Euskarafobia bizirik dago, eta gero eta handiagoa da; izan ere, oso presente dugu euskaldunok bizitzan. Kontziente zara? Sentitu ahal duzu?
Beharbada inoiz ez zara konturatu, irakurle, baina euskararen kontrako jarrera edonon dago. Esaterako, aurreko batean lagun bati Bilboko Alde Zaharreko taberna batean gertatutakoa dugu gogoan. Hiru zurito eta bi Coca Cola keinuka eskatzean, tabernariak erantzun bortitza eman zion, antza denez, euskararik ulertzen ez zuelako bigarren honek. Ondorioz, ezer edan gabe alde egin behar izan zuen lagunak. Konturatu ez arren, egoera hori behin eta berriro errepikatzen da, eta herritar askok arazoari ez dio garrantzi handirik ematen; hala ere, badu, larria da!
Osakidetzako harreran, herriaren arabera, euskaraz hitzordu xume bat eskatzea ezinezkoa bihurtu da
Kalean ez ezik, instituzioetan ere bada euskararen kontrako gorrotoa. Euskaraz mintzatzea eskubidea da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan; aukera hori, ordea, ez zaigu beti eskaintzen herritarroi. Osakidetzako harreran, herriaren arabera, euskaraz hitzordu xume bat eskatzea ezinezkoa bihurtu da. Kiroldegietako egoera ez da hobea, umeentzako ekintza asko euskaraz izanagatik ere, gaztelania da jaun eta jabe. Berdin pasatzen da gure inguruko udal askok kontratatzen dituzten ekintzetan, bertan argi geratzen da euskara ez dela beti beraien lehentasuna. Horiek guztiak ere badira euskararen gorrotoaren seinaleak!
Epaitegietan ere euskarak aurkariak dauzka. Hurbileko hainbat herritan gertatutakoa ezin da ahaztu: Barakaldon, Erandion, Laudion, Irunen... epaileak arrazoi eman zion euskarafobiari. Epailearen auzi horiek traba gehiago jarriko dizkigute betikoei. Erasoz josita gaude!
Erasoen zerrenda irakurri ondoren, nola sentitzen zara? Egoerari aurre egiteko herritarrok mugitu beharko gara, gure aurrekoek duela 50 urte egin zuten modura. Beraz, euskararen kontrako gorrotoaren aurka maitasuna adieraztea dagokigu guri.
Sestaoko AEK-ko ikasleak: Ibon Rubio Vallejo, Arrate Valbuena Angulo, Saioa de Lucas Martín, Xabier Llanos Fernandez, Soraya Blanco Cano, Asier Ruiz Martín, Iñigo Amor Julian
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]