2024ko abuztuaren 19an - 11:15

Budapest Festival Orkestra. Zuzendaria: Ivan Fischer.

Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: Jose Antonio Sainz Alfaro.

Bakarlariak: Anna Lena Elbert (sopranoa), Olivia Vermeulen (kontraltoa), Martin Mitterrutzner (tenorea), Hanno Müller-Brachmann (baxua). Lekua: Kursaal Auditoria. Data: abuztuaren 18a.

Budapest Festival Orchestrak bi kontzertu eskaini dizkigu Donostiako Musika Hamabostaldian egiten ari den biran. Donostiaren ostean, Santanderren (Kantabria) eta Gstaaden (Suitza) arituko dira, ia programa berarekin. 1980ko hamarkadaren erdialdean Ivan Fischer zuzendari titularrak berak sortutako orkestra hau gaur egungo Europa erdialdeko orkestra handienetako bat dela esan daiteke. Zorionez, maiz etortzen zaigu bisitan Hamabostaldia dela-eta; beraz, talde honen bilakaera apreziatu dezakegu.

Aurtengo bigarren topaketarako Budapesteko taldeak Mozart programa bizia eta erakargarria eskaini zigun.

Lehenik eta behin, 38. Sinfonia re maiorrean KV 504 Praga izenekoa interpretatu zuten. 1787ko urtarrilean Mozartek bere emaztearekin Pragara bidaiatu zuenean, bere ekipajean sinfonia berri bat zeraman, han estreinatu zena eta ordutik Pragako Sinfonia deitzen dena. Don Giovannirekin paralelismo asko dituen sinfonia da. Allegroaren gai nagusia Don Giovanniren oberturaren antzekoa da: barre distiratsu eta gaizto bat sakonetik irteten da; bestalde, sinfoniaren estiloa dramatiko operatiboa da, keinu dotore eta bat-batekoak dituena, eta azken Prestoak Don Giovanniren xanpainaren ariako frenesia du. Egiaztatu genuen Budapest Festival Orchestrak sentsazio horiek guztiak adierazkortasun handiz publikoaren eskura jartzen jakin zuela. Ez da orkestra barnerakoia, ezta zuzendari barnerakoia ere. Aitzitik: talde kanporakoia da, musika mezua publikoari erraz helarazten diona.

Gaueko plater nagusia Requiem re minorrean KV 626 obraren interpretazioa izan zen, Donostiako Orfeoiarekin batera. Eskainitako bertsioa Fischer buru zuen orkestrak berak 2016ko abuztuan Hamabostaldira ekarri ziguna baino konbentzionalagoa izan zen. Orduko hartan, Collegium Vocale Gent abesbatzako kideak orkestraren artean jarri zituen, sonoritate berezia eta espontaneotasun ukitua lortuta. Oraingo honetan, Donostiako Orfeoiaren kokapena tradizionala izan zen, eta emaitza orekatua izan zen, konpentsatua. Esan liteke bertsio lasaia izan zela baina indartsua une batzuetan, Lacrymosa edo Lux aeternam pasarteetan bezala.

Kontzertu on bat. Orkestra handi honen hurrengo bisitaren zain geratzen gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Musika Hamabostaldia
Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


Festa amaiera bikaina

Mundu honetan gauza guztiak bezala, amaitu da Donostiako Musika Hamabostaldia. Normaltasunera itzultzeak markatutako edizioa izan da, eta horrek ikusleen gogo berezia eta giroan sumatzen zen nolabaiteko poza ekarri ditu.

Musika ez da diziplina tekniko hutsa, musika kutsu... [+]


Musika Hamabostaldi aberatsa

Urtero bezala, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin hitzordua derrigorrezkoa da musikazaleontzat. Eta aurreko urteetan bezala, eskaintza askotarikoa, atsegina eta pizgarriz betea dator. 83. hamabostaldia izango da aurtengoa, eta agian ohi baino jaialdi laburragoa izango bada... [+]


Musika Hamabostaldi freskoa

Garai zailak bizitzen ari gara denerako, baita, eta agian bereziki, kulturarako ere. Distantzia egokiei eustea eta osasun-agintarien gidalerro guztiak betetzea oso zaila da leku itxietan, jende asko dagoenean. Eszenatoki baten gainean orkestra oso batek, edo abesbatza handi... [+]


Kolore eta giroak

Donostiako Musika Hamabostaldiaren azken txanpa honetan orkestra ospetsu eta sendo izango ditugu gure artean, eta, beraz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat erronka bat da talde hauen artean bere indarra erakustea. Apustu serioa egin zuen abuztuaren 24an.


Eguneraketa berriak daude