Maite Iturbe arrasatearra izango da EITBko zuzendari nagusi berria, EAJk eta PSE-EEk hala adostuta. 1991tik EiTBko produkzio burua da Iturbe, eta Miramongo egoitzaren zuzendaria 1999az geroztik.
Jaurlaritzak aste honetako gobernu bileran onartuko du Iturberen hautagaitza, eta proposamena Eusko Legebiltzarrera eramango du gero. EAJren eta PSE-EEren botoak nahikoa izango dira izendapena onartzeko.
PSE-EEk ohar batean adierazi du akordioa "aniztasunarekiko, demokraziarekiko eta euskararen hedapenarekiko" konpromisoaren parte dela, EITBk plazaratu duenez. "Herritarrekiko zerbitzu publikoa, profesionaltasuna, aniztasunaren eta balore demokratikoen errespetua eta hedapena, eta Euskadin egiten den kulturaren eta euskararen hedapena" ardatz izango dituztela gaineratu du alderdi sozialistak.
EH Bilduk, bestalde, hautagaiaren izena hedabideen bidez ezagutu izana kritikatu du. Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkidea kexu agertu da, Legebiltzarrak ez duelako aukera baliatu EITBren ereduari buruzko eztabaida sustatzeko.
Mikel Agirrek karguari uko egin eta PSEk Jaime Otamendiren hautagaitza atzera bota ostean proposatu dute sozialistek eta jeltzaleek Maite Iturberen izena.
EITBko produkzio burua
Maite Iturbe Arrasaten jaio zen 1959an. ETEO-Mondragon Unibertsitatean eta EHUn lizentziatua, Enpresa Zuzendaritza masterra egin zuen. 1981etik 1984ra Jaurlaritzan aritu zen lanean, Euskara Sailburuordetzan lehenengo eta Hezkuntza Sailean gero.
1984az geroztik ari da EITBn lanean. 1991n Produkzio Zuzendari izendatu zuten, eta 1999tik Miramongo egoitzaren zuzendaria ere bada. ETBko Zuzendaritza taldeko eta Programa komisioko kidea da.
Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.
Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.
Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenean 31 eragile batu dira, eta kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak EITBn euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bigarren mailan utzi izana. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak, EITBz gain, bestelako euskarri guztietan egoteko lan egin... [+]
Ertzaintzako bigarren sindikatuak gogor ekin dio Xabier Lapitz kazetariaren aurka, bere aburuz hark En Jake saioa eta bere Twitter kontua erabiltzen dituelako Ertzaintza eta ertzainak iraindu, eta haien aurka mespretxuz aritzeko.
Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.
Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.