Joan den larunbatean, maiatzak 11, milaka herritarrek hartu dute parte Cardiffen –Caerdydd galeseraz– Galesen independentzia eskatzeko antolatutako manifestazioan. Brexit-a bozkatu zuenetik britainiarren gehiengoak, indartuz datoz Galesen historikoki ahulak izan diren burujabetzaren aldeko erakustaldiak.
Gales da herri zeltetan bere hizkuntzari irmoen eutsi dion herrialdea, baina autogobernu eskakizunak hemen epelagoak izan dira historikoki Eskozia batean baino. Hala ere, Brexitak herritar asko hurbildu ditu nazionalisten eskakizunetara eta The Guardian egunkariaren hitzetan larunbatekoa izan da Galesen historian independentziaren aldeko lehen manifestazioa: "Manifestazioko parte hartzaileek zioten Brexitak eta austerirateak handitu dutela Erresuma Batutik irtetearen aldeko joera. (...) Protestalarietako batzuek esan zuten aspalditik daudela independentziaren alde baina beste batzuek aitortu zuten Brexitak eta austeritateak alda erazi dituela iritziz". Elkarretaratzea amaitu zen "Hen Wlad Fy Nhadau" Galesen ereserkia kantatuz.
Adam Price Plaid Cimry alderdi abertzaleko buruak deklaratu die kazetariei: "Urte luzez oso urrutiko kontutzat ikusi da Gales independente bat edukitzeko gure nahia. Baina garaiak aldatzen ari dira, manifestazioak handituz doaz eta independentziaren aldeko ahotsak ozenago entzuten dira. Hamarkada luzez Westminsterrek [Londresko Legebiltzarrak] ahaztu gaitu eta ondorioz txirotasuna eta inbertsio falta handitu dira. Gure hiru haurretatik bat txirotasun maila baten azpitik bizi da eta aski duzu Brexitak ekarri duen kaosari begiratzea ohartzeko Westminster ez dela gai Gales gobernatu eta ordezkatzeko".
— Dewi (@ForkingGambits) 2019(e)ko maiatzaren 11(a)
Larunbateko manifestazioa antolatu zuen All Under One Banner Cymru elkarte berriak, izen berarekin Eskozian mobilizazio jendetsu ugari sustatu dituenaren lan moldeetan oinarrituta.
Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa irten berri da merkatura, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Jokoa CodeSyntax euskal enpresak garatu du, Tinopolis ekoiztetxe galestarrarekin batera, bertako S4C galesezko telebista publikoaren enkarguz, eta S4C... [+]
2050. urterako sektore publikoa guztiz elebidundu nahi du Galesko Gobernuak. Milioi bat gales hiztun izatera heldu nahi dute 30 urte barru.
Robert Recorde fisikari eta matematikari galestarrak berdintasunaren ikur matematikoa asmatu zuen. 1557an, ikurra asmatu zuen urte berean, Southwarkeko King’s Bench espetxean sartu zuten konde baten agindua ez onartzeagatik. Hurrengo urtean hil zen, giltzapean eta... [+]
Orain arte Galesko Asanblada Nazionala zena, Galesko parlamentu bilakatu da, eta bertako hizkuntzan jaso du izendapena: Senedd Cymru. 21 urteko prozesuaren ostean heldu da parlamentuaren onarpena. Izan ere, legeak eratzeko eta zergak kobratzeko eskubideak lortzeko prozesuan egon... [+]
Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]
Irlandarrak eta galesak izan dira Euskal Herrian. Galdakao-Usansolo ospitalea, EHUko Medikuntza fakultatea eta UEU bisitatu dituzte. Gaixoak bere hizkuntzan artatzeko bideak ikasten eta praktikara eramaten ari dira. Ahalegin horretan ari da Awen Iorwerth traumatologo eta... [+]
Babestu oraindik dauzkagun ondasunak, berreskuratu mendeotan hondatu ditugunak eta hori guztia egiteko lanak diruz hornitu –ingelesez Protect, Restaure, Fund diotena–. Horiek bederen beharrezkoak dirateke mundua eta mundutarrok klimaren zoratzetik eta izaki bizidunen... [+]
Ez da gauza bera pediatrak umeari zer esaten duen ulertzea eta ez ulertzea. Ez da gauza bera buru gaixotasuna izan eta osasun profesionalek norberaren jatorrizko hizkuntzan ala bigarren hizkuntzan egitea. Euskaldunok bezala pairatzen dituzte horrelako egoerak gales hiztunek.
Wales says yes (Galesek baietz dio) lemapean egin dituzte manifestazio jendetsuak herrialdeko hainbat hiritan.
Gobernu britainiarrak eta Europar Batasunak negoziaturiko akordioaren aurka mozioa onartu dute, aldi berean, Eskoziako Parlamentuak eta Galeseko Asanblea Nazionalak. Inongo trataturik gabe Europar Batasuna uztea “erabat onartezina” dela dio mozioak.
Galesi buruz umorez aritzeko twitter kontuan (Welsh Bollocks) aurkitu dugu esaldia. Hizkuntza bakarra jakiteak dituen “onurak” deskribatu dituzte.
Ezagutzen den piperrik minena (Capsicum annuum), beroena sortu omen du Tom Smithek. Gizaseme hori landare muintegi bateko jabea da Galesen. Britainia Handian, hemen ez bezala, landareak sortzeko grina berezia dute, baita lan hori saritzeko lehiaketa, txapelketa, zeingehiagoka... [+]