Betidanik izan ditut eredu Frantziar Errepublikan langileek jasandako erasoei ematen dizkieten erantzun asko. Beraiek —beste inork baino hobeto— dakite nondik heltzen den erasoa, baita nola, nori eta zer-nolako neurrian zuzendu erantzuna. Hemen, Hegoaldean, beste garai bateko jarrerak etortzen zaizkit burura: langileok indar beldurgarria genuen.
Frantziar Errepublikan —euskaldunak barne— langile gizarteak oso ongi barneratuta dauka oraina eta, batez ere, etorkizun duina bermatuko duen bide bakarra, erasoari aurre egitea dela. Apirila badoa, eta ikusi besterik ez dago Emmanuel Macron presidentearen erretreten erreforma dela-eta, zer-nolako erantzuna ematen ari diren. Aski ongi erakusten dute duintasunaren iparrorratzari begia kendu gabe aukeratzen dutela jorratu beharreko bidea. Bai, noski.
Nik ez dut beste bide eraginkorrik ikusten, langileen eskubideak berreskuratu eta bermatuko duenik. Ez bakarrik Parisetik behera, ezta Madriletik gora ere.
Zorionez, duela hainbat urte bezala, egoera politikoaren ardatz nagusia ez dago politikari askoren jarrera nazkagarrian, edo egituratutako ustelkerian, ez baitira denak berdinak. Ez, ez da hori arrazoi nagusia. Langileen jarrera okerrean dago. Langileak ez luke etsaia etxean bilatu behar.
Ez da berria. Urteak daramatzagu eraso bat bestearen ondotik, gero eta makurrago gaude. Jasotako emaitza gogorrek etorkizun iluna marrazten digute. Handik eta hemendik, bai kanpotik bai barrutik, bai Madrildik, bai Bruselatik, badirudi blokeo hitza nagusitzen ari zaigula. Itxuraz, inork ez du ikusten irtenbide jator eta zuzenik bizi dugun egoera honentzat, eta, nire ustez, horretarako arrazoi nagusia hauxe da: askatasuna eta burujabetza "denek" aldarrikatu arren, praktikan lehentasun desberdinak ditugula.
Horregatik, lasai eta zintzo aztertzekotan, beharbada aurrera ez eta atzera begiratzea, mesede gehiagoren iturri izan daiteke. Kontuan harturik jorratutako bidea oso luzea izaten ari dela, eta, aurrera egitekotan, urteen irakaskizunak oso beharrezkoak direla.
Duela urte batzuk, agian ez hainbeste, euskal gizartea oso ideologizatua zegoen; aldiz, gaur egun kontu horietan, erabat ez bada ere, ahaztu samartuak gabiltzala uste dut. Urrats asko dira tartean egindakoak, eta orain, zoritxarrez, norberekoikeria indartzen ari dela esango nuke.
Gaur, herriz herri dabiltzan diskurtso askotan, ezker-eskuin kontzeptu hori, zaharkitutzat jotzen dute, eta are gutxiago entzuten dira "langile batasuna" bezalako esanak. Bakoitza bere kontuez soilik arduratzen da, eta beraien ustez apolitikoak dira. Beraz, garai bateko militantzia hura galdu egin dugu, eta militantziatik norberekoikeriara hurbildu gara hamarkada gutxitan.
Euskal gizartean, gazte eta ez hain gazte direnek - nahiko ongi jantziak- beren pentsamolde eta joera "propioak" dituztela diote. Aspaldian ez ditugu ikusten masa handiko bilkura eta manifestaldietan, ezta borroka eremuetan ere, noski. Agian horregatik, herri jaialdi edo kiroletan ez daude "eroso"; itxuraz, nahiago dituzte beren ustez intelektualentzat diren hainbat ekitaldi.
Estatuaren arrazoi gehienetan sinisten dute, eta baita babestu ere, demokratak dira. Onartzen dute inperio ekonomiko eta politikoek agintzen dutela, baita, olagarro gisa, beharrezkoak dituztela multinazionalak, banketxe erraldoi eta armadak ere. Eta komunikabide manipulatzaileak. Onartzen dute demokrazia formal bat besterik ez dela, baina eroso sentitzen dira horren baitan.
Beraien diskurtsoari jarraituz, diote —agian harrotasun puntu batekin— demokrazia formal eta modernoaren izenean, legebiltzarrak sortu zirela, eta nahiz Poliziaren Estatua indartu, ustez beharrezkoak dira, sistema indartzen dutelako.
Lege antiterroristak baietsi egiten dira legebiltzar horietan –aurkariak ezabatu nahian–, baina, hori bai, Estatuari aurre egiten diotenarekin soilik, eta beti demokraziaren onerako, noski. Ulertzen dute, horrelako lege bereziek, torturaren praktika babesten dutela, baina horiek, sistemaren akatsak besterik ez direla diote.
Ez da gaurkoa, egia baita betidanik gure borrokak bi zutabe nagusi izan dituela, soziala eta politikoa, askatasun bidean, aurrez aurreko antikolonialista, bata, eta langileen iraultza, bestea. Horretarako ideologia batean hornitu izan gara, eta horrela giza mugimendu zabal eta indartsua antolatu genuen. Gaur ez dira egoera berdinak, ideologien krisi sakona begi bistan dugu.
Lehen nioen bezala, aldaketa nabaria da, eta nahiz ongi ezagutu prozesu honen atal desberdinak, bata bestearen ondotik, ukaezina da garai batean ikusi nahi genuena ikusi gabe gaudela, eta hamarkadak banan-banan, gelditu gabe, gainean doaz.
Beraz, langabeziak eta miseriak bultzatzen duten langileriak gaur edo bihar euskaldun bezala zapalduta dagoen herriarekin bat egingo zuelakoan ginen, baina ez da horrela izan. Egia da, helburua bai, ederra, oso, baina oraindik...
Beste atal batean nioen langileen zatiketan dagoela arrazoi nagusia, eta egia da. Gizarte langileak emandako bozek jartzen dituzte politikari ezberdin eta "adimentsuak" instituzioak kudeatzen. Baina, politikarien arteko negoziaketek, gaurdaino behintzat, ez dute aldaketarik ekarri. Nondik etor daiteke ba aldaketa? Ba, langileen bozaren subjektu aldaketarekin. Hori, jorratzeko dagoen bidea.
Batzuk eta besteak ezagutu ditugu eta, beste behin, erabaki zuzenean datza etorkizun duinaren bidea jorratzea.
Herri bezala, urteak eta urteak daramatzagu atzera eta atzera. Ez utzi iseka gehiago egiten. Izan zintzo zeure buruarekin eta maiatzaren 28an, etorkizun duina bermatuko duen aukera indartu.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]