Maiatzen 9rako “30 Herri Urrats ttiki” antolatu dituzte Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdin

  • Maiatzaren 9an, “30 Herri Urrats ttiki” ospatuko da Ipar Euskal Herriko zenbait herrietan. Ikastola bakoitzat bere egitaraua antolatuko du, Boga lelopena.


2021eko apirilaren 20an - 11:38
Argazkia: kazeta.eus

Pasa den urtean bezala, aurten, pandemia dela-eta ezingo da ohiko Herri Urrats ospatu Senperen. Horregatik, Seaskak 30 Herri Urrats ttiki ospatuko ditu Boga lelopen Zuberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdiko zenbait herrietan. Ikastola bakoitzak bere egitaraua antolatuko du eta betiko moduan egingo ez den arren, euskararen eta ikastolen festa izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Beharrezkotzat jo dute aurten Herri Urrats antolatzea: “Seaskak bosgarren kolegio behar du”, beste kolegioak “gainezka” daude eta ez dira gai ikasle guztiei harrera egiteko. Gainera, datozen urteetan ikasle kopurua %30 handituko dela aurreikusi dute.

Hala ere, badakite aurtengo festa ereduarekin ez dutela eskola berrirako beharrezko diru kopurua lortuko eta horregatik, Boga kanpainarekin jarraituko du Seaskak. Kanpaina honen bitartez 300.000 euro bildu nahi dituzte.

Euskal Herri osoan jende ugarik ezin izango duenez festa hauetara gerturatu, antolatzaileek euskalzale guztiei deia egin diete, bakoitzak bere tokian eta nahi duen moduan Herri Urratsen aldeko keinu bat egin dezan.

Horrez gain, aurtengo Herri Urratsen “Baga Biga Boga” abestia eta bideoklipa zabaldu dituzte. Abestia eta hitzak Xiberoots musika taldeak egin ditu Delirimun Tremens taldeko Andoni Basterretxea abeslariaren laguntzaz. Bernart Etxepare Lizeoko ikasleek “Boga dantza!” koreografia asmatu dute eta maiatzaren 9an dantza egiteko deia zabaldu dute antolatzaileek.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Urrats
2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Muga Zero taldea da Herri Urratseko lehen maketa lehiaketaren irabazlea

40 taldeen artetik garaile atera da Muga Zero punk-rock taldea.


Euskaraz abesten duten taldeen maketa lehiaketa antolatu du Herri Urratsek

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak “aukerak ireki” nahi dizkie euskal musikagileei. Urtarrilaren 3an amaituko da izena emateko epea, eta otsailean iragarriko dute irabazlea. Saria maiatzaren 12an Herri Urratsen zuzenean jotzea izango.


2023-05-15 | ARGIA
“Elkartasun uholdea” behar du Seaskak, ekaitzak Herri Urrats festa zapuztu ostean

"Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari; hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari".


Software libre eta euskaldunak txokoa izango du Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Aldarrikapenez beteta etorriko da Herri Urrats, 40. urteurrenean

Aurten 40 urte beteko ditu Herri Urratsek eta, “sorpresaz beteta” etorriko da, antolatzaileek ARGIAri azaldu diotenez. “Urratsak zubi” lelopean, maiatzaren 14an egingo da festa Senperen eta aldarrikapenek leku inportantea izango dute, azterketak euskaraz... [+]


Baikortasun berria

Ba oso inbento ona da Herri Urrats. Ipar Euskal Herriko ikastolek aurrera egiteko eta hori dena, noski, baina baita Hego Euskal Herritik egun-pasa joaten garen askorentzat, katarsi politiko-mentala egiteko ere. Gure kainismoaren aurkako antidoto perfektua. Bat-bateko... [+]


TxikiLinux Txokoa antolatu dute Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 8, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan, bi urteko etenaldiaren ondoren. Joatekoak bazarete Araba gunean antolatu duten TxikiLinux Txokora gerturatzea gomendatzen dizuegu. Goizeko 9:00etatik aurrera bertan izango... [+]


2022-05-05 | Euskal Irratiak
Dena prest dute Senperen igandean Herri Urratsen “Itzulera” egiteko

Igande huntan iraganen da berriz ere Herri Urrats, euskararen aldeko besta haundia Senpereko aintziraren inguruan. 39. Edizioa. Aurten Itzulera lema hautatu dute antolatzaileek, orroitarazteko bi urtez ezin izan dela antolatu, pandemia zela eta, eta ondorioz, aurten berriz... [+]


Beste urrats bat emateko zapatak lotzeko unea

Pandemiak eragindako bi urteko hutsune behartuaren ostean, Senpereko lakuak Euskal Herriko txoko guztietako pertsonak jasoko ditu igande honetan, 2022ko Herri Urratsen. Itzulera honetan zapatilak lotu eta hainbat ikuskizun eta kontzertuz gozatzeaz gain, Seaskak bosgarren... [+]


2022-04-20 | ARGIA
Maiatzaren 8an izango da Herri Urrats, Senperen

Bi urtez ohiko jaialdia egin gabe egon ostean Senpereko aintzirara itzuliko da Ipar Euskal Herriko ikastolen festa. Asteazkenean iragarri dute aldarrikapena eta festa batuko dituen egitaraua.


Eguneraketa berriak daude