egunean grebak izandako babesa zabala izan dela adierazi dute.


Analisia
Negozioa bada, ez dago zaintzarik

Ikusgarriak dira berriz ere metalgintzako sektoreko grebak Bizkaian azken bi asteetan utzi dizkigun irudiak. Badago langile borrokaren amaieraz aritzen denik Euskaldunako garaiak nostalgiaz gogoratuz, baina errealitatea da lan gatazken kopuruak gora egin duela Euskal Herrian... [+]


Grebara joko du Bizkaiko metalgintzak berriz ere, oraingoan astebetez

Meltagintza sektoreko langileak azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte greba egitera deitu dituzte LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek. Diotenez, patronalak azken bileran entzungor egin die euren eskaerei.


Ertzaintzaren kargak eta atxilotu bat Bizkaiko metalgintzaren greban

Hirugarren greba egunean tentsioak gora egin du Bizkaiko metalgintzako langileek daramaten borrokan. Ertzaintza Zamudioko Parke Teknologikoan langileen kontra oldartu da, hainbat lagun identifikatu eta bat atxilo eraman du. Aurreko bi greba egunetan jarraipena %85ekoa izan dela... [+]


Metalgintzako langileak kalean dira Bizkaian, hiru eguneko greban

52.000 langileri deitutako greba zikloa hasi dute sindikatuek Bizkaiko metalgintzako sektorean. Azken negoziazio prozesuan patronalarekin akordiorik ez zen izan eta ondorioz moblizaziora jo dute langileen ordezkariek. Ostegun honetan dute lehen greba eguna.


2022-09-19 | ARGIA
Arabako metalgintzako grebak bertan behera utzi dituzte, aurreakordioa lortuta

Irailaren 21, 22 eta 23rako zegoen deituta greba, baina SEO patronalarekin aurreakordioa lortu dute LAB, UGT, CCOO sindikatuek. ELAk ez du onartu proposamena, ez dituelako “gutxiengo helburuak” betetzen.


Arabako metalgintzako sindikatuek lau greba egun deitu dituzte

Negoziazio mahaia desblokeatzeko asmoz antolatu dituzte greba egunak ELAk, CCOOek, LABek, USOk, ESK-k eta CGTk. Ekainaren 30ean eta irailaren 21ean, 22an eta 23an egingo dituzte lanuzteak.


2022-06-09 | ARGIA
Bizkaiko metalgintzan greba egingo dute, hitzarmen duin baten defentsan

Ekainaren 23an, 30ean eta uztailaren 1ean egingo dute greba. Patronalaren "blokeoa" gainditu eta hitzarmen duina lortzea dute xede.


Metalaren sektoreko grebalari auziperatuak babestu dituzte Artiach eta Tubacexeko hainbat langilek Bilbon

Bizkaiko Metalaren sektoreko grebak utzitako hiru langile auziperatuek asteartean izan dute epaiketa eta Aiaraldeko beharginen babesa izan dute Bilbon. Artiacheko grebalariek eta Tubacexeko langileek bat egin dute deialdiarekin.


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


Eguneraketa berriak daude