Berriki eman dituzte bukatutzat film laburraren filmatze lanak. Bi emakume gazte ditu protagonistatzat, eta berauen artean sortuko den desira ardatz.
Amaitutzat jo dituzte Maider Oleagak (Bilbo, 1976) idatzi eta zuzendutako Irrits film laburraren filmatze lanak. Filma Arabako hainbat tokitan filmatu da, eta istorioak Clara eta Izaroren arteko harremanaren bueltan dihardu, hemezortzi urteko bi emakume. Begirale gisa ari dira lanean udalekuetan, eta umeen begiradatik kanpo daudenean, haien desirak azaleratuz doaz.
Izaro Nieto eta Angela Echaniz aktoreek eman diete bizia pertsonaiei, eta aktore taldea osatu dute Xabier Elizalde eta Erika Olaizolak. Oro har, filmatze prozesuan emakumeen presentzia nabarmena izan da, Galapan-ekin batera filma ekoiztu duen Sumendi ekoiztetxeak azpimarratu duenez. Lanean aritu dira, besteren artean, Lara Vilanova argazki zuzendari gisa, Loreto Agirre produkzio zuzendaritzan, makillaje eta ile-apainketa burua Esther Villar izan da, Kemen arte zuzendaria, soinu burua Andrea Sáenz, soinu diseinuan Xavier Salvador aritu da, Nerea Torrijos arduratu da jantzi diseinuaz, eta Maialen Sarasua da muntatzailea.
Irrits ez da Oleagak aurten aurkeztu asmo duen lan bakarra. Urte bukaeran estreinatu asmo du Kinka film laburra ere, Galapan eta Sumendik ekoiztetxeen eskutik hori ere. Horrez gain, 69. Donostia Zinemaldian berak idatzi eta zuzendutako dokumentala aurkeztuko da Zinemira Sailean: Kuartk Valley. 2005ean Kuartangoko biztanleek gauzatutako abentura kolektiboa du dokumentatu du: Algo más que morir (Hiltzea baino zerbait gehiago) western-aren filmatzea.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]