Alokairuen inguruko auzia konpontzeko neurriak adosten ari dira Espainiako koalizio gobernu barruan, astearte honetako Ministroen Kontseiluaren atarian. Besteak beste interesik gabeko eta epe luzean itzuli beharreko mikrokredituak eskaini nahi dituzte. Maizterren sindikatuek diote horrek gehiago zorpetzera eramango dituztela.
Alokairuaren grebaren bezperan, badirudi adostasunera iritsi direla espainiar exekutiboan, maizterrei zein laguntzeko bideratu beharraren inguruan. El Diario.es atariak aurreratu ditu horietako batzuk, barruko iturri ofizialak aipatuta. Eztabaida izan dute etxebizitza jabeen artean bereizketa egin ala ez erabakitzerakoan, baina azkenean etxejabe handiek %50eko kitapena egin beharko dute kobratzen dituzten errentetan.
Etxejabeen %85ak alokairu bakarra edo gehienez bi kobratzen ditu Espainiako Estatuan. Koronabirusak sorturiko egoera ekonomikoaren kalteak jasaten egon daitezke hauek ere eta hori kontuan eduki dute neurriak hartzerakoan.
Hauek dira neurrietako batzuk: alokairua ordaintzen ez dutenak ezin izango dira etxegabetu; alokairu kontratuen sei hilabeteko luzapena –tarte horretan ezin izango dira alokairuen prezioak igo–; egoera zaurgarrian daudenentzako mikrokredituak, inongo interesik gabe eta sei urtera itzuli beharrekoak; Estatuak 900 euro arteko laguntzak emango ditu mikrokreditu horiek ordaintzeko, baldintza zehatz batzuekin...
Neurriek etxejabeei ere eragiten die. Zortzi etxebizitza baino gehiago dituztenek eta inbertsio funtsek lau hilabete moratoria eskaini beharko dute eta diru hori itzultzeko adostasunik ez balego %50eko kitapena izango lukete maizterrek.
Denera, Espainiako Gobernuak 700 milioi euro bideratuko ditu laguntzetan, Jose Luis Abalos Garraio eta Mugikortasun ministroak proposatu duenez.
Maizterrak: "Gehiago zorpetuko gaitu"
Maizterren sindikatuek onartu dute pauso bat direla neurri horiek, Ministroen Kontseiluak onartzen baditu behinik behin, eta "presio soziala" eragina izaten ari dela. Baina hala ere, mikrokredituetan sartzeak edo moratoriak are gehiago zorpetuko dituela uste dute, zulo ekonomikoan sartuko baitira.
Horregatik, alokairuen grebarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute, apirilaren 1etik aurrera, eta alokairuen kobraketa "bertan behera" uzteko eskatu dute.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]